Lan kontratu motak Euskadin: ezaugarriak eta baldintzak

Formación y Orientación LaboralActualizado el 8,13 KB

Resumen

Dokumentuak Euskadin erabili ohi diren lan kontratu motak aztertzen ditu, hala nola etxean lan egiteko, taldeko, aldi baterako, praktikaldiko eta iraupen mugagabeko kontratuak. Kontratu bakoitzaren helburua, iraupena, lanaldia eta kalte-ordainak azaltzen ditu. Halaber, langilearen eskubide eta betebeharrak eta baimen motak laburbiltzen ditu.

Puntos clave

  • Etxean lan egiteko kontratua enpresatik kanpo egiten da eta idatziz egin behar da.
  • Lan edo zerbitzu jakin baterako kontratuaren iraupena gehienez 3 urtekoa da, 12 hilabetez luzatu daitekeena.
  • Ekoizpen beharretarako aldi baterako kontratuak gehienez 6 hilabeteko iraupena izan dezake, 12 hilabetera arte luzatu daitekeena.
  • Iraupen mugagabeko arrunt kontratuan kaleratze bidegabeagatik kalte-ordaina 33 eguneko soldata da lan egindako urte bakoitzeko, 24 hilabeteko mugarekin.
  • Prestakuntzarako eta ikasteko kontratua 16-25 urteko langileentzat da eta urtebete gutxienez eta 3 urte gehienez izan daiteke.
  • Langileak greba-eskubidea, sindikatzeko eskubidea eta segurtasun eta higienerako eskubidea ditu.

Ponte a prueba

Lan Kontratu Motak Euskadin

Etxean Lan Egiteko Kontratua

Lana enpresatik kanpo egiten da, hark aukeratutako lekuan, ez enpresan bertan. Iraupen mugagabea edo mugatua izan dezake, kontratua idatziz. Enpresan bertan lan egiten duten langileen eskubide berdinak ditu.

Taldeko Kontratua

Enpresaburuak langile talde bat kontratatzen du. Enpresaburua taldearen ordezkariarekiko soilik izango ditu lan-eskubide eta betebeharrak. Mugagabea edo mugatua izan daiteke.

Mendekotasun Ekonomikoko Langile Autonomoak (TRADE)

Lana modu pertsonal eta zuzenean nagusiki pertsona fisiko edo juridiko batentzat egitea. Ekonomikoki bezero horren menpe. Baldintzak:

  • Besteren konturako langileak bere ardurapean ez izatea.
  • Jarduera osoa edo zati bat ez kontratatzea.
  • Bezeroaren kontura lan zerbitzuak egiten dituzten gainerako langileek bezala egitea bere jarduera.
  • Ekoizpen azpiegitura eta material propioak izatea.
  • Antolaketa irizpide propioekin egitea.
  • Kontraprestazio ekonomikoa jasotzea jardueraren emaitzen arabera, jarduerari dagokion arriskua eta mentura bere gain hartuta.

Lan edo Zerbitzu Jakin Baterako Kontratua

Helburua, izaera berezia duten lan edo zerbitzuak egitea. Iraupena: gehienez 3 urte, 12 hilabetez luzatu daiteke hitzarmenean adosten bada. Lanaldi osoa edo partziala. Idatziz egin behar da eta 10 eguneko epean erregistratu. Kalte-ordaina 9 egun lan egindako urte bakoitzeko.

Ekoizpen Beharretarako Aldi Baterako Kontratua

Enpresan eskabide gehiegi, zeregin pilaketak... daudenean. Gehienez 6 hilabete 12 hilabeteko erreferentzia-aldean, 12 hilabetera arte luzatu daiteke (luzapen bakar bat egin daiteke) 18 hilabeteko epe batean. Lanaldi osoa edo partziala. Idatziz egin behar da eta 10 eguneko epean erregistratu. Kalte-ordaina 12 egun lan egindako urte bakoitzeko.

Bitarteko Kontratua

Langileak ordeztea eta betetzeko dauden lanpostuak betetzea (langilea hautatzeko prozesuak iraun bitartean). Iraupena: ordezkatutako langilea bueltatu arte edo hautapen-prozesua bukatu arte. Lanaldi osoa (kasu hauetan ezik: ordezkatutako langilea lanaldi partzialeko kontratua badu edo lanaldi murriztua osatzeko egiten bada). Idatziz eta 10 eguneko epean erregistratu. Ez dago amaitzean kalte-ordainik.

