Kimika eta Kirol Lesioen Oinarriak
Konfigurazio Elektronikoa
Atomoen konfigurazio elektronikoa nukleoaren inguruan biratzen duten elektroien banaketa da.
Elektroiak orbitaletan mugitzen dira. Orbital batzuk (s motakoak) zirkularrak dira, eta beste batzuk, aldiz, eliptikoak (mota bat baino gehiago dago: p, d, f…).
Orbital guztiak ez daude nukleotik distantzia berera; batzuk gertuago, beste batzuk urrunago. Hori dela eta, mailatan antolatuta eta mailakatuta daudela esan da (1. maila gertuen, 2. maila ondoren…).
Maila bakoitzari energia kantitate jakin bat dagokio. (Nukleotik urrunago energia kantitate handiagoa).
Atomoen elektroiak orden jakin batean kokatu: lehen elektroiak 1. mailan, hurrengoak 2. mailan…
Maila bakoitzean honako orbital hauek daude:
1. mailan orbital bakarra: 1 zirkularra (1s)
2. mailan lau orbital: 1 zirkularra (2s), 3 eliptiko (p motakoak)
3. mailan bederatzi orbital daude: 1 zirkular (3s), 3 eliptiko (p motakoak), 5 eliptiko (d mota).
Orbital bakoitzean 2 elektroi sartzen dira.
Konfigurazio elektronikoaren notazioak:
Konfigurazio Elektronikoaren Notazioak
Notazio estandarra
Orbital motaren izena adierazi, eta, goi-indize gisa, orbital mota horretan zenbat elektroi sartzen diren adierazi.
Kutxa diagrama
Orbital bakoitza kutxa baten bidez adierazi, eta gezien bidez bertan dauden elektroiak.
Lewisen egitura
Elementuaren ikurra idatzi, eta haren inguruan puntuen bidez azken mailako elektroiak adierazi.
ISOTOPOAK
Isotopo deritze protoi kopuru (Z) bera baina neutroi kopuru desberdina (A) duten atomoei. $A = \text{protoi} + \text{neutroi}$.
IOIAK
KATIOIA
Elektroia galdu $\rightarrow$ karga positiboa irabazi.
ANIOIA
Elektroia irabazi $\rightarrow$ karga negatiboa irabazi.
Lotura Kimikoen Ezaugarriak
IONIKOA | KOBALENTEA | METALIKOA |
|
|
|
LESIO OHIKOENAK
Lokailu zaintiratuak (“esginzeak”)
Zaintiratua lokailu baten neurri bateko edo erabateko haustura da, normalean lokailua luzatu izanaren ondoriokoa. Lesioaren larritasuna gutxieneko lesiotik (I. maila) lokailuaren erabateko hausturaraino (III. maila) heltzen da.
Zaintiratua gertatzen lagun dezaketen faktoreak bat baino gehiago dira: intentsitate edo denbora gainkarga, prestakuntza fisiko txarra...
Zaintiratua gertatu denean, lehenengo pausoa ariketa etetea eta hotza jartzea da. Geroago, lesionaturiko ingurua lotu eta altxatu, eta medikuarengana jo.
Gihar distentsioak
Gihar distentsioa gihar baten luzatze edo haustea da. Intentsitatea eta etendako zuntz kopuruaren arabera, lehen mailakoak (zuntz batzuk eten), bigarren mailakoak (giharren zatia eten) eta hirugarren mailakoak (giharra erabat etetea) bereiz ditzakegu.
Horrelakoetan, ahal bada, konpresio lotura ez itsaskor bat erabiliko dugu, eta honen gainean hotza jarri. Gero medikuarengana joko dugu.
Tendinitisa
Tendinitisa zurda baten hantura da. Normalean tendinitisa gainkargaz gertatzen den lesioa izaten da, nahiz eta kasu batzuetan modu akutuan gerta daitekeen.
Jokalari batek halako min bat duenean zurda batean edo beronen txertatze inguruan, medikuarengana joan behar du tratamendu goiztiarrean hasteko.
Lesio hauek zaintzeko zailak dira eta kroniko bihurtzeko joera izaten dute.
Tendinitisaren agerpena bat batekoa bada, partida edo entrenamendua utzi, hotza jarri eta medikuarengana joan.
Hausturak (hezur hausturak)
Hezur bat neurri batean edo erabat apurtzeari deitzen zaio haustura. Kasu gehienetan bat batean gertatzen dira, zuzeneko edo zeharkako traumatismo baten eraginez eta zaila da oso prebenitzea.
OINARRIZKO LEHEN LAGUNTZAK
Aurreko lerroetan azaldutako lesioek hantura, hemorragia, gihar espasmoa eta mina eragiten dute.
HOTZA JARTZEA
Hantura txikitzen du eta analgesiko funtzioa du.
Izotz paketeak larruazalaren gainean jarri behar dira zuzen-zuzenean. Gel hotzezko paketeak ez dira larruazalaren gainean jarri behar. Izotz poltsa berak baino tenperatura baxuagoak hartzen dituzte eta.
Protokoloetako bat zera da: izotz poltsa jarri egin berriko lesioaren puntuan, 20 minutuz, eta egunean zehar errepikatu orduz ordu edo ordu eta erdian behin. Lesioaren larritasunaren arabera, hotza jarri dezakegu ordubete eta 72 ordu bitartean.