Lurraren Egitura eta Atmosfera: Oinarrizko Kontzeptuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,6 KB
Zer da atmosfera eta zergatik da garrantzitsua?
Atmosfera gas-geruza bat da, eta hainbat arriskutatik babesten gaitu, hala nola eguzki-izpietatik. Atmosfera geruzetan banatzen da eta Lurra bizitzarako egokitzen du. Desagertuko balitz, bizia ere desagertuko litzateke (X izpi eta izpi ultramoreen eraginez).
Atmosferaren geruzak
- Troposfera: 0 km-tik 12 km-ra, lurrazaletik gertuena. Fenomeno meteorologikoak bertan gertatzen dira. CO2 metatzen da eta berotegi-efektua sortzen du.
- Estratosfera: 12 km-tik 50 km-ra. 30 km-ra ozono-geruza kokatzen da eta izpi ultramoreetatik babesten gaitu.
Zein da Lurraren barne-beroaren jatorria?
Lurra planetesimalen talken ondorioz sortu zen, eta prozesu horretan tenperatura oso altua zen; bero hori oraindik kontserbatzen da. Gainera, Lurraren barnealdean elementu erradioaktiboak daude, eta desintegratzen direnean beroa sortzen dute.
Eredu heliozentrikoa eta geozentrikoa
- Geozentrikoa: Lurra unibertsoaren erdigunean zegoela zioen. Lurra zeru-geruza batek inguratzen zuen, eta planeta zein izar guztiak Lurraren inguruan biratzen ziren.
- Heliozentrikoa: Eguzkia erdigunea zela dio. Unibertsoa mugagabea da, planetak izarrak baino gertuago daude, orbitak ez dira zirkularrak eta unibertsoaren elementu guztiak elkar erakartzen dira.
Lurraren barne-egitura eta ikerketa
Dentsitatearen kalkulua
Lurraren barne-partean dauden materialak lurrazalekoak baino dentsoagoak dira. Presioaren ondorioz, eremu berean masa handiagoa dago barnealdean.
Ikerketa-metodoak
- Zuzeneko metodoa: Lurrazalean dauden elementuak aztertzen dira.
- Zeharkako metodoa: Uhin sismikoak eta asteroideak aztertzen dira.
Litosfera eta lurrazala
Lurrazalak Lurraren goiko partearen konposizioa adierazten du, eta litosferak, berriz, Lurraren goiko materialen moldaketa eta egoera.
Etenak
Bi geruzen arteko mugak dira.
Uhin sismikoak
- Barnealdekoak:
- P uhinak: Azkarrenak dira eta material guztietatik pasa daitezke.
- S uhinak: P uhinak baino motelagoak dira eta material solidoetatik bakarrik pasatzen dira.
- Azalekoak:
- Love uhinak: Epizentrotik ateratzen dira, motelagoak dira eta dardarak eragiten dituzte.
- Rayleigh uhinak: Motelenak dira, olatuen antzeko mugimendua dute eta lurra altxatzen dute.