Lurraren dinamika
1. Gaia:
Big-Banga Espazioa denbora materia eta erradizio elktromagnetikoak sortu. Lurra talka planeta batekin ilargia sortu. P uhinak lehenak detektatzen Luzetarako uhinak patikulak higitzen diren noranzko berean. S uhinak zeharkako uhinak partikulak bertikalean. Konposizioa Lurrazala(kontinentala ozeanikoa) → mohorovicic → Mantua → gutenberg → Nukleoa Dinamikoa Litosfera( kontinentala ozeanikoa) → goi mantua → repetti → behe mantua → gutenberg → Kanpo nukleoa → Lehman → Barne nukleoa D” geruza gutenbergen etenean 100-400km lodiera mantuaren eta nukleoaren trantsizioa konbekzio kprronteak bere material eramaten dute, ganor termikoak daramazte
2.Gaia:
Litosfera kontinentala ezin da hondoratu.. Dortsalak jatorri bolkaniko, ez sedimen tuz estalita, zerrenda paleogmetiko simetrikoa, zenbat et urrutiago zentrotik zarrago Ipar amerika (M) eurasia (M) Afrika(M) Hego-amerika (M) Nazca(O) Australia (M) Ozeano Barea (O) India (M). Plaka ozeanikoa ondoratzeari subdukzio. Subdukzio eremuetan litosfera ozeanikoa goi mantuan ondoratu eta lurrazaletik desagert. Desagertzen den lekua ertz- suntzitzailea. Dibergente→ eraikitzaile failan tartekoa→ eraldaitzaile/pasibo Elementu erradiaktiboen desintegrazioa T↑ Nukleo metalikoa kristalizazioa T↓ Gandor termikoa D” geruzatik askatzen den material gainberotuko zutabeak dira. Litosferara iristean Puntu bero. Ozeanikoen artekoa (japonia): azpiratzen ez den plaka uharte arkua. Azpiratzen den plakak magma ganberak bolkanak sortu,Azpiratzen den plaka oso okertuta, ozeano fosa sakonak, ez dira akreazio prisma handiak sortzen. Ozeaniko eta kontinental: akreazio prisma handia ozeano fosan. Azpiratutako plakak egiten duen presioagatik orogenoak (mendikatea) sortzen dira. Kontinental+ kontinental: tralka orogeno, faila handiak, obdukzioa. Wilsonen zikloa distentzioa → haustura barrena magma sartu eta litosfera ozeanikoa sortu → litosfera ozeanikoa hautsi eta subduzitu→ kontinentek talka. Isostasia:lurraren gainazalak duen oreka idealaren baldintza da, grabitatearen indarraren eta bere zatien dentsitate diferentziaren ondorioz gertzten dena.
3.Gaia:
1puntua
3 motatako eragina arrokatan:
-Magmatismoa -Arroka urtzea da -Magma ⇨ likidoa+kristal esekiak+gasak -Metamorfismoa: -P+Tª⇧ ⇨ ez dira urtzen -Aldaketak: -mineralogian -testuran -egituran
-Esfortzu tektonikoak: -Konpresio-, distentsio-esfortzuengatik -Arrokak deformatu: -tolesturak -hausturak
Barruko prozesu geologikoak
Azpiratutako plakaren bultzada akrezio-prismako sedimentuak konprimitu + deformatu
Azpiratutako plaka ura eraman litosfera azpiko mantura subdukzio eremuko magmatismoak ⇨ bulkanismoa
Azpiratutako faila eraldatzailea ⇨ esfortzuak ⇨ litosfera kontinentalean transmititu daiteke
Ertz suntsitzaileetan ⇨ metamorfismoa
Gandor termikoa gune beroa sortu
Uhartedi bolkanikoa
2.Puntua
Mineral ugarienak ⇨ Silikatoak
Konposizioa: Si + O proportzioa 1:4 Beraz, SiO4
tetraedroen kokapenaren arabera osatzen dira:kateak, planoak, sare tridimentsionalak.
