Kazetaritza: Egitura, Rolak eta Etika Profesionala

Lengua y literatura4,83 KB

Komunikazioaren Espazioak

Komunikatzea errealitatea ordezkatzea da.

  1. Mundu erreala: Erreferentziazko mundua.
  2. Mundu norbereganatua: Lekukoaren hautematea eta interpretazioa.
  3. Mundu besterenganatua: Kanporatzen, azaltzen edo kontatzen duguna.

Erredakzioa eta Lan Antolamendua

  1. Arlo administratiboa: Langileen kontratazioa, gaitasunak eta lan-baldintzak kudeatzea.
  2. Produkzio arloa: Egunkariak inprimatu eta argitaratzeko ardura.
  3. Erredakzio arloa: Egunkariaren edukia lantzea.

Kazetariak eta Hierarkia Erredakzioan

Kazetariak informatzeko edo iritzia sortzeko eginkizuna duten profesionalak dira.

Kazetarien hiru (3) multzo nagusiak

  1. Erredaktoreak: Testuak idatzi (kale-erredaktorea eta mahai-erredaktorea). Beste iturri batzuetatik idazgelara iristen den informazioaz arduratzen dira.
  2. Erreportariak: Idazgelatik kanpo lan egiten dute. Lanabesa hitza da. Informazioa bilatu eta gertakari garrantzitsuenak bereizten dituzte.
    • Freelance erreportaria: Independentea da. Ez dago egunkaria argitaratzen duen enpresaren barruan.
    • Berriemailea/Korrespontsala: Hiritik edo herrialdetik kanpo lan egiten du, modu iraunkorrean. Kronikak, elkarrizketak eta erreportajeak idazten ditu.
    • Berriemaile berezia: Gertakari jakin baten segimendu informatiboa egiteko leku batera bidaltzen duten erreportaria.
    • Erreportari espezializatua/aditua: Arlo jakin batean zaildutako profesionala. Informazio bereziak eta interes handikoak lantzen ditu.
    • Erreportari grafikoa: Gertakarien segimendu grafikoa, argazkien eta grabazioen bidez.
  3. Editorialgileak: Editorialak idazten dituzte. Egunkariaren ildo ideologikoa islatzen duten testuak. Erantzukizun handiko lana da, zuzendariaren konfiantza osoa daukate.

Erredakzioko beste rol eta karguak

  1. Diseinatzailea: Egunkariaren diseinuaren arduraduna. Askotan, infograma-egilea ere bada (informazioa marrazki eta grafikoen bidez ematen du).
  2. Marrazkilaria edo komiki-egilea: Errealitatearen berri ematen du, ironiaz.
  3. Dokumentazio-arduraduna: Informazioa eta dokumentuak sailkatu eta gordetzen ditu.
  4. Sailburua: Sail bateko arduraduna.
  5. Erredaktore burua.
  6. Zuzendariordea: Zuzendariaren ondoren, egunkariaren erantzukizun handiena du.
  7. Zuzendaria.

Duintasuna Lanbidean eta Etika Profesionala

Kazetaritza etengabeko aukeraketa eta interpretazio lana da.

Legea eta Kazetariaren Eskubideak

Kazetariak baditu bere eskura legezko baliabideak:

  • Sekretu profesionala: Informazio-iturriak ezagutzera ez emateko kazetariak duen eskubidea. (Ez dago legez araututa).
  • Kontzientzia klausula: Helburua kazetariaren independentzia bermatzea da.

Kode Deontologikoak

  • Kazetaritza-jarduerari eragiten dion arau multzoa da.
  • Aplikazioa erabat borondatezkoa da, ez dute lege-izaerarik.
  • Norberak bere buruarekiko eta publikoarekiko duen errespetuak gidatuko du.

Kodearen printzipio nagusiak

  1. Egiatasuna: Kazetariak ez du inoiz gezurra den informaziorik kaleratuko.
  2. Informazioa modu zilegian lortzea: Marko juridikotik at dauden jokabideak salbuespen-egoeretan soilik onartuko dira.
  3. Norbanakoen eskubideak errespetatzea: Gizaki orok tratu berbera jaso behar du.
    • Ez da aipamen berezirik egingo gizakiaren erlijioa, arraza, sexua, hizkera edo minusbaliotasuna aipatuz.
    • Ezin da ahaztu kazetariak gizartean duen eragina: estereotipoak eta topikoak saihestu behar dira.
  4. Informazioa eta iritziak desberdintzea:
    • Informazioa eta iritzia desberdintzeko beharra dago. Egunkariak baditu atal bereziak iritzi-artikuluetarako.
    • Informazio-generoetan, kazetariak ez du iritzirik eman behar.
  5. Argazki eta irudien tratamendua: Argazkiak informazio-elementuak dira, errealitatearen isla, inoren ohorea eta intimitateari kalte egin gabe. Sentsazionalismotik ihes egin behar da.

Estilo Liburuak eta Erredakzio Estatutuak

  • Irakurlearen arartekoa (Ombudsman): Funtzio garrantzitsuena irakurleen interesen alde egitea da.
  • Kazetarien lan-baldintzen duintasuna: Kazetaritza egoera zaila da gaur egun, lan-baldintzak kaskarrak dira. Duintasuna exijitzea zentzuzkoa da.

Descargar

PDF Word HTML