Karl Marxen Filosofia: Alienazioa, Materialismoa eta Kapitalismoa

Otras materias5,2 KB

Karl Marxen Filosofiaren Gakoak

Alienazioa

Alienazioa gizakia beste baten menpe geratzen denean gertatzen da, bere bizitza aurrera eramateko gaitasuna galtzean.

Alienazio motak

  • Erlijio-alienazioa: Fikziozko mundu baten bilaketaren bidez gizakia alienatuta geratzen da. Klase gorenak tresna hau erabiltzen du menperatuei esateko, nahiz eta orain gaizki bizi, hurrengo bizitzan hobeto egongo direla, eta, horregatik, ez direla egoera aldatzen saiatu behar.
  • Alienazio ideologikoa: Giza gogoaren produktua da, gainegituran kokatzen den kontzientzia deformatu bat. Gizakiek, produkzio sozialaren praktikatik (lanetik) aldenduta, azpiegitura ekonomikoa justifikatzen duten teoriak sortzen dituzte.
  • Alienazio ekonomikoa: Garrantzitsuena eta gainditzeko zailena da. Lan-prozesuan bertan gertatzen da.

Materialismoa

Materialismo dialektikoa

Errealitatea prozesu dialektiko baten bidez ulertzen du: tesia, antitesia eta sintesia.

Materialismo historikoa

Historiaren zientzia marxista da. Marxentzat, historia dialektikoki ulertu eta aztertu behar da (tesia-antitesia-sintesia). Historia ez da aldatzen ideiak aldatzean, baizik eta materia, hau da, azpiegitura ekonomikoa, aldatzean.

"Historiaren motorra klaseen arteko borroka da"

Taldeen arteko borrokengatik egiten du historiak aurrera. Historia egitura ekonomikoan sortzen diren kontraesan historikoak gaindituz doa aurrera.

Sistema Kapitalista eta Marxen Helburua

Sistema kapitalistaren krisia

Etekina handitzeko gutiziak sistema kapitalista irteerarik gabeko egoera batera darama. Etekinaren bilaketa horrek gero eta kapital gehiago makinetan inbertitzea, lanaldiak luzatzea, langile kopurua mugatzea eta soldatak murriztea dakar. Makinetan egindako inbertsio-prozesuak kontsumo-prezioak igotzea eragiten du, eta, aldi berean, etekina gero eta txikiagoa izatea. Bestalde, proletarioen etengabeko pobretzeak eta langabeziak merkatuaren gainbehera dakarte, langileen kontsumoak behera egiten baitu.

Gizakia merkantzia bihurtzea

Hainbat faktorek eragiten dute gizakia merkantzia bihurtzea:

  • Makinaren agerpena: Gizakiak balioa galtzen du.
  • Merkatua: Eskaintzaren eta eskariaren legeak produkzio-kostuak murriztera behartzen du, lehiatu ahal izateko.
  • Jabetza pribatua: Kapitalista produkzio-bitartekoen jabea da. Langileak bere lan-indarra besterik ez du, eta hau gero eta prezio baxuagoan saltzen du. Hori dela eta, ezin du bere bizitzaren produkzio soziala aurrera atera.

Marxen helburua: Iraultza proletarioa

Marxen iritziz, sistema kapitalistarekin behin betiko amaitzeko, bi elementu beharrezkoak ziren:

  • Baldintza objektiboak: Langileen bizi-baldintza txarrak.
  • Klase-kontzientzia: Langileek beren egoeraz jabetzea.

Marxek berehalakotzat jotzen zuen klaserik gabeko gizartea eta iraultza proletarioa. Haren ustez, gizakia prest dago gizarte kapitalistatik sozialistara jauzi egiteko, eta hau iraultzaren bitartez gertatuko da. Iraultzaren helburu nagusia jabetza pribatua ezabatzea da.

Hiztegia

Azpiegitura eta gainegituraren arteko harremana
Azpiegiturak (sistema ekonomikoak) gainegitura (ideiak, sinesmenak, instituzioak) baldintzatzen du. Gainegiturak, era berean, azpiegitura justifikatu eta betikotzen du.
Gainegitura
Ideia, sinesmen, instituzio eta arau multzoa, azpiegiturari lotuta dagoena.
Azpiegitura
Sistema ekonomikoa: produkzio-, banaketa-, truke- eta kontsumo-moduak, lan-harremanekin batera.
Lana
Gizakiak duen gauzarik garrantzitsuena, izaki bihurtzen gaituena.
Langilearen objektibazioa
Langilearen ekoizpena da, langilearengandik kanpoko objektu bihurtzen dena.
Lan-indarra
Gizakiok ekoizteko dugun ahalmena, hobekien identifikatzen gaituena.
Lan-harremanak
Gizakiak elkarrekin ekoizpenean aritzean sortzen diren harreman sozialak.
Merkantzia
Ekoiztutakoa merkatuan saltzen denean bihurtzen den produktua.
Helburu lukratiboa
Batek beste batzuk erabiltzen dituenean dirua lortzeko helburuarekin.
Alienazioa
Gizakia beste baten menpe geratzen denean, bere bizitza aurrera eramateko gaitasuna galtzean.
Bizitzaren produkzio soziala
Zenbat eta gehiago ekoitzi jabeari emateko, orduan eta aberatsago bihurtzen da jabea, langilearen kontura.
Jabetza pribatua
Batzuek lan egiten dute, eta ekoiztutakoa jabearen eskuetan geratzen da.
Ekoizpen-bitartekoak
Lana burutzeko behar diren tresnak, makinak, lurrak eta abar. Kapitalismoan, jabearen eskuetan daude.
Antagonismoa
Burgesiaren eta proletalgoaren arteko interes-gatazka. Proletarioen klasea burgesiaren ukazio absolutuak definitzen du.

Descargar

PDF Word HTML