Beste elementuekin konbinatu: Na, K, Ca…
3.Puntua
Magman disolbatutako gasak:
Ugarienak: H2O(g), CO2
Beste batzuk: SOx, NOx, Ar…
Likidoaren proportzioa >%1 bada → tantak handitu → gora egin + pilatu → Ganbera magmatikoa
3.1 Magmaren eraketa zehazten duten faktoreak4 faktorek eragin arroka solidoa urtzeko:Arrokaren konposizioa, tenperatura, presioa, ura.
3.6 Hawaiiarra: magma oso T↑ eta oso jariakor, basaltikoa. Estronboliarra: T baxuago likatsuago, bortizki gasgabetu, leherketak, piroklastoak eratu. Pliniarra: T baxua, oso likatsua, ia egoera solidoan, erupzio zutabe eratu. Dikea: lodiera txikikoa,lehendik dauden egiturak moztu,magma haustura-planoen norabidean sartzean gertatzen da.Plutoia:kupula forma,batolito baten finkatuta ohi, 12 km2 ebakidura. Batolitoa arroka magmatikozko masa, 100-1000 km2ko masa. Lakolitoa: magma bi geruza orizontaletan sartzean emaitza da.Sil dikearen antzekoa,estratifikazio-planoarekiko paralelo. Laba koladak. Kono: kraterretik ateratako materialen pilaketa. Galdara: bolkanaren kolapso/ondoratze/leherketa handi baten ondorioz sortutako sakonunea.Gasak.Tximinia: magma bertatik ateratzen da,labaz estalita geratu ohi, higadurak konoa desgiten badu pitoi izeneko erliebe isolatua sortu.Piroklasto koladak: jarduera bolkanikoan jaurtitutako rta kono inguruan metatutako sedimentuak dira
Arriskuak: Laba koladak suntsiketa handiak eragin, Piroklasto jaurtiketa: material solidoen euria pilatzerakoan hondoratu, Leherketak hodei sutsuak eta piroklastoak hedatze uhin hilgarriak airea baino dentsoago tenperatura altukoak, Emanazio Toxikoak, Laharrak ur lokats edo arrokasko jausiak dira. Grabitate kolapsoak: egitura ezengonkor bat suntsitzea
4. Gaia:
Metamorfismoaren faktoreak: Presio litostatikoa, bideratutzko esfortzuak,Temperatura eta ura egotea. Aldaketak arrokan itxuran: kolore,dentsitate,zailtasunean,testuran eta egituran aldaketak. Blastesia: presioek eragiten dute eta xafla formako kristalak parareloki jartzen ditu. Horri foliazioa ere deitzen zaio. Sortutako kristalei blasto deritzo. Mineralak batzuetan hazi egiten dira. Horri ere deitzen zaio blastesia.Tolesturak: Plano axiala (Y) Bergentzia↔ Nukleoa Okerdura Alpeak txangaren bi alboetara gertatzen da Txanga kurbadurarik handien Tolestura motak zuzena inklinatua belaunikatua etzana. Failak: jauzia ezpainak planoa okerdura. Zuzena alderantzizkoa norabide. Eraikinak erortzea, tsunamiak luiziak (getari-zarautz) azpiegiturak gelditzea
5.Gaia:
4.Puntua
Arro sedimentarioa: Agente geologiko batek sedimentuak geruza horizontaletan jalkitzen dituen leku fisikoari deritzo.
Ezaugarri Fisiko-Kimikoek, ezaugarri geologikoek eta ezaugarri biologikoek baldintzatzen dituzte.
Sedimentu-egiturak eta haien faziesak aztertuz, sedimentuak zer inguru motan jalki ziren ondoriozka dezakegu.
Inguru sedimentarioan sedimentazio-prozesua milaka urtez geratzen da batzuetan, eta geldiera hau harrietan ikusten bada, egitura ez-sedimentario esaten zaie.
Posible da ere metatutako materialak higatzea, eta hauei higadura-egitura deritze.
Hiru inguru sedimentario mota daude, Kontinentalak, Trantsiziozkoak eta Itsastarrak:
Kontinentalak: Kontinentean kokatuta dauden inguru sedimentarioak dira, lau mota daude:
Alubialak, ibai eta errekek beraien sedimentuak jalkitzen dituzten tokia.
