Materialen Saiakuntza Metodoak eta Prozedurak
Talkarekiko Erresistentzia Saiakuntzak
Saiakuntza mota honetan, hozkadun probetak erabiltzen dira. Hozkari haustura-karga bat ezartzen zaio, ibilbide zirkularrean higitzen den mailu baten bidez. Probetak haustean xurgatzen duen energiari erresilientzia esaten zaio.
Charpy-ren Pendulu Saiakuntza
Saiakuntzarik ohikoena Charpy-ren pendulua da. Honela garatzen da:
- Probeta bere lekuan jarri eta mailua H garaieraraino altxatzen da, alfa angelua sortuz.
- Mailua erortzen uztean, probeta jo eta hautsi egiten du. Gero, goranzko higidurari eusten dio eta h garaieraraino iristen da, beta angelua sortuz.
Materialen Neke Saiakuntza
Material bat, magnitudez eta noranzkoz etengabe aldatzen diren esfortzuen eraginpean dagoenean, tentsio konstanteko esfortzu baten ondorioz izango lukeen haustura normalarena baino karga txikiagoarekin hausten bada, horri nekea esaten zaio.
Nekea da makinen elementuetan eta haien euskarri diren egituretan itxuraz ustekabean gertatzen diren haustura gehienen eragilea.
Esfortzu-Balio Garrantzitsuak
Esfortzu-balioak kontuan hartu behar dira:
- Tentsioaren balio maximoa
- Tentsioaren balio minimoa
- Bien arteko diferentzia
- Batez besteko balioa
Txinparta Saiakuntza
Esmeril-harri batekin kontaktuan sortzen den txinparta mota behatzea da. Probeta materialaren edozein lagin izan daiteke. Patroiak eduki behar dira aztergai den materialarekin alderatzeko.
Tolestaketa Saiakuntzak
Materialaren plastikotasuna zehazten du. Probeta xafla meheak izan ohi dira. Xafla tolestu egiten da lehen pitzadurak agertu arte.
- Tolestaketa Bakuna: Probeta distantzia batera banandutako bi zilindroren gainean jartzen da. Mandrilak probeta presionatzen du pitzadurak agertzen hasten diren arte.
- Tolestaketa Bikoitza: Tolestaketa bikoitz bat eragiten zaie aurpegiak bat egin arte.
- Txandakako Tolestaketa: Alde batera eta bestera angelu zuzenean tolestuz, haustura gertatu arte zenbat aldiz tolestu diren zenbatzen da.
Embutizio Saiakuntza
Materialek konformatua izateko duten erresistentzia neurtzen du. Probeta hainbat lodierako xaflak izan ohi dira. Erichsen makinari aplikatzen zaion esfortzua xaflaren araberakoa da.
Forja Saiakuntzak
Materialak forja bidez konformatua izateko duen erresistentzia neurtzen du. Materialaren hainbat ezaugarri ezagutzeko balio du: forjagarritasuna, kalitatea, zulatzeko ahalmena eta esfortzuarekiko erresistentzia.
- Platinaketa: Material baten forjagarritasun maila zehazten du. Pletina forja-tenperaturaraino berotu eta kolpeka zabaltzen da forja-mailuaren bitartez, lehen pitzadura agertu arte.
- Tintaketa: Errematxeak fabrikatzeko erabiltzen diren materialen kalitatea ezagutzeko balio du. Probeta zilindrikoa erabiltzen da, forja-tenperaturaraino berotu, gero zanpatu pitzadura agertu arte.
- Mandrinaketa: Material baten zulatzeko ahalmena neurtzen du. Xafla berotu egiten da, puntzoi tronokoniko batekin zulatzen da.
- Soldadura: Soldadura baten erresistentzia egiaztatzeko balio du.
Makroskopikoak
Pitzadurak, porositateak, harrapadurak, deskarburazioak edo zementazioan antzematea da. Akatsak begi hutsez edo lanpara ultramoreekin ikusten dira.
Optikoak
Aleazioen osagaiak zehaztea edo pitzadurak eta korrosioak aurkitzea. Materialen egitura mikroskopio metalografikoaren bitartez ikusten da.