Iberiar Penintsulako Litologia: Arroka Eremuen Azterketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,42 KB
Iberiar Penintsulako litologia eta arroka-eremuak
Aurrean dugun mapa tematikoak Iberiar Penintsulako litologia edo arroka-motak adierazten ditu. Koloreen bidez, arroka ezberdinen sorrera-eremuak eta aroak kualitatiboki irudikatzen dira.
Iberiar Penintsulan hiru arroka-eremu nagusi daude, harkaitzaren nolakotasunaren arabera sailkatuak: eremu silizeoa, kareharrizkoa eta buztintsua. Arroka-eremu bakoitzak bere erliebe propioa du, higadura diferentzialaren ondorioz.
1. Eremu silizeoa
Hiruetatik eremu zaharrena da, kanbriaurreko eta primarioko antzinako arrokez osatua. Mapan kolore gorriz margotuta ageri da.
- Kokapena: Hesperiar Mazizoari dagozkion lurrak dira (Galizia-Leongo mendiak, Erdialdeko Sistema, Toledoko mendiak, Gaztela-Mantxako mendebaldea eta Sierra Morena), baita Pirinio axiala eta Kataluniako mendiak ere.
- Ezaugarriak: Arroka nagusia granitoa da, arbela, kuartzita eta gneisekin batera.
- Erliebea: Diaklasen bidez eratutako forma bereziak ditu: bolak, berrokalak, torrak, harri-zaldunak edo kaos granitikoa.
2. Eremu kareharrizkoa
Aro sekundarioarekin lotuta, eremu hau kolore urdin-berdexkaz margotuta dago. Alderantzizko “Z” baten forman banatuta dago, mesetaren ertzetan eta kanpoaldeko mendietan kokatua (Pirinio aurrea, Euskal mendiak, Kantauriar mendikatearen ekialdea, Iberiar Sistema, Kataluniako kostaldeko mendikatearen zati bat eta Mendikate Subbetikoa).
Kareharria da arroka nagusia; urarekin erraz disolbatzen denez, moldatze karstikoa sortzen du. Formen artean, lapiazak, arroilak, poljeak, dolinak, haitzuloak eta leizeak nabarmentzen dira.
3. Eremu buztintsua
Mapa tematikoan kolore horiz ageri da. Aro tertziarioaren amaieran eta kuaternarioan osatutako eremua da.
- Kokapena: Ipar eta Hego goi-lautadetan, Ebro eta Guadalquivirreko sakonuneetan, Dueroko eta Tajoko barne-sakonuneetan eta Mediterraneo aldeko zabaldi alubialetan.
- Ezaugarriak: Arroka nagusia buztina da (material biguna eta erresistentzia gutxikoa), marga eta igeltsuarekin batera.
- Erliebea: Alpetar orogeniaren ondorengoa izanik, erliebe horizontalek landazabalak eta karkabak (badlands) eratzen dituzte.