Txanda Kontratuak

Langabe bat edo iraupen mugatutako kontratua duen langile bat kontratatu (errelebu egilea), erretiro adinetik gertu dagoen langile baten lanaldia osatzeko (errelebatua). Errelebatuaren lanaldia eta soldata murrizten dira. Erretiro partziala eskatzeko baldintzak: enpresan 6 urteko antzinatasuna, lanaldia laburtzea (%25-%50 artean, %75 arte txanda-kontratua mugagabea eta lanaldi osokoa bada) eta 33 urte eta 9 hilabete kotizatua izatea 2015ean, 61 urte eta 3 hilabete izatea. Adin-eskakizun hori handituz joango da.

Lanaldi Partzialeko Kontratuak

Lanaldi osotik azpiko ordu-kopuru jakin baterako zerbitzuak kontratatzeko. Denbora-muga izan dezakete edo mugagabeak izan. Idatziz egin behar dira. Langileek ezin dute aparteko ordurik egin, ezinbestekoak izan ezik. Ordu osagarriak egiteko aukera adostu behar da, 3 egun lehenago jakinarazi langilea (ordu arruntez gain egindako orduak) ezin dira kontratuan xedatutako ordu-kopuru arruntaren %30 baino gehiago (handiagoa izatea adostu daiteke, %60 baino gehiago ez).

Iraupen Mugagabeko Kontratuak

Langileei egonkortasun handiena ematen dieten kontratuak dira.

  • Kontratu Mugagabe Arrunta

    Mota nagusia da. Hasiera-data soilik adierazten da, ahoz eta idatziz egin daiteke. Kaleratze bidegaberako kalte-ordaina 33 eguneko soldata da, lan egindako urte bakoitzeko, 24 hilabeteko muga. Ez ditu baldintza bereziak eskatzen eta ez dago pizgarririk.

  • Ekintzaileei Laguntzeko Kontratu Mugagabea

    Idatziz. Helburua, enplegu egonkorra sustatzea eta enpresa-ekimenari laguntzea (50 langiletik behera duten enpresetan). Baldintzak: langileak enplegu-zerbitzuan izena emanda, hobariak aplikatzeko. Enpresa: kontratua egin aurreko 6 hilabetetan kontraturik suntsitu ez izana (bidegabetzat jotako arrazoiengatik edo kaleratze kolektiboarengatik). Lanaldi osoa edo partziala. Urtebeteko probaldia. Soldata: langileak soldata bateragarria egin dezake langabezi-prestazioaren %25 kobratzearekin. Pizgarriak: zerga-abantailak eta gizarte segurantzarako kotizazio-hobariak.

  • Mikroenpresek eta Enpresaburu Autonomoek Gazteei Eginiko Lan-kontratu Mugagabea

    Ekintzaileei laguntzeko eta gazteentzako lanpostuak sortzeko helburua. Baldintzak: enplegu-zerbitzuan izena eman duten 30 urtetik beherako langileak. Enpresa: 9 langile baino gutxiago, ez du langilearekin aurretik lan-harremanik izan behar du eta 6 hilabete aurretik ezin du kontratu-azkentze bidegaberik egin. Idatziz egin behar da. Lanaldi osoa edo partziala. Langileak soldata bateragarria egin dezake langabezi-prestazioaren %25 kobratzearekin.

  • Aldizkako Lan Kontratu Finkoa

    Sasoi jakin batzuetan egiten diren eta enpresaren jarduera-bolumen arruntetan, beti data berdinetan egin behar ez diren jarduerak soilik egiteko.

  • Aldi Baterako Heziketa Kontratua: Prestakuntzarako eta Ikasteko Kontratua

    Langileen lanbide-kualifikazioa du helburu. Baldintzak: 16-25 urtetako langileak (30 arte langabezia-tasa %15etik gorakoa bada). Lan-jarduerak lotura izan behar du egiten ari den heziketarekin. Idatziz egin behar da. Urtebete gutxienez eta 3 urte gehienez, gehienezko iraupenetik beherako iraupena badu luzatu egin daiteke (bitan), 6 hilabete gutxienez. Lanaldi osoa, zati bat heziketa-jarduerarako eta beste bat benetako lanerako. Soldata hitzarmen kolektiboan. Kontratua amaitzean enpresak ziurtagiria. Gizarte Segurantzaren babesa.

