Materialen Saiakuntzak, Motorrak eta Hondakinak
Materialen saiakuntzak eta propietate mekanikoak
Tentsio unitarioa materialak sekzio-unitateko jasaten duen esfortzua da.
Trakzio saiakuntzak
Bi motatakoak dira:
- Tenperatura desberdinetako saiakuntzak: metalek beren erresistentzia eta deformazio-propietateak tenperaturaren arabera aldatzen dituztelako.
- Isurpen-saiakuntzak: esfortzu konstanteen pean dauden materialentzat.
Saiakuntza birrintzaile dinamikoak: talkarekiko erresistentzia
Probetak hausterakoan xurgatzen duen energiari erresilentzia esaten zaio. Saiakuntzarik ohikoena Charpy-ren pendulua da: probeta bere lekuan jarri, mailua altxatu eta, erortzen uzterakoan, probeta jo eta hautsi egiten du. Ondoren, goranzko higidurari eutsi eta garaiera hartzen du.
Hiriko hondakin solidoen jatorria
Hondakinak honela sailkatzen dira:
- Etxeko kontsumoko hondakinak
- Tamaina handiko etxeko hondakinak
- Merkataritzako hondakinak
- Hondakin sanitarioak
- Eraikuntza eta eraispenetako hondakinak
- Industria-hondakinak
Gaixotasun profesionalak
Edozein lan burutzeak lan-istripuak edo gaixotasun profesionalak izateko arriskua dakar. Gertatzeko moduaren, prebentzioaren eta ondorioen arabera bereizten dira.
Motorrak
Motorra edozein energia-mota energia mekaniko bihurtzen duen makina da.
Motorren ezaugarri orokorrak
Errendimendua, potentzia eta momentu eragilea.
Motor termikoak
Fluido batean dagoen energia termikotik energia mekanikoa lortzeko gai den motorra da.
Motor termikoen sailkapena
- Kanpo-errekuntzakoak: errekuntza kanpoan gertatzen da.
- Barne-errekuntzakoak: errekuntza motorraren barnean gertatzen da. Bi mota: konpresio bidezko pizketako motorrak eta eragindako pizketako motorrak.
Lau aldiko eta bi aldiko motorrak
- Lau aldiko motorrak: sarrera, konpresioa, espantsioa eta ihesa. Aldi bakoitza pistoiaren ibilbide bati dagokio.
- Bi aldiko motorrak: sarrera-konpresioa eta espantsioa-ihesa.
Lau aldiko eztanda-motorra
Sarrera, konpresioa, espantsioa eta ihesa.
Motorraren parametroak
- Diametroa edo kalibrea: zilindroaren barneko diametroa.
- Ibiltartea: pistoiak goiko hildako puntutik beheko hildako puntura arte egiten duen ibilbidea.
- Ibiltarte-diametro erlazioa.
- Zilindrada unitarioa.
- Errekuntza-ganbararen bolumena: pistoia konpresio-fasean nahasteak okupatzen duen bolumena.