Kontrol Sistema eta Makina Elektrikoen Oinarrizko Elementuak

Tecnología Industrial4,55 KB

Kontrol Sistema eta Makina Elektrikoen Oinarrizko Elementuak

Sartze seinalea: nahi den urmailari dagokiona. Irtete seinalea: urmaila errealari dagokiona. Akats seinalea: aurreko bi seinaleen arteko diferentziari dagokiona.

Kontrolerako Osagaiak

  • Eragiketaren anplifikadorea
  • Elektrobalbula

Prozesu Elementuak

  • Biltegia
  • Banaketa gunea

Berrelikatze Elementuak

  • Sentsorea

Kontrol Sistema baten Elementuak

  • Konsigna: sorgailua (transduktorea) sarrerako seinale sortzen duen osagaia. Sarrerako seinale hau erreferentzia bezala hartzen da.
  • Konparadorea: akats seinalea sortzeaz arduratzen den osagaia.
  • Kontroladorea: akats seinalearen agindutara dago. Sistema automatiko baten burua da. Konsigna seinalea eta berrelikadurak ematen digun seinalea desberdinak direnean prozesua aktibatzen du.
  • Prozesu edo Planta: kontroladoreak agindutakoa betetzen du (operazio ezberdinak burutzen).
  • Kaptadorea: irteerako seinalearen bihurketa egiten duena sarrerako seinaleaz konparatu ahal izateko.
  • Perturbazioak: sistematik kanpo dauden seinaleak gure prozesuari eragiten diotenak. Normalean beste sarrera bat bezala hartzen dira.

Kontrol Sistema Motak

  • Lazo irekia: kontroleko seinalean irteerako seinaleak eraginik ez duten haiek dira. Ez dute erreakzionatzeko gaitasunik (gela bateko leihoa irekita dago eta kalefakzioa martxan).
  • Lazo itxia: irteerako seinaleak kontrolerako seinalean efektua duen hura da. Kasu hauetan perturbazio bat sortzen bada, berrelikadura erabiliz irteeran sortzen den errua konpontzeko gaitasuna du.

Makina Elektriko Motak

  • Sorgailuak: Hartzen duten energia mekanikotik abiatuta, energia elektrikoa sortzeko gai diren makina elektrikoak dira (dinamoak edo alternadoreak).
  • Transformadoreak: Hartzen duten korronte elektrikoa tentsio eta intentsitate desberdinek korronte elektriko bihurtzen duten makina elektrikoak dira (monofasikoak eta trifasikoak).
  • Motorrak: Hartzen duten energia elektrikoa aprobetxatu eta energia mekaniko bihurtzen duten makina elektrikoak dira (alterna edo kontinua).

Korronte Zuzeneko Motorren Osaera

  • Estatorea: estatorea motorraren atal finkoa da, eremu magnetikoa ezartzeko eginkizuna duena. Horretarako hainbat haril erabiltzen ditu.
  • Errotorea: errotorea motorraren atal higikorra da. Induzitu izeneko burdinazko nukleo baten arteketan kiribildutako hainbat harilez, haril induzitu izenekoez osatzen da.

Motor Asinkrono Trifasikoa

Makina industrial gehienek motor asinkrono trifasikoek higitzen dituzte, hau da, energia elektrikoa hiru fase edo hariko korronte alterno moduan hartu eta energia mekaniko bihurtzen duten motorrek. Motor hauen funtzionamendu printzipioa korronte zuzenekoen berbera da, eroale, espira edo harilen gaineko indar elektromagnetikoen eraginari dagokionez.

Motor Asinkrono Monofasikoa

Elektratresna elektrikoek eta potentzia txikiko makina erremintek, oro har, motor asinkrono monofasikoak erabiltzen dituzte. Motor hauek energia elektrikoa korronte alterno monofasiko edo bi harikoaren moduan hartu eta energia mekaniko bihurtzen dute.

Descargar

PDF Word HTML