Jaioberrien Ingresoak eta GIB Kodifikazioa
Jaioberriaren Ingresuaren Arrazoi Nagusiak
Hirugarren kapituluan kodifikatuko ditugu gaixotasun perinatalak.
- Distres respiratorioa: Arnasa hartzeko zailtasuna. Jaioberri goiztiarretan ohikoagoa da; hala ere, beste kasuetan ere gerta daiteke.
- Ikterizia: Ikterizia fisiologikoa oso ohikoa da jaioberrietan eta ez da ikterizia nuklearrarekin nahastu behar. Azken honek konplikazio neurologikoak ekartzen ditu bilirrubina altuagatik. Tratamendu erabiliena fototerapia da.
- Deshidratazioa: Deshidratazio hipernatremikoaren ondorioz, jaioberriak pisua galtzen du, sukarra du, oliguria, suminkortasuna... Beharrezkoa izango da jaioberriaren edoskitzapen egokia.
Parto Eutozikoa (O80)
- 16-35 urte bitarteko emakumea
- Espontaneoki 37-39 aste bitartean
- Umea posizio zefalikoan datorrenean (buruz)
- Bide baginaletik
- Konplikaziorik gabe
- Instrumenturik erabili gabe
- Episiotomiarekin edo gabe
- Anestesiarekin edo gabe
- Monitorizazio fetalarekin edo gabe
- Mintza puskatuz edo puskatu gabe (amniotomia)
- Bai ala bai, “Recién nacido único y con vida” (Z37.0)
GIB / VIH Infekzioaren Kodifikazioa
Giza Immunodefisiaren Birusa sistema immunologikoa erasotzen duen retrobirusa da. Antigorputzak eratzeaz arduratzen diren CD4 linfozitoak suntsitzen ditu. Ondorioz, edozein mikroorganismori aurre egiteko defentsak gutxitzen ditu. GIBaren infekzioak HIESa eragin dezake.
GIBaren kodifikazioa ez da arau orokorrarekin kodetzen; salbuespen bat da.
- Soilik konfirmatu diren kasuak kodifikatuko dira GIBaren kodearekin; susmoak ez.
- Posible da GIB positibo izan baina sintomarik ez izatea. Kasu honetan, Z21 (“Estado de infección asintomática por VIH”) kodifikatuko da.
- Sintomak izango balitu, B20 (“Enfermedad por virus de la inmunodeficiencia humana”) erabiliko litzateke. Behin paziente bati B20 noizbait kodetzean, beti kodetuko zaio horrela, gaixotasun kronikoa baita.
Sekuentziazioa
- GIBarekin erlazionatutako patologia baten ondorioz ingresatzen badu, B20 kodea izango da Diagnostiko Nagusia (DN) eta gainontzeko gaixotasunak Diagnostiko Sekundarioak (DS) izango dira. Kasu bakarrean ematen da salbuespena: síndrome hemolítico-urémico asociado con la enfermedad VIH. Kasu honetan, D59.31 izango da DN eta B20 DS.
- GIBarekin erlazionaturik ez dagoen patologietan, ingresatzeko arrazoia izango da DN eta B20 kodea DS izango da.
- Haurdunaldiaren kasuan, O98.7- (“Enfermedad por VIH que complica embarazo, parto y puerperio”) izango da DN eta B20 DS.
- Pazienteak GIB susmoa badu eta probak egiteko ingresatzen badu, sintoma edo zeinu hauek kodetuko dira lehenik. Ondorioz, GIBari buruz informazioa ematen bazaio, Z71.7 (“Asesoramiento por virus de inmunodeficiencia humana [VIH]”) aholkularitza kodea gehi daiteke. Kode hori ere erabiliko da proben emaitza negatiboak ematerako garaian.
B20 kodea erabiltzen dugunean, INOIZ ez dugu erabiliko GIBarekin erlazionaturiko beste koderik: Z21 (“Estado de infección asintomática por virus de inmunodeficiencia humana [VIH]”), R75 (“Pruebas de laboratorio no concluyentes de virus de inmunodeficiencia humana [VIH]”) eta Z20.6 (“Contacto y (sospecha de) exposición al virus de inmunodeficiencia humana [VIH]”).