Lasterketarako Teknika: Gako Nagusiak eta Hobekuntzak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,88 KB

Lasterketarako Teknika: Gako Nagusiak

1. Gorputzaren jarrera

Gorputzaren inklinazioak helburu desberdinak ditu:

  • Aurrera: Azelerazioa lortu nahi denean.
  • Zuzen: Abiadura mantentzeko.
  • Atzera: Frenatzeko.

2. Ukondoen eta besoen mugimendua

Angelurik egokiena 90º eta 110º artekoa da. Besoak aurrera eta atzera mugitu behar dira propultsioa eta oreka mantentzeko. Ez mugitu eskuinera eta ezkerrera; bestela, gorputzeko beste atal batzuekin indar hori konpentsatu beharko litzateke.

3. Belaunaren flexioa

Gero eta abiadura altuagoa izan, orduan eta kadentzia altuagoa eta flexio handiagoa behar da. Horretarako, modu angeluarrean egin behar da korrika. Poliki korrika egiteko, modu pendularrean egiten da (belauneko flexio gutxirekin). 90º-ko flexioa da gomendagarriena.

4. Oinaren inpaktua lurrean

  • Orpoarekin: Ez da egokia. Efizientzia gutxiago du, frenatzen gaituen indar-bektore bat sortzen duelako. Polikiago joaten gara eta bizkarreko lesioak eragin ditzake.
  • Laua: Erresistentzia-lasterketetarako gomendagarria da.
  • Oin-puntan: Abiadura-lasterketetan erabiltzen da, propultsioa sortzeko. Lasterketa motzetarako egokia da. Hemen, marra bertikaletik zenbat zentimetrora lurreratzen dugun oina aztertu behar da.

5. Kadentzia (zenbat pauso denbora jakin batean)

Altueraren eta abiaduraren menpe dago:

  • Pertsona altua: Pauso luzeagoak eta kadentzia txikiagoa izan ditzake.
  • Abiadura handiagoa: Pauso gehiago eta kadentzia handiagoa eskatzen ditu.
  • Adibidez: 12 km/h-ko abiaduran, 180ko kadentzia 1,75 metroko pertsona batentzat.

6. Urrats-luzera

Pauso baten luzera neurtzea da. Zankada luzeegia bada, probabilitate handiagoa dago oina orpoz sartzeko.

7. Inpaktu-denbora

Gero eta gutxiago izan, orduan eta hobeto. Orpoz sartzen bagara, denbora gehiago behar da (orpoa + oin osoa + punta). Oina planoan edo puntan jarrita, denbora gutxiago behar da.

8. Aldakaren oszilazio bertikala

Aldaka erreferentziatzat hartuta, gora eta behera zenbat mugitzen den neurtzen da. Gero eta gehiago mugitu, orduan eta inpaktu handiagoa, energia-gastu handiagoa eta lesio-arrisku handiagoa egongo da. Errendimendu mailan, adibidez, 5 cm-koa izan ohi da.

9. Oinak sartzeko modua

Aurreko planotik begiratuta, oinak sorbalden zabaleran sartu behar dira, eta ez gurutzatu. Gurutzatzea teknika txarragoa da eta lesioak sortu ditzake.

Kontuan hartu

Ezaugarri hauetako bat aldatzen bada, besteak ere aldatu daitezke, dena konektatuta baitago. Normalean, kadentzia da aldatzeko edo zuzentzeko errazena den parametroa.

Entradas relacionadas: