Haur hizkera: definizioa, teoriak eta ezaugarriak

MagisterioActualizado el 4,39 KB

Resumen

Dokumentuak haur hizkera azaltzen du: hizkuntzaren bereganatze prozesuko etapa bat, 0 eta 3 urte bitartean helduek umeekin erabiltzen dutena. Hizkuntza ikasteko Skinner, Chomsky eta Vigotsky-ren teoriak aurkezten ditu, haur hizkeraren aldeko eta kontrako argudioak, eta bere ezaugarri nagusiak: sinplifikazio fonetikoa, errepikapena, onomatopeiak eta hizkera enfatikoa.

Puntos clave

  • Skinner-en teoria konduktistaren arabera, haurrak hizkuntza imitazio, errepikapen eta errefortzuaren bidez ikasten du.
  • Chomsky-k dio haurrek hizkuntza ikasteko gaitasun berezkoa dutela jaiotzetik.
  • Vigotsky-ren ustez, hizkuntza ikasteko gaitasuna sozializazioaren eta ingurunearen ondorio da.
  • Haur hizkera 0 eta 3 urte bitartean erabiltzen den hizkera da, hizkuntza barneratzen ari diren umeekin.
  • Haur hizkerak sinplifikazio fonetikoa, errepikapena, onomatopeiak eta hizkera enfatikoa ditu.
  • Gaur egun haur hizkeraren papera haurtzaindegien eta irakasleen esku dago, etxean gutxiago erabiltzen delako.

Ponte a prueba

Haur Hizkera: Inguruko Teoriak

  • Frederic Skinner-en teoria konduktista: Haurrak hizkuntza imitazio, errepikapen eta errefortzuaren bidez bereganatzen du.
  • Noam Chomsky-ren jaiotzatiko gaitasunean oinarritutakoa: Haurrek umetatik dute hizkuntza ikasteko gaitasuna, gaitasun hori berezkoa da. Nahiz eta amaitu gabeko esaldiak eta gramatikalki okerrak direnak erabili, haurrek hizkuntza ondo ikasten dute; haurrek ez dute soilik imitazioz ikasten.
  • Lev Vigotsky-ren interakzioan oinarritutakoa: Haurrak hizkuntza sozializazioari esker bereganatzen du. Haurren hizkuntza ikasteko gaitasuna ez dago jaiotzatiko faktoreek zehaztuta, haurra haziko den gizartean edo inguruan praktikatzen diren ekintzen ondorio izango da, gizartea eta ingurua.

Hizkuntzaren bereganatze prozesuaren etapak:

  1. Hizketan hasi baino lehen, soinuak soilik egiten dituzte.
  2. Geroago, hitz antzeko soinu artikulatuak ikasten dituzte, hitz laburrak eta errazak.

Definizioa

Haur hizkera hizkuntzaren bereganatze prozesuaren hasierako etapa horietako batean agertzen den baliabide bat da. 0 eta 3 urte bitartean, gutxi gorabehera, hizkuntzaren barneratze prozesuan dauden umeekin ingurukoek erabiltzen duten hizkera da.

Haur hizkeraren erabilera: aldeko eta kontrako argudioak

Zenbait adituen ustez, haur hizkera ez da hizkuntza ikasteko nahitaezkoa hurrengo adierazpenengatik:

  • Komunitate desberdinetan ez zaie hizketan berdin irakasten.
  • Haur hizketa itsusitzat hartu da, eta baztertu beharko litzateke.
  • Oker ikasteko bidea izan daiteke.

Horregatik, umeei hiztegi egokia erabiliz zuzendu beharra dago hasieratik. Mintzatzerakoan, begietara begiratu behar zaio, hitz errazak erabili, hitzak eta objektuak lotu behar dira, eta umeak egiten dituen soinuak eta zaratak errepikatu behar dira, gauzak bereganatzeko.

Beste batzuek, berriz, hizkuntzaren jabekuntzarako urratsa dela esaten dute, eta honako oinarriak dituzte:

  • Haur hizkerak komunikatzeko balio du; hauxe erabiltzean, emaitza hobeak lortzen dira arreta eta afektibotasuna garatzeko.
  • Hasieran, keinuak umeen arreta erakartzeko baliagarriak izan arren, bigarren urtearen inguruan, hizkuntzak helburu zehatzagoak lortzea baimentzen du.
  • Haur hizkeraren tradizio ederra dago; horregatik, erabili egin behar da ez galtzeko, euskaraz ere.
  • Haur hizkera erabilita, haurren adierazkortasuna eta afektibitatea garatzen dira.
  • Hizkuntza gehienek mendeetan zehar haurrekin hitz egiteko modu berezia garatu dute, eta denboran iraun dute; horregatik esaten da emaitza onak izaten dituela.
  • Hizkuntza guztiak oso konplexuak dira; horregatik, bide pedagogikoak garatzen dira.

Ezaugarriak

  • Sinplifikazio fonetiko eta semantikoa: Umeentzat ahoskatzeko errazenak diren fonemak erabiltzen dira (p eta m), bokalak ere (a-e-o edo a-i-u), inoiz batera (t eta k), eta gehienetan errepikapenez egindako hitzak esaten dira.
  • Errepikakorra da.
  • Kakofoniak erabiltzen dira: Lehen hitzak soinu kakofonikoak dituzte.
  • Hizkera enfatikoa: Intonazio markatuagoa eta erritmo motelagoa.
  • Esanahi bereko keinuez lagundutako hizkera: Begiradak, aurpegiko espresioak, hurbiltasuna…
  • Umearen uneko egoerari erreferentzia egiten dion hizkera.
  • Galdera, erantzun eta aginduzko perpausen erabilera: Haurra eta beste guztia; horregatik, haurra hirugarren pertsonan hartzen da.
  • Onomatopeien erabilera oso ohikoa da: Hurbiltzeko helburua soinuekin.
  • Helduak duen hizkuntza maila haurraren hizkuntza gaitasunera egokitzen da, haurraren hizkuntza maila handitzeko.
  • Gehienak bi silabakoak edo silaba bakarrekoak dira: Taka-taka, koko-koko…

Gaur egun, haur hizkeraren papera haurtzaindegien eta maisu-maistren esku dago, ez delako etxean asko erabiltzen. Horrela, inguru soziolinguistikoarekin erlazionatuko da, eta hizkuntzaren jabekuntza eta garapena bereganatuko ditu.

Jatorria

Lexiko bildumetan oinarrituta, haurren mundua nolakoa den azaltzen da hitz berezien bidez: onomatopeiak, itxuraldatutako hitzak, etab.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer da haur hizkera?

Haur hizkera hizkuntzaren bereganatze prozesuaren hasierako etapetan agertzen den baliabidea da. 0 eta 3 urte bitartean umeekin ingurukoek erabiltzen duten hizkera da.

Zein dira haur hizkeraren ezaugarri nagusiak?

Sinplifikazio fonetiko eta semantikoa, errepikapena, kakofoniak, hizkera enfatikoa, keinuen laguntza, onomatopeien erabilera eta bi silabako edo silaba bakarreko hitzak dira.

Zer dio Chomsky-k haur hizkeraz eta hizkuntza ikasteaz?

Chomsky-ren arabera, haurrek hizkuntza ikasteko gaitasuna jaiotzetik dute. Esaldi osatugabeak erabili arren, hizkuntza ondo ikasten dute, ez soilik imitazioz.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein teoriak dio haurrak hizkuntza imitazio, errepikapen eta errefortzuaren bidez bereganatzen duela?
2. Zein adin-tarte hartzen du dokumentuak haur hizkeran?
3. Zein da haur hizkeraren ezaugarri bat?
4. Zein teoriak lotzen du hizkuntza ikasteko gaitasuna sozializazioarekin eta ingurunearekin?
5. Gaur egun, nor da haur hizkeraren papera nagusiki kudeatzen duena?
6. Zein fonema erabiltzen dira haur hizkeran, umeentzat ahoskatzeko errazenak direlako?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.