Mendebaldeko euskalkiaren fonetika eta ezaugarriak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Plástica y Educación Artística
Escrito el en
euskera con un tamaño de 7,36 KB
Mendebaldeko euskalkiaren ezaugarriak
Euskara Batua erreferentziatzat.
Fonetika eta fonologia
Bokalak
Azalpen teorikoa
- Bost bokaleko sistema
- 5 bokale (Iparraldean 6: ü)
- Sailkatu: 3 irekidura
- Itxia edo goikoa: i, u
- Erdi-irekia edo erdikoa: e, o
- Zabala edo behekoa: a
- Alternantziak: bokalen trukaketa, euskal bokalen hurbiltasunagatik.
Adibideak
- 5 bokale (iparraldean 6: ü)
2. Bokal elkarketak
Batez ere, hitz amaierako bokalari a artikulua eranstean (a+a, e+a, i+a, o+a eta u+a) sortzen den bokalen bilakaera.
a + a > -ea > -ia > -ie
- dotriña > dotriñea
- ikastola > ikastolea
- denda > dendea
- arreba > arrebia (ARREBAA)
- meza > mezie
e + a > -ea > -ia > -ie
- umea > umia, umie
- eske > eskea
e + e > -ie
- arrantzaleen > arrantzalien
o + a > ua > ue
- basoa > basue
u + a > ue
- dolu + a > dolue
- buru + a > buruba > burube
u + e > ube
- suerte > subertea
3. Bokal asimilazioa
Hiru silabadun hitzetan, gehienetan, silaba baten aurreko silabako bokala bereganatzea eta berdintzea.
- gezurra > guzurra
- atera > atara (indarra ak, eta beraz, dana A)
- ikutu > ukutu / ukitu
4. Bokal alternantzia
Inguramendua fonikoaren eraginez, bokal bat beste batekin txandatzea.
- e / a — sarritan dardakari gogorraren (rr) eta l-ren aurrean: berri / barri, elkar / alkar
- i / u — ile / ule
- a / o — eman / emon
- e / i — beldurra / bildurra
5. Harmonia bokalikoa
i / u bokalen eraginez, hurrengo silaban dagoen a bokala e bilakatzen da.
(i / u): a > e
- eguna / egune
- ikasi / ikesi
- mutila / mutile
6. Diptongo txandaketa
au, eu, ai eta ei diptongoen aldaketa.
- topau / topeu
- gaur / geur
- euri / auri
- eskaini / eskeini
7. Diptongo laburdura
Diptongoaren bokal bat ez ahoskatzea.
- Aurpegia > arpegia
- Intxaurra > intxurre
8. Diptongoaren i bokalaren galera
Diptongoaren i bokala galtzea, sarritan ondorengo kontsonantea busti ondoren. Ik + n busti egiten du eta ñ bihurtzen da, i desagertuz.
- i + n > ñ
- i + l > ll
- i + tz > tx
- i + z > x
- Baina > baña
- Naiz > nax
- Bakoitz > bakotx
Kontsonanteak
Azalpen teorikoa
Txistukariak (1)
Euskal sistema kontsonantikoan sei txistukari daude:
- Frikariak: z, s, x. Fonetikan: /s/, /ś/ eta /x/ (adibidezen marka fonetikoak testuinguruaren arabera aldatu daitezke).
- Afrikatuak: tz, ts, tx.
Batuan sei txistukari bereizten diren bitartean, Bizkaieraz lau bereizten dira: s, x, tz, tx; s, z > s eta tz, ts > tz gertatzen delako.
Adibideak
- bisirik
- poltza
- arriskutzuetan
2. Aspirazioa: /h/ fonema
/h/ betidanik Euskal Herrian ahoskatu den fonema da, adituen ustez. Gaur egun, ordea, /h/ soinua Iparraldean baino ez da ohikoagoa.
Beraz, mendebaldeko euskalkiko testuen transkribapenetan ez da /h/-rik agertuko batzuetan. /h/ zaharrak aztarnak utzi ditu Hegoaldean.
- ahal > al
- hil > il
- hor > or
- Uharte > Ugarte
- zuhaitz > zugatz
- ohea > ogea
3. J-ren ebakera anitzak
“J” fonemaz irudikatzen ditugun ebakerak diferentziak dituzte eremu batetik bestera:
- y — sartaldean
- j — erdialdekoan bezala, erditik sortalderantz
- dx — erdibideko ahoskera erdialdeko eta kostako herri eta hiri batzuetan
- yan, yo, yoan
- jan, jo, joan
- dxan, dxo, dxoan
4. Kontsonante herskarien alternantzia
Hainbat hitzetan herskari ahostunen (b, d, g) ordez ahoskabeak (p, t, k) ageri dira.
- (EB) bakea > pakea (B)
- (EB) gerezia > kerexia (B)
5. Bestelako kontsonanteen arteko txandaketa
Kontsonante txandaketa hauek dira nagusi euskalki honetan:
- (EB) l / d (B)
- (EB) d / r (B)
- (EB) r / d (B)
- (EB) ki / gi (B)
- (EB) belar / bedar (B)
- (EB) zilar / zidar (B)
- (EB) elur / edur (B)
- (EB) edo / ero (B)
- (EB) edan / eran (B)
- (EB) lurrean / ludian (B)
- (EB) aguro / agudo (B)
- jaiki / jalgi
- ebaki / ebagi
6. Kontsonante galerak
Bokal artean kontsonante hauen galera arrunta da:
- d
- r
- g
Bestalde, r-a beste testuinguru batzuetan ere galdu ohi da:
- hitz bukaeran
- galdetzaileetan
- eo
- eguneo, geo
- ezautu, dou
- gau(r)
- nok, zetan
7. Bustidura edo palatalizazioa
Palatalizazioa oso gertakari arrunta da hizkuntzan, eta bi eratakoa izan daiteke:
- Palatalizazio automatikoa: -i- bokalaren eraginez sortzen denean
- Adierazkorra: berariaz edo nahita sorturiko bustidura; batez ere txikitasuna, maitasuna, goxotasuna adierazteko erabiltzen da.
Ohiko automatikoak:
- i + t > tt
- i + n > ñ
- i + ts > tx
- i + l > ll
- i + s > x
- i + z > x
- i + tz > tx
- (EB) ditut > dittut (B)
- (EB) baino > baiño (B)
- (EB) haginak > agiñak
- (EB) itsaso > itxaso (B)
- (EB) ibili > ibilli (B)
- (EB) ilunduta > illunduta (B)
- (EB) izetuta > ixetuta (B)
- (EB) isil-isilik > ixil-ixillik (B)
- (EB) gereizak > geixak (B)
- (EB) bizi > bixi (B)
- (EB) deritzon > deritxon (B)
- (EB) bakoitzari > bakoitxari (B)
- goxoa
- potxolua / pottolua
8. “Ez” ukatzailea aditz jokatuaren aurrean
«Ez» ukatzailea aditz jokatuaren aurrean doanean, ahoz behintzat, aldaera fonetikoak gertatzen dira.
- ez dabil > eztabil
- ez noa > enoa
- ez gatoz > ezkatoz
- ez zara > etzara
- ez jako > etxako
- ez leuke > eleuke
- ez badaki > ezpadaki
9. Kontsonante epentetikoa
Hiatoetan tartekatzen den kontsonantea.
- ogixe
- ogiye
- ogidxe
- buruba
- diñot