Ll

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,6 KB

Zoriontsuak: San Agustinen ustez, pertsona bat zoriontsua da nahi duena badauka, baina ez da zoriontsua nahi duena ez daukana eta gainera, nahi duena txarra bada eta lortzen badu. Horrez gain, gizakiak zoriontasuna soilik lor dezake jainkoaren laguntzaz, gizakia jatorrizko bekatuaren ondorioz ahulduta dagoenez, jainkoaren egiaren ezagutzara iristen laguntzen dio. Horrela, zoriontsu izatera lortuko du gizakiak. Ondasunak: San Agustinen kautan, ondasun iraunkorrak dira arima perfekzionatu eta zoriontsu bihurtzen dutenak. Ondasun hauek arimaren elikagaiak dira eta hauek dira: jakituria, zuhurtzia, sendotasuna. Baina bere ustez, ondasun iraunkor ederrena jainkoa da eta ezagutzen duen arima da zoriontsua. Beste alde batetik, ondasun materialak ondasunak direnak,  ustelgarriak eta zoriaren ondorioak direnez ez dute zoriontasun osorik ematen. Ondasun hauek honek dira: elikagaiak, jantziak, tresnak. Filosofia: San Agustinen filosofia erdi aroan dago oinarritua eta hainbat ezaugarri ditu. Alde batetik, greziar filosofia eta teologia kristauaren arteko sintesia egiteko ahalegina egin zen. Horrez gain, teozentrismoa izan zen nagusi kristautasunak beste gizarte arlo guztiak baldintzatzen zituelako eta ondorioz, aro iluna izan zen filosofiarentzat zein zientziarentzat. Garai honetan, platon eta neoplatonikoen eragina nabarmena izan zen eta gai guztiak fedea eta arrazoiaren arteko gatazka, eta jainkoaren existentzia arrazionalki demostratzea izan ziren.

Entradas relacionadas: