Lanaren kontzeptua: Historia, Etika eta Gizarte-Balioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,2 KB
Lana: Definizioa
Lana ahaleginduz eta ordainetan etekin bat lortzeko egiten diren ekintza fisiko nahiz intelektual nekagarriak dira.
Lanari buruzko gogoeta historikoak
Marx-en ustez, soldataren truke egiten den lana salgai bihurtzen du gizarte kapitalistak; lana erosten eta saltzen den beste edozein objektu bezalakoa da. Merkantilizazio hori prozesu alienatzailea da; izan ere, langilea eskulan gisa soilik baloratzen da, eta ez pertsona gisa.
Ford-i ideia bat iruditu zitzaion: langileei soldatak igotzea, horrela, biltegian soberan dauden produktuak haiek (langileek) erosteko.
Lana eta Etika
Gaur egun, etika enpresen barruan txertatuta dago. Enpresek etekin ekonomikoa lortzeko helburua izan behar dute, baina ez hori bakarrik; balio ekonomikoak, sozialak, etikoak eta ingurumenaren iraunkortasunari lotutakoak ere kontuan hartu behar dituzte.
Pertsona askok uste dute enpresek ardura etikoak alde batera utz ditzaketela legea betetzen badute, baina ideia hori zaharkituta dago. Etika gure bizitzaren arlo guztietan dago, eta enpresak gizakiek egiten dituzte. Gizakiak etikoak gara, eta, berez, gizakiaren sorkuntza bat ere etikoa izan behar da.
Bestalde, teknikak erakusten du ez duela inolako gaitasunik helburu egokiak zeintzuk diren baloratzeko eta erabakitzeko. Frankfurteko eskolako pentsalariek diotenez, arrazionaltasun kritikoa beharrezkoa da, ez delako nahikoa arrazionaltasun instrumentalarekin.
Lanaren onurak eta gizarte-balioa
Lana ona dela pentsatzen dutenek uste dute lanaren bitartez zoriontasuna aurkitzen dela eta gizakiaren sormena garatzen eta mamitzen dela. Hauek dira lanaren onurak:
- Lanaren bitartez dirua lortzen da, eta horri esker, bizitza ona izatea lortzen dugu.
- Aktibo mantentzen gara eta gure gaitasun fisiko eta mentalak garatzen ditugu.
- Lanak funtzio sozializatzailea du; hau da, beste pertsonekin harremanetan jartzen gara.
- Gure burua zerbaitetarako gai dela sentitzen dugu.
- Lanak banakoen talentua gizartearen zerbitzura jartzen du.
- Ongizate kolektiboa sortzeaz gain, norbera baliagarria dela sentitzeak ematen dio zentzua bizitzari.