Korronte elektrikoaren indukzioa faraday
18) 1. Saiakuntza: iman baten higidura harilaren barnean
Faraday-k hari eroalaren muturrak galvanometro (korronterik dagoen detektatzeko aparagailua) batean konektatzean, lortu zituen emaitzak:
-Imana harilera hurbiltzean, korronte indukzitua agertu da.
-Imana urruntzean, alderantzikatu egiten da korronte induzituaren noranzkoa. -Harila eta imana geldi egonez gero, ez da inolako korronte indukziturik sortzen. -Korronte induzituaren intentsitatea, imanak higitzeko abiaduraren araberakoa da. -Korronte elektrikoa induzitzeko, beharrezkoa da zirkuitua zeharkatzen duten indukzio-
Lerroen kopurua aldatzea.
2. Saiakuntza: zirkuitu elektriko baten itxiera eta irekiera
Faraday-k bi haril burdinazko haga baten inguruan kiribildu zituen. Lehenengo harila bateriarekin konektatu zuen ,zirkuitua ireki eta itxi ahal izateko, eta bigarren harila galvanometroarekin konektatu zuen. Saiakuntza honen bidez emaitza hauek lortu zituen:
-Etengailua konektatzean, korronte elektrikoa induzitzen zen bigarren harilean. Bi hariletako korronteek elkarren aurkako noranzkoak zituzten.
-Etengailua deskonektatzean, beste korronte elektriko bat induzitzen da bigarren harilean. Induzituriko aurreko korrontearen alderantzizko noranzkoarekin.
-Korronte- intentsitatea konstantea denean, korrontea ez da induzitzen.
Indukzio elektromagnetikoa, zirkuitua zeharkatzen duten indukzio magnetikoaren lerroen kopurua aldatzean zirkuituan sortzen den korronte elektrikoa da.
Gainazal batean zeharreko fluxu magnetikoa, ϕ, gainazal hori zeharkatzen duten indukzio lerroen kopurua adierazten duen neurri bat da. SI-eko unitatea Weber (Wb) da. Horrela kalkulatzen da: =sd=sB.DS
Eremu uniformea eta gainazala laua direnean; =B.S=B.S.Cos non = B eta S bektoreen arteko angelua den.
N espiradun bobina bat badugu : =N. B. S cos
Zirkuitu batean induzitzen den korronte elektrikoa, zirkuituarekiko fluxu magnetikoaren aldakuntzaren ondorioz sortzen da. Induzitutako korrontearen noranzkoa determinatzeko Lenz- en legea erabiltzen da: Induzituriko korrontearen noranzkoa, korronte hori sorrarazten duen kausaren aurka egiteari dagokio.
-Faraday-ren legeak indukzio elektromagnetikoa deritzon fenomenoa formulatzen du.
Legeak horrela dio:zirkuitu bateko indar elektroeragile induzitua, zirkuitu horretan sortzen den fluxu magnetikoaren aldaketaren abiaduraren berdina da, zeinuz aldatuta. =ddt