Kantua eta Gizakiaren Ahotsa: Sailkapena eta Eraketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Música

Escrito el en con un tamaño de 2,95 KB

1. Kantua eta ahozko adierazpena

Musika-tresna nagusia gizakiaren ahotsa da. Ahotsa hitz egiteko eta elkarrekin komunikatzeko erabiltzen dugu, baina baita kantatzeko ere.

1.1. Gizakiaren ahotsa

Biriketatik trakearantz bultzaturiko airea ahots-kordetatik igaro eta horiek dardarazten dituenean, hotsak sortzen dira.

Ahotsa sortzean, atal hauek hartzen dute parte:

  • Birikak: Airea ematen dute. Kanturako, beharrezkoa da arnasketa-muskuluak ondo menderatzea.
  • Ahots-kordak: Laringean daude. Gure ahotsa korda horien tentsioaren eta posizioaren araberakoa da.
    • Korda erlaxatuak: Bereizita daudenean, hots apalak sortzen dituzte.
    • Korda aktiboak: Giharrek hurbildu egiten dituzte eta tentsio handiagoa dute. Hots garaiak sortzen dituzte.
  • Barrunbe erresonatzaileak: Ahotsaren tinbrea sortzen dute.

1.2. Ahots motak

Sei ahots mota daude: hiru emakumezkoenak eta hiru gizonezkoenak.

Emakumezkoen ahotsak

  • Sopranoa: Gizakiaren ahotsik garaiena. Hiru mota daude:
    • Dramatikoa: Ahots indartsua, deklamatzailea eta kementsua. Apalena.
    • Lirikoa: Tinbre adierazkor, argi eta atseginagoa.
    • Koloratura: Bizitasun handia eta tinbre ozena dauka. Ez da hain indartsua.
  • Mezzosopranoa: Emakumeen bitarteko ahotsa.
  • Kontraltoa: Emakumeen ahotsik baxuena.

Gizonezkoen ahotsak

  • Tenorea: Gizonezkoen ahotsik garaiena.
    • Heroikoa: Arintasuna, bikaintasuna eta indarra konbinatzen ditu.
    • Lirikoa: Tinbre adierazkor, argi eta atseginagoa dauka.
    • Bufoa.
  • Baritonoa: Tenorearen eta baxuaren arteko ahotsa; ez da hain sakona, eta nota altuagoak emateko gai da.
  • Baxua: Gizonezkoen ahotsik sakonena da.
    • Serioa: Ahots indartsua eta irmoa dauka.
    • Bufoa: Trebeagoa da eta ahalmen handiagoa dauka komikotasunerako.

1.3. Ahots-eraketa

Ahots-eraketa desberdin bi entzun berri dituzu. Antzinatik egon dira Greziako antzerki draman. Erdi Aroan, finkatu egin ziren erlijiozko gurtzen zerbitzura. Musika-kapera sortu zen, eta antolaketa egonkorra izan zuen XV. mendetik aurrera; lau ahots desberdinek osatzen zuten. Erregeek ere kapera horiek erabili zituzten.

  • Korua: Musika ahots desberdinez interpretatzen duen abeslari taldea da. Ahots-banaketaren prototipoa hauxe da: sopranoa, kontraltoa, tenorea eta baxua.
  • Orfeoia: Ahots mistoko koru ugariagoa da, 100 kide baino gehiago ditu.
  • Ganbara-korua: Koru txikiagoa da, gehienez jota 20 ahots ditu.
  • Ahots zuriko korua: Umez edo emakumez osaturiko korua da.

Entradas relacionadas: