Materiaren Sailkapena eta Nahasteak Banatzeko Teknikak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Química
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,57 KB
1. Materiaren sailkapena
Materia oso anitza denez, errazago aztertzeko sailkatu egiten dugu. Substantzia sinpleagotan banatu daitezkeen ala ez kontuan hartuta, bi talde nagusi ditugu: substantzia puruak eta nahasteak.
Substantzia puruak
- Osagai bakarra dute.
- Propietate konstanteak dituzte.
- Molekula berdinez osatuta daude.
- Ezin dira banatu substantzia sinpleagotan prozesu fisikoen bidez.
Adibideak: gatza, ur purua, sufrea, oxigenoa, urrea, butanoa, nitrogenoa, azukrea, burdina...
Substantzia puruen motak
- Elementuak: Mota bakarreko atomoz osatuta daude; ezin dira deskonposatu edozein prozesu erabilita.
- Konposatuak: Bi atomo mota edo gehiagoz osatuta daude; prozesu kimikoen bidez substantzia sinpleagotan bereiz daitezke.
Nahasteak
- Substantzia puruez osatuta daude.
- Propietateak konposizioaren araberakoak dira.
- Molekula desberdinez osatuta daude.
- Prozesu fisikoen bidez substantzia sinpleagotan banatu daitezke.
Adibideak: airea, itsasoko ura, odola, altzairua, petrolioa, brontzea…
Nahaste motak
- Sistema heterogeneoak: Osagaiak begi hutsez bereiz daitezke (adibidez: egurra, granitoa).
- Sistema homogeneoak: Osagaiak ezin dira bereizi (adibidez: itsasoko ura).
2. Nahasteak banatzeko teknikak
Nahasteak prozedura fisikoen bitartez bereiz daitezke:
- Nahaste heterogeneoak: Imantazioa, iragazketa eta dekantazioa.
- Nahaste homogeneoak: Kromatografia, kristalizazioa eta destilazioa.
3. Nahaste homogeneoak: Disoluzioak
Naturan, egoera puruan dauden substantzia gutxi daude; gehienak nahaste homogeneoak dira. Disoluzioa bi osagai edo gehiagoz osaturiko nahaste homogeneoa da. Gehien dagoena disolbatzailea da eta gutxien dagoena solutua.
Kontzentrazioa neurtzeko moduak
- Masa-ehunekoa: % (m/m) = (solutuaren masa / disoluzioaren masa) · 100. (%20 esan nahi du 100 gramo disoluziotan 20 gramo solutu daudela).
- Bolumen-ehunekoa: % (v/v) = (solutuaren bolumena / disoluzioaren bolumena) · 100. (%20 esan nahi du 100 ml disoluziotan 20 ml solutu daudela).
- g/L-ko kontzentrazioa: g/L = solutuaren masa (g) / disoluzioaren bolumena (L). (20 g/L esan nahi du disoluzio litro batean 20 gramo solutu daudela).