Aintziretakoak, aintzira eta ur geza duten masen hondoak eta ertzak.
Glaziarrak, izotzak garraiatutako sedimentuen pilaketa lekua.
Eolikoak, haizeak garraiatutako materialen pilatze lekua.
Trantsiziozkoak: bai kontinenteko bai itsasoko sedimentuen eragina jasaten duten ingurune sedimentarioak, lau mota daude:
Hondartzak, kostako olatuek eragindako hare metaketa.
Deltak, Ibai batek bere bokalean utzitako hare eta limo pilaketa, lurra irabazten dio itsasoari.
Estuarioak, ibai bokale zabalak dira, itsasoaren eragin handia jasaten dute eta materialak itsas-lerrotik barrura uzten dituzte.
Padurak eta albuferak, kostako aintzirak dira, bai ur geza bai gazia edukitzen dute.
Itsastarrak: Itsaso azpian kokatutakoak dira, posizio geografikoaren arabera sailkatzen dira, lau mota daude:
Plataforma kontinentala, urpeko kontinente eremuak dira, oso zabalak izateaz gain sedimentazio handia dute.
Arrezifeak, izaki bizidunen eskeletuak metatuz sortutako egiturak. Koralak, moluskoak, belakiak…
Ezponda kontinentalak, plataforma kontinentala hondo abisalarekin elkartzeko malda da.
Abisalak, hondo ozeaniko zabala da, ezponda kontinentalaren oinean sedimentazio handia dago baina bertatik urruntzean sedimentu kopurua gutxitu egiten da.
5.Puntua
Kanpo-prozesuek arriskuak sortzen dituzte eta arrisku horiek hondamendiak, honen ondorioz galera handiak egoten dira eta jendea hil daiteke. Arrisku geologiko nagusienak:
Uholdeak: hau euria etengabeki erortzen denean kantitate handi batean gertatzen den hondamendia da, euriaren ondorioz ibaiek gainezka egiten dute.
Uraldiak: lehorra den leku batean ur kantitate handi bat denbora gutxian erortzen denean gertatzen da.
Grabitazio-prozesuak: malda handi batetik materialak erortzean datza, hala nola, harriak, elurra, izotz-blokeak…
Subsidentzia karstikoa: lurrazpiko zulo baten kolapso baten ondorioz lurgaineko gune bat hondoratzea da, hau lurraren azpiko material disolbagarrien disolbazioagatik gertatzen da.
Lurzoruaren higadura: lur emankorrak galtzen dira. Kalte handiak ekartzen ditu nekazarizan, abeltzaintzan eta ekosistemetan. Lurzorua landare estalkirik gabe geratzen da, hau da, babesik gabe, adibidez zuhaitz asko mozteagatik, sute batengatik edo ekosistema eta laborantza-tekniken kudeaketa txar batengatik.
Lurzoruaren higaduraren ondorio nagusia ekosistema basamortu bihurtzea da, desertifikazioa gertatzea. Gainera, uraren eta klimaren zikloak aldatzen dira eta arriskuak areagotzen dira.
6.Puntua √ desnibela2 + distantzia orizontala2
Topografia: lurraren gainazal eta erliebeak adierazten dira mapa topografikoetan. Bertan distantzia eta tamainak proportzionalki txikitzen dira, txikitze horri eskala esaten zaio.
Erliebea adierazteko sestra-kurbak erabiltzen dira, beraien artean korrelatiboak eta distantziakideak dira, lerroak beraien artean ixten dira eta ez dira gurutzatzen.
6.Gaia:
1.Puntua
Diagenesia: sedimentuak eraldatu eta arroka sedimentario bihurtzeko prozesuari deritzo. Lurrazalaren barnean 10.000m-raino bakarrik gertatzen da.
Sedimentuak arro sedimentarioetan biltzen dira eta lurzorua pixkanaka hondoratzen joaten da, hori subsidentzia prozesua da.
