Kirol ezagunenak: Saskibaloia, Surfa, Tenisa eta gehiago

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,66 KB

Saskibaloia

Saskibaloia baloi bat sare bat zintzilik duen saski batean sartzean datzan kirola da. Funtsean, bost jokalarik osatutako bi taldek jokatzen dute aurrez aurre, 10 minutuko iraupena duten lau zati edo laurdenetan. Bigarren laurdenaren ondoren, 10 minutu inguruko atsedena egiten da.

AEBetako liga nagusian, NBAn, laurden bakoitzak 12 minutuko iraupena du. 1891. urtean, James Naismith kanadiarrak, AEBetako Springfield-eko YMCA unibertsitateko irakasleak, asmatu zuen.

Sokatira

Sokatira herri kirol bat da. Partaide ezberdinek osatutako bi taldeak soka baten alde bietan jarrita, sokari bakoitzak bere aldera tira egin behar dio.

Kirolaren helburua adierazitako leku edo marka jakin batetik beste taldea pasaraztea da. Talde bakoitzean 8 pertsona izaten dira, euretariko batek taldea zuzentzen duelarik.

Surfa

Surfa ohol baten gainean zutik mantenduz olatuen gainean irristatzean datzan kirola da. Hawaii uharteetan sortu zen eta hortik Estatu Batuetara zabaldu zen. XX. mendearen erdialdean mundu osora hedatu zen.

World Championship Tour (WCT) txapelketan munduko 34 surflari onenek parte hartzen dute (emakumezkoen tourrean 17 surflarik). Surflariek 11 probatan zehar lehiatzen dute.

Tenisa

Tenisa Ingalaterran eta XIX. mendean sortutako kirola da, pilota batekin eta bi edo lau jokalarien artean jokatua. Tenis jokalariei tenislari ere deritze.

Jokoaren helburua erraketaz pilota tenis zelaia banatzen duen sarearen gainetik bidaltzea da, aurkaria arauz itzultzeko gai izan ez dadin ahaleginduz; baina kontuan hartu behar da, pilotak aurkariaren zelaiaren zatiaren barruan jo behar duela lurra sare gainetik iragan ondoren.

Txapelketa nagusiak: Davis Kopa, Wimbledongo txapelketa, Roland Garros, Australiako Irekia eta AEBetako Irekia.

Txirrindularitza

Lehenengo txirrindularitza proba Parisen ospatu zen.

Zesta-punta

Zesta-punta pilota joko bat da, xistera handia izeneko saskiarekin jokatzen dena. Kirol honi Jai Alai ere esaten zaio nazioartean, eta hala da ezaguna Euskal Herritik kanpo kirol hau jokatzen duten herrialdeetan: Frantzian, Mexikon, Espainian eta Amerikako Estatu Batuetan, kasu. Zesta-puntako jokalariari puntista edo zestalari deritzo.

Munduko joko bizkorrena omen da, pilotak hartzen duen abiadura dela-eta. Ahuntz larruz forraturiko pilota erabiltzen da.

Entradas relacionadas: