Konfigurazio Elektrikoa, Moellerren Diagrama eta Lotura Kimikoa

Química3,43 KB

1. Zer da Konfigurazio Elektrikoa?

Atomo bakoitzak dituen elektroien antolaketa da maila energetiko bakoitzean.

Moellerren diagrama erabili behar da atomo bakoitzaren elektroiak nola dauden banatuta jakiteko, maila energetiko bakoitza kontuan hartuta.

2. Nola Kalkulatzen da Konfigurazio Elektrikoa?

Konfigurazio elektrikoa kalkulatzeko urratsak:

  1. Lehendabizi, dugun elementu kimikoaren zenbaki atomikoa (Z) behar dugu.
  2. Zenbaki atomikoa (Z) elementu baten protoi kopurua da, eta atomoa neutroa denean (karga elektrikorik ez duenean), elektroi kopuruaren berdina ere bada.
  3. Lortutako elektroi horiekin Moellerren diagrama beteko dugu eta bukaeran konfigurazio elektronikoa idatzi.

3. Elementu Motak: Metalak, Ez-Metalak eta Gas Geldoak

Konfigurazio elektronikoa idatzi ondoren, atomo batek dituen elektroi geruza kopurua eta azken geruzan dituen elektroi kopurua ezagutuko ditugu.

Azken geruzako elektroi kopuruari begiratuz, elementu bat metala, ez-metala edo gas geldoa den jakin ahal izango dugu.

Elementu moten ezaugarriak:

  • Metalak: Azken geruzan elektroi gutxi (1, 2 edo 3) izango dituzte, eta horiek emateko joera izango dute.
  • Ez-Metalak: Azken geruzan elektroi asko (4, 5, 6 edo 7) izango dituzte. Falta zaizkienak hartzeko edo dituztenak elkarbanatzeko joera izango dute.
  • Gas Geldoak: Azken elektroi geruza beteta izango dute (zortzikotea), eta ondorioz, ez dituzte ez elektroiak hartuko, ez emango ere. Egoera egonkorrean daude.

4. Zergatik Elkartzen Dira Atomoak? Zortzikotearen Legea

Gas Geldoen Egonkortasuna

Gas geldoak atomo askez osatutako substantziak dira. Egonkorrak dira, oreka kimikoa dute, energia gutxieneko egoeran daude, eta azken geruza beteta dute (zortzi elektroirekin).

Lotura Kimikoaren Beharra

Gas geldoak ez diren beste atomo guztiek ez dute azken elektroi geruza beteta:

  • Ez-metalek: Batzuek ia beterik izango dute. Falta zaizkion elektroiak lortzen saiatuko dira, elektroi-geruza hori bete ahal izateko.
  • Metalek: Beste batzuek elektroi gutxi izango dituzte. Hauek elektroiak emateko joera izango dute, elektroiez beteta dagoen hurrengo geruzarekin geratuz.

Azken elektroi-geruza beteta izateko, hau da, egonkortasuna lortzeko, lotura kimikoa egin beharko dute.

5. Zergatik ez dituzte Gas Geldoek Lotura Kimikorik Eratzen?

Gas geldoek azken elektroi geruza beteta dute; beraz, kimikoki egonkorrak dira. Ez dute elektroiak ematen edo hartzen, eta ez dira beste atomoekin elkartzen. Gas monoatomikoak sortzen dituzte, eta denak gasak dira.

Definizio Garrantzitsuak

Konfigurazio Elektronikoa:
Atomo batek dituen elektroiak kapa desberdinetan nola banatzen diren erakusten duen adierazpena.
Lotura Kimikoa:
Atomoen elkarketak eragiten dituen fenomeno kimikoa da.
Molekula:
Lotura kobalentean sortzen den eta atomo kopuru finko batez osatuta dagoen egitura egonkorra.
Kristal Sarea:
Lotura ioniko edo metalikoan sortzen den zehaztu gabeko atomo kopuruaz osatutako egitura.

Descargar

PDF Word HTML