Praktikaldiko Kontratua

Baldintzak: unibertsitate, goi-maila eta erdi-mailako tituloa eskuratzetik (edo baliokidea), 5 urte igaro ez izana (7 minusbalioentzat). Idatziz egin behar da. Gutxienez 6 hilabete eta gehienez 2 urte, 2 luzapen egin daitezke gutxienez 6 hilabetekoak. Soldata langile baten %60a, %75a bigarren urtean. Kontratua amaitzean ziurtagiria.

Iturriak

EB, Konstituzioa, LANE eta tratatuak, lege organikoa, lege arruntak, erreglamendua, hitzarmen kolektiboa, lan-kontratua, lan-ohitura.

Langilearen Eskubideak
  • Lan-eskubidea eta lanbidea askatasunez hautatzekoa.
  • Sindikatzeko eta negoziazio kolektiborako eskubidea.
  • Gatazka kolektiboko neurriak hartzekoa.
  • Greba-eskubidea eta biltzekoa.
  • Enpresan parte hartzekoa.
  • Lanean benetan jarduteko eskubidea.
  • Lanean gora egitekoa eta prestakuntza jasotzekoa.
  • Ez baztertua izatea.
  • Segurtasun eta higienea, intimitatea errespetatzea eta tratu egokia izatekoa.
  • Soldata dagokionean jasotzeko eskubidea.
  • Kontratutik eratorritako ekintzak egitekoa.
Langilearen Betebeharrak
  • Enpresaburuaren aginduak betetzea.
  • Asmo onez jokatzea.
  • Produktibitatea hobetzen laguntzea.
  • Lanpostuak berekin dakartzan betebeharrak betetzea.
  • Segurtasun eta higiene-neurriekin lotutako arauak betetzea.
  • Enpresaren jarduerarekin lehian ez jardutea.
Baimenak
  • Ezkondu edo izatezko bikote: 15 egun.
  • Erditu aurreko azterketak: beharrezko denbora. Jaiotza: 2 egun, 4 bidaiatuz (aitarentzat).
  • 9 hilabetetik beherako umeari bularra emateko: ordubete (bi zatitan bana daiteke) edo ordu erdiko lanaldi-laburtzea.
  • Ahaideen gaixotasun larria, ospitaleratzea, operazioa edo heriotza: 2 egun, 4 bidaiatuz.
  • Ohiko egoitzaz aldatzeko: egun bat.
  • Lanean etxetik kanpo pasatako 3 hilabeteko aldi bakoitzeko 4 lanegun etxean.
  • Nahitaezko betebeharra betetzeko: beharrezko denbora.
  • Tituluak eskuratzeko azterketak egiteko: beharrezko denbora, ez da ordainduko.
  • Urtebeteko antzinatasuna duten langileek: 20 orduko baimena lanpostuarekin lotutako prestakuntzarako.
  • Funtzio sindikalak edo langileen ordezkaritzako funtzioak egiteko: legean edo hitzarmenean zehaztutako aldiak.
  • Arrazoi objektiboengatik kaleratzeari dagokion aurreabisuko aldian: 6 ordu astean beste lan bat bilatzeko.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein da lan edo zerbitzu jakin baterako kontratuaren gehienezko iraupena?

Gehienez 3 urte da, eta hitzarmenean adosten bada 12 hilabetez luzatu daiteke. Idatziz egin behar da eta 10 eguneko epean erregistratu.

Zer kalte-ordain jasotzen du langileak iraupen mugagabeko kontratu arruntean bidegabe kaleratuta?

Lan egindako urte bakoitzeko 33 eguneko soldata, gehienez 24 hilabeteko mugarekin.

Zein baldintza behar dira praktikaldiko kontratua egiteko?

Unibertsitate, goi-maila edo erdi-mailako titulua eskuratu izana (edo baliokidea) eta 5 urte baino gehiago ez igaro izana titulua lortu zenetik (7 urte minusbaliatuentzat).

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein kontratu mota da enpresatik kanpo, hark aukeratutako lekuan egiten dena?
2. Zenbat egun da gehienez ekoizpen beharretarako aldi baterako kontratuaren oinarrizko iraupena?
3. Zein da bitarteko kontratuaren kalte-ordaina amaitzean?
4. Zer baldintza ditu prestakuntzarako eta ikasteko kontratuak langileen adinari dagokionez?
5. Zenbat egun dira ezkontzeagatiko baimena?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.