Merkataritza Zuzenbidea: laguntzaileak, kontratuak eta sozietateak

DerechoActualizado el 21,54 KB

Resumen

Dokumentu honek merkataritza zuzenbideko oinarrizko gaiak biltzen ditu: enpresariaren laguntzaileak (faktorea, dependentea, langina, bidaiaria), merkataritza kontratu nagusiak (komisioa, agentzia, bitartekaritza, emakida eta frankizia), merkataritza legea eta usadioak, obligazioak, enpresari-batasunak, ekonomia-interesezko elkarteak, ordezkaritza eta sozietate motak. Ikasleak kontzeptu horien definizioak, ezaugarriak eta ondorioak ikasiko ditu.

Puntos clave

  • Faktorea enpresariaren ahaldun orokorra da eta Merkataritza Erregistroan inskribatu behar da; ezin dio lehiatu enpresariari.
  • Komisio kontratuan komisiohartzaileak mandatua egiten du komisio-emailearen kontura, jarraibideak betez.
  • Agentzia kontratuan agenteak printzipalaren negozioak modu independente, egonkor eta ordainduan sustatzen ditu.
  • Frankizia kontratua emakida mota bat da: frankizia-emaileak bere sistema eta know how-a lagatzen dizkio frankizia-hartzaileari.
  • Usadioak legerik ez dagoenean aplikagarriak dira; legegintzak haien garrantzia murriztu du.
  • Aldi baterako elkartzeak ez du nortasun juridikorik eta batasuneko kideek erantzukizun solidario eta mugagabea dute.
  • Sozietate komanditario sinplean komanditarioek erantzukizun mugatua dute eta kolektiboek mugagabea.
  • Sozietate pertsonalistak bazkideen identitatean oinarritzen dira; kapital-sozietateak, berriz, bazkideekiko autonomoak dira.

Ponte a prueba

Enpresariaren Laguntzaileak eta Ordezkaritza

Enpresariaren Laguntzaileak

Betebeharrak hartzeko gaitasuna duten pertsona fisikoak dira, enpresan modu egonkorrean integratzen direnak. Haien harremanean, lan-zuzenbidea aplikatzen zaie enpresariarekiko harremanean, eta merkataritza-zuzenbidea hirugarrenekiko kanpo-harremanetan.

  • Ordezkaritza-lanak egiten badituzte, berariazko boterea behar dute, nahiz eta nabaritasunez jarduten direnean eta enpresaburuaren aurkakotasunik gabe, ordezkaritza-ahalmen horiek presumitzen diren.
  • Enpresariaren aurrean erantzuten dute, maltzurkeriak, zabarkeriak edo haren jarraibideak ez betetzeak eragindako kalteen aurrean.
  • Enpresariak emandako boterearen hedapena mugatu edo kendu dezake, baina mugak ezin zaizkie hirugarrenei aurkaratu.

Laguntzaileen Motak

Faktorea, dependentea, langina eta merkataritzako bidaiaria.

Faktorea edo Gerentea
  • Ahaldun orokorra da, negozioaren buru, eta hura administratzeko, zuzentzeko eta enpresariaren izenean kontratatzeko baimena du.
  • Zuzendari nagusia edo kudeatzailea da, eta enpresariari lotuta dago lan-harreman baten bidez.
  • Eman zaion ahalordeak orokorra izan behar du, establezimenduari edo enpresari "dagozkion gauzei" buruzkoa.
  • Nolabait mugatu daiteke.
  • Enpresarioa Merkataritza Erregistroan inskribatuta badago eta faktorearen aldeko ahalorde orokorra ematen badu, botere hori ere inskribatu egingo da.
  • Faktore nabaria: Enpresariak establezimenduaren buru jarritako pertsona, Merkataritza Erregistroan inskribatuta ez dagoena. Itxuraz negozioaren buru denez, enpresariaren izenean diharduela uste da.
  • Bere izenean edo enpresariaren izenean jardun dezake, eta hirugarrenekiko harremanetan adierazi behar du zein baldintzatan jarduten duen.
  • Bere izenean ari bada (norberaren izenean), hirugarrenak erreklamazioa egin dezake faktorearen aurka eta enpresariaren aurka.
  • Ezin dio lehia egin enpresarioari.
  • Hainbat faktore egon daitezke.
Beste Laguntzaileak
  • Enpresariak ahalordeak eman diezazkieke beste langile batzuei, baina jarduera jakin batzuetara mugatuta:
  • Dependentea (dependiente): Negozioaren trafikoari dagozkion kudeaketak egiteko (adibidez, salmenta-burua).
  • Langina (mancebo): Salgaiak saltokian saltzeko edo jasotzeko. (Terminologia zaharkitua: XIX. mendeko amaierakoak).
  • Ahalorde berezi horiek abisu publikoen bidez edo zirkularren bidez komunikatzen zaizkie partikularrei (itxura eta fede ona ere estaldura gisa erabiltzen dira).
  • Bidaiaria edo merkataritzako ordezkaria: Normalean saltokitik kanpo jarduten duen enpresaburuaren laguntzailea da, produktuak sustatzen ditu eta salmentak egiten saiatzen da.
  • Betebeharrak: Eskaerak tramitatu, kontratua burutu edo salgaiak entregatu eta kobratzea.
  • Kaleratzearen kasuan: Lan-kalte-ordaina + bezeroengatiko kalteordaina, baldin eta: Kaleratzea gertatzen da, ez dago langilearen ez-betetzerik, eta ondoren bidaiariak enplegatzailearen lehiakide batentzat ez lan egiteko edo bere kontura ez lehiatzeko betebeharra du.

Merkataritza Zuzenbideko Kontratuak

Komisio Kontratua

  • Bi pertsona lotzen dituen aginte-kontratua, batak (komisiohartzaileak/comisionista) bere kabuz negozioren bat egin dezan bestearentzat (komisio-emaile/comitente).
  • Komisio-emaile eta komisio-hartzaile enpresarioak izan behar dira.
  • Komisio-emailearen betebeharrak: Enkargu bat egitea, hori zehazteko informazioa eta jarraibideak ematea...
  • Komisio-hartzailearen betebeharrak: Mandatua jarraibide eta lege-arauen arabera betetzea, argibideak eskatzea eta gerta daitezkeen gorabeherak jakinaraztea...
  • Jarraibideek eginkizun garrantzitsua betetzen dute: komisiohartzailearen jarduna mugatzen dute eta bere erantzukizuna finkatzen dute.
  • Galarazita dago komisio-hartzailea bere burua sartzea: ezin du hirugarren eroslearen edo saltzailearen lekua hartu (salbuespenak daude, adb: balore-merkatua).
  • Iraungitzea: Enkargua betetzea, kontratuen iraungitze kausa orokorrak, komisio-emaileak ezeztatzeagatik (konfiantzazko kontratua da).

Agentzia-Kontratua

  • Pertsona batek (agenteak) bestearen (printzipala) negozioak modu independente, egonkor eta ordainduan sustatzeko eta gauzatzeko konpromisoa hartzen du.
  • Agenteak printzipalaren kontura gauzatutako eragiketen arriskua bere gain hartzen du.
  • Agentearen betebeharrak: Empresario printzipalari informazioa ematea, haren jarraibideei jarraitzea, negozioak sustatzea...
  • Printzipalaren betebeharrak: Agentzia-jarduerarako beharrezkoak diren dokumentuak eta informazioak agentearen esku jartzea, ordainsaria ordaintzea, agenteari jakinaraztea honek sustatutako eragiketak onartzen dituen ala ez 15 eguneko epean.
  • Iraungiz gero:
    • Bezeroengatiko kalte-ordaina: Bezeroengatiko konpentsazioa da.
    • Kalte-galerengatiko kalte-ordaina: Enpresarioak egindako kontratu mugagabea izanik alde bakarreko salaketa gauzatzen denean.
  • Harreman egonkorra: Epe mugagabekotzat jotzen da.
  • Azkentzea: Alderdi(et)ako edozeinen ez-betetzeagatik edo konkurtsoegoeragatik, agentearen heriotzagatik, hitzartutako epea betetzeagatik…

