Kimika Oinarriak: Konposatuak, Erreakzioak eta Erradioaktibitatea
Konposatu Kimikoen Zerrenda
- H2O → Ura
- NaOH → Sodio hidroxidoa
- H2O2 → Ur oxigenatua
- CH4 → Metanoa
- O3 → Ozonoa
- C2H6 → Etanoa
- NH3 → Amoniakoa
- C3H8 → Propanoa
- HNO3 → Azido nitrikoa
- C4H10 → Butanoa
- HSO4 → Azido sulfurikoa
Lotura Motak
- Metala - Metala: Metalikoa
- Metala - Ez Metala: Ionikoa
- Ez Metala - Ez Metala: Kobalentea
Erreakzio Kimikoen Motak
Sintesi-erreakzioak
Sintesi-erreakzioetan, bi erreaktibo edo gehiago elkartzen dira eta produktu bakarra lortzen da.
Deskonposaketa-erreakzioak
Aurreko erreakzioen alderantzizkoak dira: erreaktibo bakarra bi produktu edo gehiagotan banatzen da.
Desplazamendu-erreakzioak
Elementu batek beste baten lekua hartuz, desplazatu egiten du eta produktu berria sortzen da.
Konbustio-erreakzioak
Erreaktiboak (erregaia eta erregarria/oxigenoa) konbinatu egiten dira. Prozesuan karbono dioxidoa (CO2) eta ura (H2O) lortzen dira. Energia askatzen denez, erreakzio exotermikoa da.
Erradioaktibitatea
Erradioaktibitatea material batzuek berez askatzen duten energia eta erradiazio ionizagarria da. Henri Becquerel fisikariak 1896an aurkitu zuen, baina Marie eta Pierre Curiek garatu zuten haren ikerketa.
Erradioaktibitate Naturala eta Artifiziala
Elementu kimikoen atomo ez-egonkorrek erradiazioa igortzen dute beste elementu batzuetan bilakatuz. Adibidez, fosforoaren isotopo batzuk erradioaktiboak dira. Erradioaktibitate artifiziala, aldiz, elementu egonkorrak beste elementu batez bonbardatzean sortzen da.
Zer da Erreakzio Kimikoa?
Erreakzio kimiko bat atomoak aldatu eta egitura berri bat sortzen denean gertatzen da. Prozesu honetan, kohesio-indarrak handitu egiten dira.