Elektroi desparekatua

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Química

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,5 KB

Bohren eredu atomikoa (1913. Urtea):Rutherforden eredua abiapuntutzat hartuz, hainbat hobekuntza egin zizkion ereduari, garai horretako mekanika kuantikoa eta efektu fotoelektrikoa aplikatuz. Ondorioz: 1. Elektroiak nukleoaren inguruan biraka dabiltza erradio jakineko orbita zirkularrak deskribatuz.2. Orbita jakin bakoitzean elektroi kopuru zehatz bat sartzen da. Elektroiak ezin dira nahi duten orbitatan egon.3. Elektroia kanpoko orbita batetara eramateko energia eman behar zaio. Alderantzizko prozesuan energia askatu egiten da.

Gaur egungo eredu atomikoa (1925. Urtetik aurrera)-.

Orbita hitza ORBITAL izatera pasatzen da (Bohren ereduan bezala orbital bakoitzari energia maila bat dagokio). Orbital bakoitzak azpi-mailak izaten ditu:
    • 1. Orbitalak maila bakarra dauka eta s deitzen zaio. Bertan gehienez 2 elektroi sartzen dira

    • 2. Orbitalak bi maila ditu: s eta p orbitalak. S-n bi elektroi sartzen dira eta p orbitaletan 6. GUZTIRA 8 ELEKTROI BOHREK ZIOEN BEZALA.

    • 3. Orbitalak hiru maila ditu: s, p eta d orbitalak. S-n bi elektroi, p-n 6 elektroi eta d orbitalean 10 elektroi. GUZTIRA 18 ELEKTROI BOHREK ZIOEN BEZALA.

    • 4. Orbitalak 4 maila ditu: s, p, d eta f orbitalak. S-n 2 elektroi, p-n 6 elektroi, d-n 10 elektroi eta f-n 14 elektroi. GUZTIRA 32 ELEKTROI BOHREK ZIOEN BEZALA.