Bitartekaritza-Kontratua

  • Pertsona batek beste bati ordaindu beharko dio hirugarren batekin harremanetan jartzeko eta kontratu bat egiteko.
  • Bitartekariaren lana: Alderdiak hurbiltzea (adibidez: higiezinen agentziak).
  • Bitartekariaren ordainsaria: Printzipalak eta hirugarrenak kontratua egiten badute baino ez.

Emakida-Kontratua

  • Enpresario batek (emakidadunak) bere enpresa, bere elementu pertsonalak, ondarezkoak eta antolakuntzakoak beste enpresario baten (emakida-emailearen) zerbitzura jartzen dituen kontratua.
  • Emakida-emailearen betebeharrak: Bere produktuak emakidadunari saltzea (salmenta-prezioak, ordainketa-modalitateak, mantentze eta garraio-gastuak...).
  • Emakidadunaren betebeharrak: Emakida-emaileari erosiko dizkion produktuak haren markaren epean merkaturatzea (birsalmenta-prezioak ezartzea, beste emakidadunen eremu esklusiboak errespetatzea…).
  • Garrantzitsua: Emakidadunak egiten duenak eragina du emakidaemailearen marka-irudian.

Frankizia-Kontratua

  • Emakida-kontratu mota bat da.
  • Frankizia-emaileak frankizia-hartzaileari bere ekoizpen, banaketa edo salmenta-sistema ustiatzeko eskubidea lagatzeko emakida-modalitatea.
  • Frankizia-emaileak frankizia-hartzailea bere sarean integratzen du.
  • Kontratu atipikoa da, baina normalean hurrengoak betetzen dira:
    • Frankizia-emaileak bere zeinu bereizgarriak, enpresa-kudeaketako eredua, know how komertzial eta industriala erabiltzek aukera ematen du.
    • Frankizia-hartzaileak onarpen-kuota bat (hasierakoa) eta fakturazioaren gaineko ehuneko bat ordaintzen ditu, frankiziaemaileari hornidurak erosten dizkio, eta haren jarraibideak eta kudeaketa-eredua errespetatu behar ditu.

Merkataritza Legea eta Obligazioak

Merkataritza Legea (Kontzeptua)

Estatu mailako legea da, maila formala edozein izanda ere, Ondare zuzenbide pribatuaren arloa arautzen duena beti ere Merkataritza Zuzenbidearen barne.

Espainiako Erreinuko Konstituzioak ezarri:

  • Merkataritzaren gaineko arauak indarrean jartzeko eskuduntza Estatuari dagokio.
  • Autonomia Erkidegoek beraien eremuetan baino ezin dute arautu, beti arlo berezi batzuetan: barne-merkataritza, kredituaren antolakuntza eta kontsumitzaileen babesa.

Merkataritza Usadioak

Merkataritza legegintza prozesuak garrantzia kendu die usadioei, hala ere badute garrantzia: legerik ez dagoenean aplikagarri.

Kontzeptua

Merkatariek beraien negozioetan behin eta berriro modu eraberekoan eta etengabe betetzen dituzten zuzenbide objektiboko arau batzuk.

Motak

  • Tokiko usadioak edo usadio lokalak: Hiri edo herri zehatz batean garatzen den usadioa. Aplikagarritasuna herri horren eremuan soilik.
  • Lurralde usadioak: Hiria baino eremu zabalagoan aplikatu, lurralde osokoan hain zuzen.
  • Nazio usadioak edo usadio orokorrak: Nazio edo estatu oso batean aplikagarritasuna.
  • Nazioarteko usadioa: Nazio bi edo gehiagotan garatutakoa litzateke usadio hori.

