Iraizketa-sistemaren eta hondakin-produktuen azterketa: amoniotelikoak, urikotelikoak eta ureotelikoak
Clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,13 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak animalien iraizketa-sistema eta hondakin nitrogenodunen kanporaketa aztertzen ditu. Nitrogenoa kanporatzeko moduaren arabera animaliak amoniotelikoetan, urikotelikoetan eta ureotelikoetan sailkatzen dira. Ornodunen giltzurrunak, nefrona eta arrain, anfibio, narrasti, hegazti eta ugaztunen iraizketa azaltzen ditu.
Puntos clave
- Iraizketaren funtzioak: zelula-metabolismoko hondakinak kanporatzea eta barne-ingurunearen homeostasia erregulatzea.
- Nitrogeno hondakin nagusiak: amoniakoa, azido urikoa eta urea.
- Amoniotelikoak (arrainak) amoniakoa kanporatzen dute eta ur asko behar dute; urikotelikoak (narrastiak eta hegaztiak) azido urikoa kanporatzen dute kristal eran; ureotelikoak (anfibioak, dordokak eta ugaztunak) urea kanporatzen dute.
- Giltzurrunen oinarrizko unitatea nefrona da, Malpighi-ren korpuskuluz, tubulu bihurgunetsuz eta Henle-ren lakioz osatua.
- Gernua = iragazitakoa - birxurgatutakoa + jariatutakoa.
- CO2 arnasketaren bidez kanporatzen da; ura gernuaren, izerdiaren eta arnasketaren bidez.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Larruazal-arnasketa
Larruazal-arnasketa:
- Ingurune urtarretan.
- Ingurune lehorretan baina oso hezeetan.
- Anelidoek.
- Anfibioek.
Nutrizioa eta Iraizketa
Iraizketaren Funtzioa:
- Zelula-metabolismoan sortutako hondakin-produktuak kanporatzea (batzuk toxikoak direlako kantitate jakin batzuetara iristen direnean).
- Erregulazio homeostasikoa (barne-ingurunearen konposizio kimikoa eta ezaugarriak mantentzea): substantzia batzuk ez dira toxikoak baina haien kantitatea erregulatu behar da.
Iraitz-organoak Ornodunetan:
- Giltzurrunak.
- Birikak.
- Brankiak.
- Izerdi-guruinak.
- Gibela.
Iraizten diren Hondakin Produktuak:
- Nitrogenorik gabekoak.
- CO2.
- Ura.
- Gatz mineralak.
- Behazun-pigmentuak.
- Nitrogenodunak (aminoazidoen eta azido nukleikoen metabolismoan sortutakoak):
- Amoniakoa.
- Azido urikoa.
- Urea.
CO2 eta Uraren Kanporaketa
CO2: Arnasketaren bidez kanporatzen da.
Ura: Ez da kaltegarria baina kantitatea erregulatu behar da. Kanporatzen da:
- Iraitz-aparatua bidez (gernua).
- Izerdia (azaleko izerdi guruinak).
- Arnasketan (arnasbehera, CO2rekin batera).
Behazun-pigmentuak
Hemoglobina gibelean degradatzean, behazunaren bidez duodenora jariatzen da eta gorotzen bidez kanporatzen da.
Nitrogenoa Iraizteko Moduaren Arabera Sailkapena
Nitrogenoa nabarmen iraizten den substantziaren arabera:
Animalia Amoniotelikoak
- Nitrogenoa kanporatzeko molekula AMONIOa da.
- Ur kantitate handia behar du disolbatzeko.
- Oso toxikoa denez etengabe kanporatzen da.
- Animalia urtarrak: ARRAINAK.
Animalia Urikotelikoak
- Nitrogenoa kanporatzeko molekula Azido urikoa da.
- Disolbaezina da, kristal eran kanporatzen da.
- Toxikotasun baxua, meta daiteke.
- Animalia lehortarretan: Hegaztiak (gernua ia solidoa) eta Narrasti gehienak.
Animalia Urotelikoak
- Nitrogenoa kanporatzeko molekula UREA da.
- Ura behar du disolbatzeko.
- Anfibioak, Narrasti keloniarrak (dordokak) eta Ugaztunak.
Ornodunen Iraizketa
Giltzurrunak eta Nefrona
Ornodunetan iraizketan espezializatutako egiturak: GILTZURRUNAK.
Giltzurrunen oinarrizko unitatea: NEFRONA.
NEFRONA osagaiak:
- Malpighi-ren korpuskulua:
- Glomerulua.
- Bowman-en kapsula.
- Tubulu bihurgunetsua:
- Proximala.
- Henle-ren lakioa.
- Distala.
Gernua = iragazitakoa - birxurgatutakoa + jariatutakoa.
Talde Espezifikoen Iraizketa
Arrainen Iraizketa
Amoniotelikoak dira. Giltzurrunetan ekoiztutako gernua digestio hodira jariatzen da.
Anfibioen Iraizketa
Ureotelikoak dira. Giltzurrunetan ekoiztutako gernua digestio hodira jariatzen da.
Ugaztunen Iraizketa
Ureotelikoak dira. Iraizketan espezializatutako egiturak: GILTZURRUNAK.
Narrastien Iraizketa
Urikotelikoak dira. Iraitz aparatuko hondakinak (azido uriko hauspeatuta/solido) ureterretik kloakara jariatzen dira.
Hegaztien Iraizketa
- Milaka nefrona dituzten giltzurrun parea.
- Gernua: Glomeruluaren iraizketa + tubuluaren birxurgapena.
- Ez dago gernu-maskuririk: gernua kloakara pasatzen da ureterren bidez.
- Nitrogeno hondakinak kloakan eratzen den azido uriko eran iraizten da. Han digestio hondakinekin nahasten da eta ura birxurgatzen da.
Hegaztien Iraizketa (Aparatu Urogenitala)
Itsas hegaztiek jandakoarekin eta edandako urarekin batera gatz kantitate handiak irentsten dituzte. Hegaztien giltzurrunek ezin dute gatz guzti hori gernuaren bidez kontzentratu. Buruan dituzten gatza-guruinen bidez kanporatzen dute gehiegizko gatza.
Preguntas frecuentes
Zein da nitrogeno hondakinen arabera animalien sailkapena?
Nitrogenoa kanporatzeko molekularen arabera, animaliak amoniotelikoetan (amoniakoa), urikotelikoetan (azido urikoa) eta ureotelikoetan (urea) sailkatzen dira. Arrainak amoniotelikoak dira, narrastiak eta hegaztiak urikotelikoak, eta anfibioak, dordokak eta ugaztunak ureotelikoak.
Zein da giltzurrunen oinarrizko unitatea?
Giltzurrunen oinarrizko unitatea nefrona da. Malpighi-ren korpuskuluak (glomerulua eta Bowman-en kapsula), tubulu bihurgunetsu proximalak, Henle-ren lakioak eta tubulu distalak osatzen dute.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.