Kostako Sistema: Arriskuak, Higadura eta Prebentzioa
Kostako sistema
Kostako sistemako modelatua olatuek, itsasaldiek eta korronteek eragiten dute:
- Olatuek: higadura eragiten dute.
- Korronteek: materialak garraiatzen dituzte.
- Itsasaldiek: aurreko bien ekintza-eremua zabaltzen dute.
- Sedimentazioa: itsasoak indarra galtzean gertatzen da.
Higadura eta sedimentazio formak
- Higadura formak: urradura-plataforma, arku naturala eta kosta-uhartea.
- Sedimentazio formak: hondartza, albufera, barra (gezia, kordoia) eta tonboloa.
Arrisku faktoreak
- Arriskugarritasuna: Itsaslabarrak atzeratzearen ondoriozko harri-jausiak; ekaitzen indarren ondorioz hondartzen aldaketa edo desagerpena; olatuen indarrak kostaldeko eraikinetan eta pertsonengan sortzen dituen kalteak.
- Esposizioa: Gaur egun arriskuak areagotu egin dira kostaldearen erabileraren ondorioz. Alde batetik, jende gehiago biltzen da kostalde inguruan. Bertzetik, kostaldea guztiz aldatzen duten azpiegiturak egiten dira: hondartzak handitu, hondartza artifizialak egin, kirol-portuak eraiki eta neurrigabeko eraikuntzak egin.
- Zaurgarritasuna: Eragindako hildako edo kalte materialak dira.
- Arrisku eratorriak: Itsaslabarren higaduraren ondorioz, gainean dauden eraikinak behera etortzea eta ekaitzek hondartza ondoko eraikinetan kalteak eragitea.
Aurreikuspena eta iragarpena
- Mapa meteorologikoak: Meteorologia kontuan hartu eta itsasoaren egoera aurreikusi.
- Azterketa geologikoak: Arrisku-aldeetan lur-azterketak osatzea eta itsaslabarren egoeraren eboluzioa jarraitzea.
Prebentzioa
Neurri orokorrak
- Lurraldearen antolakuntza: Arrisku-egoeratan kostaldearen erabilera murriztu. Kostaldea babesteko eta eraikuntzak kontrolatzeko legedia badago.
- Babes zibila:
- Behaketa sistematikoa: azterketa geologikoak egin ondoren itsaslabarren eboluzioaren jarraipena egin.
- Alerta-sistemak prestatu, larrialdi-oharra biztanleen artean zabaltzeko.
- Ebakuazio-planak prestatu, beharrezkoa denean ebakuazioa nola eta nondik egin behar den zehaztuz eta azpiegitura egokiak prestatu ebakuazioa ahalik eta azkarren izan dadin.
Neurri espezifikoak
Itsaslabarren oinarrian paretak egiten dira eta portuetan hormak eta dikeak eraikitzen dira.