Diagenesiak lau fase ditu:
1-Sedimentazioa arro sedimentarioetan: Arro sedimentarioetan materialak ehunka edo milaka metroko lodiera izateraino pilatzen dira. Honen ondorioz, bakterio eta detritujaleen jarduera biologiko handia egoten da. Honen ondorioz O2-ren kontsumizio handia dago eta CO2 asko sortzen da. Azkenean O2 faltagatik CO2a azido bihurtzen da.
2-Partikulak trinkotzea: sedimentuen pilaketaren ondorioz presioa handitzen da, sedimentuen poroen bolumena galtzen da eta bertako ura kanporatzen da. Ondorioz, porositatea galtzen da eta dentsitatea handitzen da.
3-Zementazioa: Poroen barruko materialen hauspeaketa gertatzen da eta poroak bete egiten dira eta zementazioa gertatzen da. Ondorioz, zatiak kontsolidatzen dira eta hondakin organikoak fosilizatzen dira.
4-Arroka sedimentarioetako mineralen arteko erreakzioak: presio eta tenperatura baldintza berrien ondorioz zenbait prozesu gertatzen dira. Mineralak disolbatzen dira, mineral batzuk beste batzuekin ordezkatzen dira eta birklistalizatzea gertatzen da. Ondorioz, mineral berriak sortzen dira eta mineralen kristal egitura aldatzen da.
2.Puntua
Fosilizazioa: sedimentu barruan zeuden hondakin organikoak mineralizatu eta arroka bihurtzean datza.
Fosilizazioan zehar gertatzen diren aldaketa nagusiak:
Egitura bigunak mineralizatu: Mineralek jatorrizko egurra eta animalien ehun bigunetako materia organikoa ordezkatzen dute.
Egitura molekularrak berrantolatzea: diagenesiko presio eta tenperatura baldintzetan egitura egonkorrago bihurtzen dira.
Mineral batzuk beste batzuez ordezkatzea: hasierako mineralak beste oso desberdin batzuengatik aldatzen dira.
Moldeak sortzea: mineralizatutako hondakin organikoak disolbatu edo ustelduta edota ere mineralizatu gabeko hondakinak ere, desagertu daitezke eta beraien forma utzi zeuden lekuan. Mineral edo sedimentuek zuloa betetzen badute, moldea sortzen da.
3.Puntua
Arroka sedimentarioetako mineral ugarienak hauek dira:
Kuartzoa: kimikoki oso egonkorra da, ia aldaezina. Mekanikoki gogorra denez abrasioak ez dio asko eragiten. Lurzoruan garraiatutako sedimentuen artean ugariena da, harearri batzuetan eta harri konglomeratuetan agertzen da gehien bat.
Buztinaren mineralak: silikato batzuen alterazio kimikoaren ondorioz sortzen dira. Bai mineralei bai harriei buztina esaten zaie.
Karbonatoak: Jarduera biologikoarekin lotuta daude. CaCO3 hauspeatuz sortzen da. Ingurune azidoetan disolbatu egiten dira. Bertako mineral nagusiena kaltzita da, ur inguruneetan eratzen da eta kareharriaren osagai nagusia da.
Magmatikoak:
Bolkanikoak plumita,obsidiana,basaltoa Plutonikoa:
Granitoa sienita diorita gabroa
Metamorfikoa:
Foliatuak:
arbela skistoa gneisa Ez foliatua marmola kuartzitaSedimentarioak:
Detritikoak :
konglomeratuak kareharria buztintsuak Ez-detritikoaKarbonatua kareharria marga dolomia Ebaporitikoa igeltsua halita silbina Organogenoa petrolioa ikatza
Erabilerak:
zementua eta hormigoia, beira materilak, material zeramikoa, Igeltsua eskaiola iztukua, eraikinak fatxadak teilatuak, eskulturak mahiak elikagaien ongarriak eta gehigarriak, ikatzak eta eratorriak, petrolioa eta eratorriak, kosmetikoak
7.Gaia:
1.Puntua
XVIII.Mendean, oraindik pentsatzen zen lurrak bederatzi mila urte inguru zituela eta gaur egungo itxura zuela. Baina XVIII. Eta XIX.Mendeetan James Hutton geologoak mendikateak nola eratzen ziren aztertu zuen eta Charles Darwinek izaki bizidunen eboluzioaren inguruan hainbat ikerketa egin zituen. Ikerketa horiei esker konturatu ziren lurraren adina milioika urteka aztertu behar zela.
XX.Mendearen hasieran, Marie Curie eta Pierre Curiek, Henry Becquerelen laguntzarekin erradioaktibitatea aurkitu zuten, eta aurkikuntza horrek harrien adina ondorioztatzen lagundu zuen.
Denbora tarte geologikoak banatzeko irizpideak:
Diskordantziak, higadura-aldi baten ondorioz sortutako modu ezberdinetan tolestutako material multzoak banatzen ditu. Urrun dauden material multzoak korrelazioan jar daitezke. Diskordantziak material multzoak bereizteko balio dute.
Espezieen desagerpena, fosil batzuk garai zehatz bateko geruzatan bakarrik agertzea.
Denbora zatiketak, hiru material multzo identifikatu ziren.
Material primarioa, oso tolestuta eta oso metamorfizatuta, eta oso antzinako organismo fosilak aurkitu zituzten bertan, honen ondorioz, Paleozoiko izena jarri zitzaion, antzinako animalien garaia.
Material sekundarioa, arroka sedimentarioak ziren eta tolestuta zauden, baina ez primarioak bezain beste. Gaur egungo animalien antz handiagoa zuten organismoak aurkitu zituzten bertan eta Mesozoiko deitu zioten, bitarteko animalien garaia.
Material tertziarioak, tolestu gabe edo ia tolestu gabeko geruzak ziren, eta gaur egungoen oso antzeko organismoak aurkitzen ziren. Zenozoiko izena jarri zitzaion, animalia modernoen garaia.
Geologoek badakite lurrak 4.500 milioi urte dituela eta hierarkikoki banatzen da, eonetan, gero eratan, gero periodotan, gero epokatan eta azkenik arotan.
2.Puntua
Estratigrafia, estratuen arroken arteko erlazioak eta jatorria ikertzen ditu. Horri esker, gertaerak kronologikoki ordenatu ditzakegu, elkarrekin erlazionatzen ditugu eta data jarri diezaiekegu.
Geokronologia, materialen adinari buruzko informazioa da, prozesuak zer ordenetan gertatzen diren azaltzen du eta bi mota daude:
Geokronologia absolutua, materialen adinari buruzko informazioa ematen du, koloreek periodo bakoitza adierazten dute, eta bertako fosil edukia adierazten da, honela periodoa ondoriozta daiteke.
Geokronologia erlatiboa, ordena kokatzean datza, batak besteari nola eragiten dion arabera.
Datazio erlatiboak, materialak zaharrenetik berrienera ordenatzen dira, prozesu geologikoen ordena adierazten da. Kronologikoki ordenatzeko printzipio metodologikoak hauek dira:
Estratuen gainjartze normala, arrokak geruzatan antolatzen ditu, eta goikoak behekoak baino berriagoak dira.
Prozesu geologikoen segidak, prozesu batek eragiten dien materialak baino berriagoak dira.
Eduki fosil berdina duten materialen arteko erlazioa, bi arroka sedimentariok eduki fosil bera badute, eta fosil horiek periodo geologiko jakin baten adierazle badira, bi arrokek adin bera dute.
3.Puntua
Datazio erradiometrikoaren metodoak, datazio absolutoko metodoak dira, arroka-lagin baten elementu erradioaktiboaren isotopo ezegonkorra zenbat denboran gutxitzen den hartzen dute kontuan.
Lagin baten atomo erradioaktiboen erdiak desintegratzeko behar den denborari elementuaren bizi erdia edo semidesintegrazio-periodo esaten zaio.
C-14 bidezko datazioa: Bizi erdia 5570 urte dira, elementu ezegonkorra karbono 14 da eta egonkorra N14. Bizi erdi bat→ 0.5 eta 0.5/ bi bizi erdi→ 0.25 eta 0.75.