Beste Sailkapena

  • Usadio erkideak: Merkataritzaren arlo guztietan aplikagarritasuna duenean.
  • Usadio bereziak: Merkataritzako jarduera zehatz batean aplikagarritasuna duenean.

Merkataritzako Obligazioak

Zuzenbidearentzat obligazioa bi pertsona edo gehiagoren arteko erlazio juridikoa da. Harreman horren bidez, pertsona batek beste batentzako prestazio zehatz bat betetzera behartzen du bere burua.

Espainiar zuzenbide pribatuan kontratuen arauketa bikoitza da (Merkataritzako Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila). Merkataritzako obligazioen iturri nagusia kontratuak dira; obligazioak objektibatzeko joera dago. Guztiek trafiko ekonomikoa babestea dute helburu.

Merkataritzako Usadioak

Merkataritzako kontratuen arauketan, zuzenbide zibila eta merkataritzako usadioak iturri osagarriak dira. Zuzenbideko arauen artean ere bereizi beharra dago: badira arau inperatiboak eta arau dispositiboak. Arau inperatiboen eremuan usadioek ez dute lekurik.

Perfektutzea

Neurri handi batean, merkataritzako kontratuen perfektutzeari zuzenbide zibileko arau orokorrak aplikatzen zaizkio. Agente edo artekari batek parte hartzen dueneko kontratuetan, MK 55 artikuluaren irizpidea da kontratua perfektutzen dela kontratugileek artekariaren proposamena onartzen dutenean.

Forma

Zuzenbide zibilean eta merkataritzakoan forma (borondatearen deklarazioa egiteko modua) aukeratzeko askatasuna da arau orokorra. Hala ere, salbuespenak daude, eta beste batzuetan formak garrantzi handiagoa du, kontratuaren funtsezko elementua izan daiteke arauz espresuki hala ezarrita baldin badago.

Froga

Fakturak ere badu nolabaiteko balioa kontratua frogatzeko. Alderdi batek besteari bidaltzen dion dokumentu honetan deskribatzen dira salgaiak edo emandako zerbitzuak eta haien balioa.

Interpretazioa

Interpretazioari buruzko arauen helburua da kontratuko alderdien asmoa eta borondatea zein izan den zehazteko irizpide objektibo batzuk ematea.

Kontratu Atipikoak

Borondatearen autonomia, kontratu askatasuna, zuzenbide pribatuan printzipio orokorra da. Alderdiek beren harremanak arautzeko beharrezko eta egokien ikusten dituzten itunak egin ditzakete beren artean. Atipikotasun mailarik handiena guztiz originala den kontratuak dauka. Kontratu atipikoak kontratu tipiko bi edo gehiagoren osagaiak dituenean, gauza konplikatzen da.

Iraupenezko Harremandun Kontratuak

Traktu jarraituko kontratu hauetan arazo nagusitariko bat alderdi batek egin dezakeen salaketa izaten da.

ENPRESARIOEN BATASUNAK ETA SOZIETATE-TALDEAK

Enpresa-Batasunak

Kontzeptua: Enpresario-multzo batek osatzen ditu eta beren autonomia juridikoari eutsiz elkarrekin jarduteko konpromisoa dute. Lotura horiek izan daitezke: Obligaziozkoa eta errealak.

Aldi Baterako Elkartzeak

  • Elkartzea eskritura publikoan formalizatzen da.
  • Ez du nortasun juridikorik.
  • Kudeatzaile batek administratzen du.
  • Batasuneko kideek erantzukizun solidario eta mugagabea dute hirugarrenen aurrean.

Sozietate-Taldeak

Sozietate-multzo bat dagoela esan nahi du. Talde berekoak dira erabaki-unitate bat osatzen duten erakundeak.

