Lan akademikoen egitura eta argudiaketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,89 KB

Sarrera: xedearen aurkezpena

Gaiari heldu baino lehen, aurrekariak aipatu behar dira testuingurua zehazteko. Halaber, tesia eta hipotesiak aipatu behar dira, haien garrantzia azpimarratuz irakurlearen arreta erakartzeko. Azkenik, garapen-plana azaldu behar da, argudio-estrategia eta lan akademikoaren antolaketa zehaztuz.

Argudioaren gorputza

Zure ikuspuntua justifikatzeko kontzeptuak, datuak eta frogak eskainiko dituzu zati honetan. Horretarako, honako baliabideak erabil ditzakezu:

  • Frogak eta adibideak.
  • Datuak (zifrak).
  • Adituen iritziak.

Kontrako ideiak edo planteamenduak ere erabil ditzakezu, baina beti zuk defendatu nahi dituzunak nabarmentzeko. Baliabide eraginkorra da kontrako argudioak errefusatzea. Komeni da, edozelan ere, informazioaren antolaketa zehatza egitea eta edukia gehiegi ez sakabanatzea, arrazoibidea gardena eta eraginkorra izan dadin.

Ondorioak

Argudioen datuak, ñabardurak eta arrazoien azalpena laburbiltzen dituen zatia da. Komeni da bukaera adierazgarria izatea, gehiegizko errepikapenik gabea eta helburuak zein ondorioak ondo uztartzen dituena.

Gomendioak

  • Denbora hartu: Argudioak ondo eraiki eta informazioa (kausalitatea) apurka-apurka adierazi. Komeni da informazio-saltorik ez egotea, horrek irakurlea interpretazio okerretara eraman baitezake.
  • Helburu nagusia: Ez ahaztu zure helburua irakurlea limurtzea dela. Argudioak gaizki eraikiz gero, irakurleak ez du ulertuko komunikatu nahi duzuna.
  • Irakurlearen ikuspuntua: Jarri beti irakurlearen lekuan (zer dakien gaiaz, alde edo kontra egongo den...). Horrela, errazago egingo zaizu irakurleak egin behar duen bidea ulertzea eta kritika asko saihestea.

Entradas relacionadas: