Inpresionismoa eta XX. mendeko musika abangoardiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Música
Escrito el en
con un tamaño de 2,9 KB
Inpresionismoa: Natura abiapuntu
Inpresionismoaren abiapuntua natura da. Debussy-ren Itsasoa (La Mer) lanak ondo islatzen du joera hau: musikan lerro melodikoa ilundu egiten da, eta horrek soinudun atmosfera zehaztugabea sortzen laguntzen du. Debussy-k ohiko harmoniak baztertu eta berriak ezarri zituen. Musikagile inpresionistak hotsa bilatzen eta baloratzen du, koloretzat eta gozatzeko gauzatzat hartuz. Hots koloreduna, melodia eta erritmo definituarekin uztartzen da. Inpresionismoa Frantziako fenomenoa da, eta Europa osoan zehar hedatu zen.
Musikagile inpresionistak
- Claude Debussy (1862-1918): Literaturazko lan sinbolistek eragin handia izan zuten bere obran. Lan aipagarriak: Fauno baten bazkalondoa, La Mer, Pianorako preludioak eta Ilargiaren argia.
- Maurice Ravel (1875-1937): Musikagile honek ama euskalduna zuen eta oso harreman estua izan zuen Espainiarekin. Lan ezagunak: La Valse eta Boleroa.
XX. mendeko musika abangoardiak
- Musika aleatorioa: Konposatzerakoan askatasuna ematen duen musika mota da.
- Dodekafonismoa: Hamabi tonuko musika da, musika atonala-ren forma bat.
- Futurismoa: Abangoardiako lehen mugimendutzat hartzen da.
- Espresionismoa: 1905-1925 urteetan Ipar Europan eta Alemanian zabaldutako arte mugimendua da.
- Serialismo integrala: Dodekafonismoaren eboluzioa da, iraupena gehitzen zuena.
Jazz eta Bluesa
- Jazza: Amerikako interprete beltzek sorturiko musika mota da; bere ezaugarri garrantzitsuena aberastasun erritmikoa da.
- Bluesa: Izaera malenkoniatsua du, eta beltzek bizitzako arazo nahiz emozioak adierazteko erabiltzen zuten.
Espainiako artista inpresionistak
- Enrique Granados: Pianoa erabiltzen zuen bere musika-lanak adierazteko. Bere lehenengo lan garrantzitsua Danzas Españolas da, Goyescas lanarekin batera.
- Manuel de Falla (1876-1946): Cadizen jaio zen. Amodio sorgina eta Hiru puntako kapela egin zituen. Andaluziako esentzia folklorikoak bere pentsamendua betetzen zuen.
- Isaac Albéniz (1860-1909): Pianoa erabili zuen. Joera ugari bildu zituen, erromantizismotik hasi eta Debussy-ren inpresionismora heldu arte. Suite Iberia da bere lan garrantzitsuena.
- Joaquín Turina (1882-1949): Andaluzian bilatu zuen inspirazioa. Lan aipagarriak: Sinfonia Sevillana eta La procesión del Rocío.
Entzunaldi gomendatuak
Dodekafonismoa (historia de la musica), Claro de luna (Debussy), Suite Iberia (Isaac Albéniz), Asti ikaslea (Paul Dukas).