Erabaki-batasuna dagoela joko da hurrengoetan:

  • Erakunde menderatuaren batzar nagusiko boto-eskubideen gehiengoa duenean.
  • Administrazio-organoko kide gehienak izendatzeko edo kargutik kentzeko ahalmena duenean.
  • Erakunde menderatuaren kontseilarietako gehiengoa Sozietate nagusiko kontseilariak edo hark izendatutako goi-zuzendariak direnean.

EKONOMIA-INTERESEKO ELKARTZEAK (EIE)

Kontzeptua

Pertsona fisiko edo juridikoek osatutako merkataritza-sozietate bat da, eta bere helburua hurrengoa izan daiteke:

  • Bere bazkideen aktibitatearen garapena edo emaitzak hobetzea.
  • Ikerketan edo lanbide liberaletan aritzeko.

Elkartearen xedea edozein jarduera izan daiteke. Beren lege propioaren arabera arautzen dira, eta, modu osagarrian, sozietate kolektiboko arauen arabera.

Eraketa

  • Eskritura publikoaren bitartez eta Merkataritza Erregistroan inskribatuko da.
  • Bere izendazioan “Ekonomia intereseko elkartze, EIE-AIE)” jaso beharko da.

Antolakuntza

  • Akordioak hartu daitezke: Batzarrean edo batzarretik kanpo.
  • Administrazioa pertsona baten edo batzuen esku utzi daiteke.

Ekonomia Intereseko Elkartze Europarra

  • Beren egoitzak Europar Batasuneko edozein lekutan dituzten enpresarioak sortu dezakete.
  • Europar Batasuneko erregelamendu batek arautzen ditu.
  • Espainian egoitza dutenak Espainiako araudiaren arabera arautzen dira, aipatutako erregelamenduak hala baimentzen duen gaietan.

Ordezkaritza Motak

  • Legezko ordezkaritza: Legeak ahalordea ematen dio ordezkariari, baita ahalorde horren eremua eta mugak ere (Adib., gurasoak, tutoreak, etab. KZ 162.-163. art.).
  • Ordezkaritza organikoa: Pertsona juridiko guztietan egon behar du, pertsona juridikoak trafikoan parte izan ahal izateko (Ahalordearen eremua mugaezina, KSL 234. art.). Sozietateetan administratzaileak.
  • Borondatezko ordezkaritza: Enpresari indibidualek eta sozialek borondatezko ordezkariak izan ditzakete (ordezkari organikoaz gain). Ahalordearen eremua muga daiteke. Kontratu hori lan-kontratu bat izan daiteke edo beste kontratu pribatu bat (komisioa, agentea, etab.).

Ordezkaritzaren Betekizunak

Ordezkariak egindako egintzak ordezkatuarentzat lotesleak izateko, honako baldintzak bete:

  1. Ahalorde nahikoa izatea: Ordezkariak ekintza zehatz hori egiteko boterea izan behar du.
  2. Ordezkaritza agerraraztea egintza egiterakoan: Hirugarrenari jakinaraztea beste baten izenean jardun (contemplatio domini).

Borondatezko Ordezkaritza Enpresan

Ordezkari Orokorra, FAKTOREA

  • Ahalordearen eremua (MK 283. art.):
    • Ahalorde orokorra: Enpresaren ohiko operazio guztiak gauzatzeko. Merk. Erregistroan inskribatu.
    • Ahalorde mugatua: Egin daitezkeen operazio motei mugak ezarri daitezke.
  • Eraketa juridikoa: Izendapena Merkataritzako Erregistroan inskribatu behar da, baita haren baliogabetzea ere.
  • MK 288. artikuluak enpresariaren kontrako lehia egitea debekatzen dio. Debeku hori urratzen bada, etekinak enpresariarentzat eta galerak faktorearentzat.
  • Faktorearen obligazioak edozein ordezkarirenak dira (enpresariaren interesa defendatzea, contemplatio domini, etab.).

