Ingurumenaren Kudeaketa, Atmosfera eta Klima: Gida Osoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,59 KB
Ingurumenaren Kudeaketa (Ekokudeaketa)
Helburua garapen iraunkorra lortzea da. Horretarako, hainbat tresna erabiltzen dira:
- I+G+B (Ikerketa, Garapen Teknologikoa eta Berrikuntza): Ingurumenerako onuragarriak diren teknologien sustapena.
- Legedia: Ingurumena babesteko araudiak ezartzea.
- Ingurumen-heziketa: Ingurumenaren zaintzari buruzko kontzientziazioa.
- Lurraldearen antolamendua: Ingurumenaren ezaugarrien araberako lurzoruaren erabilera.
- IIE (Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioa): Proiektu bat egin aurretik egiten den azterketa.
- Ekoeraginkortasuna: Kutsadura gutxitzen duten enpresei ematen zaien errekonozimendua.
Arrisku Faktoreak
- Arriskugarritasuna: Fenomeno bat toki eta denbora jakin batean gertatzeko probabilitatea (arrisku-mapen bidez adierazten da).
- Esposizioa: Arriskupean dauden pertsona edo ondasunen kantitatea.
- Zaurgarritasuna: Arrisku egoera batek eragin dezakeen kaltea (0-1 bitarteko eskalan neurtua).
Ingurumena Ikertzeko Teknologiak
- Teledetekzioa: Objektuei buruzko informazioa urrunetik lortzeko teknika (sateliteak edo hegazkinak).
- GPS (Global Positioning System): Sateliteen bidez objektuen posizio zehatza ezagutzeko sistema.
- SIG (Informazio Geografikorako Sistema): Lurraldearen informazioa kudeatu eta grafikoki adierazteko programa informatikoak.
Atmosferaren Egitura
- Troposfera: Beheko geruza da. Lurrazaletik igorritako beroak berotzen du.
- Estratosfera: Ozono geruza du; bertan tenperaturaren inbertsioa gertatzen da.
- Mesosfera: Estratopausatik mesopausarainoko geruza; tenperatura jaitsi egiten da.
- Termosfera (Ionosfera): Osagaiak ionizatuta daude; aurora polarrak gertatzen dira.
- Exosfera: Atmosferako azken geruza, dentsitate oso baxukoa.
Atmosferaren muga-geruzak
- Tropopausa (10-15 km)
- Estratopausa
- Mesopausa
Atmosferaren Funtzioak
1. Iragazki babesgarriak
Ionosferak izpi elektromagnetikoak xurgatzen ditu. Ozono geruzak, berriz, bi motatako uhinak xurgatzen ditu:
- Ultramoreak: Mutazioetatik babesten gaituzte.
- Infragorriak: Berotegi-efektuan parte hartzen dute.
2. Klimaren erregulazioa
- Albedoaren eragina: Planetak islatzen duen eguzki-energiaren ehunekoa.
- Berotegi-efektu naturala: Atmosferako gasei esker, batez besteko tenperatura 15°C-koa da.
Klima Motak
- Klima ozeanikoa: Tenperatura-alde txikiak eta prezipitazio ugari.
- Klima mediterraneoa: Uda lehor eta beroak; prezipitazio urriak.
- Klima subdesertikoa: Prezipitazio oso urriak (adibidez, Bardeetan).
- Trantsizioko klima: Tarteko balioak (Arabako Lautadan).
- Mendiko klima: Prezipitazio ugari eta negu hotzak.
Fenomeno Meteorologikoak
- Urakanak (zikloi tropikalak): Ozeano beroetan sortzen diren zurrunbiloak. Erdigunean ("begian") eguraldi ona izaten da.
- Tanta hotzak: Txorro-korrontea apurtzean sortutako depresio hotzak; ekaitz eta txingor gogorrak eragiten dituzte.