Higidura Harmoniko Sinplea (HHS)

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Física

Escrito el en euskera con un tamaño de 1,85 KB

1. HIGIDURA HARMONIKO SINPLEA (HHS)

Gorputz batek higidura harmoniko sinplea du, ibilbide zuzen batean oreka posiziorantz bultzatzen duen indar baten eraginpean higitzen bada. Indar hori oreka posiziotik dagoen distantziarekiko (x) zuzenki proportzionala da, baina aurkako noranzkoan.

HHS-ren ezaugarriak Osziolazioa edo Bibrazioa:

joan-etorri batean egin duen distantzia (SIean: m)

Oszilazio Zentroa (O): muturreko bi puntuen erdiko puntua

Elongazioa (x): oszilazio puntutik gorputzera dagoen punturako distantzia
x > 0 : Oszilazio zentrotik eskubira
x < 0 : Oszilazio zentrotik ezkerrera

Anplitudea (A): elongazioaren balio maximoa. Beti positiboa. (SIean: m)

Periodoa (T): oszilazio bat egiteko behar duen denbora (SIean: s)

Maiztasuna (f): segundo batean egindako oszilazio kopurua

Pultsazioa (w): 2 Π denbora unitatean egindako periodo kopurua.

3. ISLAPENA ETA ERREFRAKZIOA

Islapena Norabide batean hedatzen ari den uhin bat, bi inguruneren banaketa gainazalera iristean, berriro ere lehenengo gainazalera bueltatzen da: berak dakarren energiaren parte bat eramanez eta hedapen norabidea aldatuz.

Islapenaren legeak
1) Izpi erasotzailea, normala eta izpi islatua plano berean daude
2) Eraso angelua = Islapen angelua (e=i)

Errefrakzioa Norabide batean hedatzen ari den uhin bat, bi inguruneren banaketa gainazalera iristean, bigarren gainazalera sartzen da: berak dakarren energiaren parte bat eramanez eta hedapen norabidea aldatuz.

Errefrakzioaren legeak
1) Izpi erasotzailea, normala eta izpi errefraktatua plano berean daude
2) Snell-en lega: sine sinr v2 = v1