Ordezkari Singularrak, SALTZAILEAK EDO ZERBITZARIAK

  • Ahalordea enpresaren trafikoko ekintza mota bat edo batzuk egiteko soilik, ez da orokorra.
  • Beraien izendapena ez da Merk. Erregistroan inskribagarria.
  • Orokorrean lan-kontratu batez ezarri eskumenak.
  • Adib.: erosketen arduradun nagusia, salmenten arduradun nagusia, kreditu-entitate bateko kutxazaina.

Sozietate Komanditario Sinplea

A) KONTZEPTUA

Jarduera ekonomiko bat garatzen duen sozietate bat da, eta haren ondorioen erantzule dira (sozietatearekiko modu subsidiarioan) modu mugatuan bazkide komanditarioak, eta mugarik gabe kolektiboak.

  • Bi bazkide mota: Komanditarioak (erantzukizun mugatua) eta Kolektiboak (erantzukizun mugagabea).

B) ERATZEA

Sozietate-eskrituraren edukia:

  • Sozietate kolektiboen eskrituraren edukia (MK 145. art.).
  • Bazkide komanditarioen identitatea.
  • Bazkide komanditarioek egindako edo agindutako ekarpenak, horien balioa adieraziz.
  • Erabakiak hartzeko araubidea.

C) BAZKIDE IZATEKO GAITASUNA

  • Bazkide kolektiboak: sozietate kolektiboetako betekizunak.
  • Bazkide komanditarioak: ekarritako gauza xedatzeko gaitasuna.

D) SOZIETATEAREN IZENA (MK 146., 147. art.)

  • Bazkide kolektibo guztien, batzuen edo baten izenekin (azken bi kasuetan “eta konpainia” gehituz).
  • “Komanditako sozietate” edo “KS” gehituz.
  • Sozietatearen xedean barneratutako aktibitate bati erreferentzia egiteko aukera.

E) SOZIETATEAREN KAPITALA

  • Ekarpena sozietatearen kapitalaren zatia izango da, eta ezin daiteke lana izan.
  • Bazkide komanditarioaren erantzukizunaren muga zehazten du.

F) BARNEKO HARREMAN JURIDIKOAK

1. Kudeaketa Sistema Orokorra

  • Sozietatearen kudeaketa bazkide kolektiboei dagokie.
  • Bazkide komanditarioek debekatuta dute edozein administrazio-egintza, ezta bazkide kudeatzaileen ahaldun gisa ere (MK 148.4 art.).

2. Parte-hartzea Irabazi eta Galeretan

Itunik ez badago, sozietate kolektiboaren arauak aplikatu (MK 140. eta 141. art.). Bazkide komanditarioak sozietatearen galeretan duen partaidetza bere ekarpenaren zenbatekoan mugatu.

G) KANPOKO HARREMAN JURIDIKOAK

1. Sozietatearen Ordezkaritza

  • Sozietatearen ordezk. sozietatearen sinadura erabiltzeko baimena duten bazkide kolektiboei dagokie.
  • Bazkide komanditarioak ezin du ahaldun gisa ere jardun.

2. Bazkide Komanditarioaren Erantzukizuna (MK 148. art.)

Bazkide komanditarioen erantzukizuna «komanditan jartzen dituzten /jarri behar diren funtsetara mugatu.

  • Haien ekarpena guztiz egin badute:
    • Ez dute hirugarrenen aurrean erantzukizunik izango.
    • Hartzekodunek sozietatearen ondarearen/ era subsidiarioan bazkide kolektiboen kontra jardun dezakete.
  • Ez badute ekarpena guztiz egin: Erantzukizuna izango dute ekarpenaren zenbatekoaren mugaraino.
  • Beraien izena sozietatearen izenean sartzea baimendu badute edo kudeaketan parte hartzen badute: Erantzukizun mugagabe.

Sozietate Pertsonalistak eta Kapital-Sozietateak

1. Sozietate Pertsonalistak

  • Bazkideen arteko harreman pertsonalean oinarrituta sortu eta bazkideen identitatearen menpe daude: intuitu personae.
  • Oinarrizko ezaugarriak:
    • Bazkide-izaera eskualdatzeko ezintasuna.
    • Antolaketaren pertsonalizazioa (erabakiak hartzeko ahalegintzasuna/bazkide bat iltzean desegitea etab.).
    • Administrazioaren deszentralizazioa (jabetzaren eta kudeaketaren arteko banaketarik eza).
    • Ondareen komunikazioa (ondarearen autonomia mugatua / bazkideen erantzukizun pertsonal eta mugagabea).

2. Kapital-Sozietateak

  • Antolakundea bazkideen ezaugarri eta inguruabar pertsonalekiko autonomoa da.
  • Oinarrizko ezaugarriak:
    • Bazkide izaera eskuragarria da.
    • Antolakundearen egonkortasuna (gehiengoen printzipioa / desegite-kari objetiboak).
    • Administrazioaren zentralizazioa (jabetza eta kudeaketaren banaketa / organoen banaketa).
    • Ondarearen banaketa (bazkideen erantzukizun mugatua).

LEIAKETA ASKATASUNAREN PRINTZIPIOA

Enpresariaren kontzeptuak bere baitan hartzen du enpresa modu etengabean gauzatzeko ideia. Enpresak helburu iraunkorra du, onura ekonomikoak ematen dituen artean iraungo du.

Konstituzioak leiaketa askatasun printzipioa ezartzen du eta ondorioz askatasuna dago edozein jarduera ekonomikoa hasteko eta garatzeko. Baina merkatu libre batean leiaketa askatasun osoak merkatu ekonomiaren aurka jo dezake muga edo aukerarik ez badu.

INDUSTRIA JABETZA: KONTZEPTUA ETA MODALITATEAK

Industri jabetza eskuratzen da, asmatzaileak edo aurkitzaileak berak industriarekin loturiko asmakizunak sortu zein aurkitzen dituenean edota ekoizle, fabrikatzaile naiz merkatariek euren lanaren emaitzak antzeko beste batzuetatik bereizteko zeinu bereziak sortzen dituztenean.

Bi modalitate bereizten dira:

  • Enpresarioa, enpresa, establezimendua eta enpresa jardueraren ekoizkin naiz zerbitzuak bereizten dituzten zeinuak ditu.
  • Zenbait sorkuntza intelektual ere babesten ditu industri jabetzak.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer da faktorea merkataritza zuzenbidean?

Faktorea enpresariaren ahaldun orokorra da, negozioaren burua, eta haren izenean administratzeko, zuzentzeko eta kontratatzeko baimena du. Ahalordea Merkataritza Erregistroan inskribatu behar da.

Zein da komisio kontratuaren helburua?

Komisio kontratuan komisiohartzaileak bere kabuz negozioren bat egiten du komisio-emailearen kontura. Komisio-emailea eta komisiohartzailea enpresarioak izan behar dira.

Zer da frankizia kontratua?

Frankizia kontratua emakida kontratu atipiko bat da, non frankizia-emaileak bere ekoizpen, banaketa edo salmenta sistema lagatzen dion frankizia-hartzaileari, eta hau bere sarean integratzen duen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein laguntzaileak du ordezkaritza ahalmen orokorra enpresariaren izenean?
2. Zein kontratutan hartzen du agenteak printzipalaren negozioak sustatzeko konpromisoa?
3. Zer gertatzen da legerik ez dagoenean merkataritza arloan?
4. Zein erantzukizun dute aldi baterako elkartzeetako kideek hirugarrenen aurrean?
5. Zein bazkideek dute erantzukizun mugatua sozietate komanditario sinplean?
6. Zer ezaugarri du sozietate pertsonalistak?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.