Informatikaren Oinarriak eta Informazioaren Kodetzea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Informática y Telecomunicaciones
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,66 KB
Informatikaren definizioa
Informatika ordenagailuen diseinu eta erabilerari eta informazioaren tratamendu automatikoari dagokion alderdi guztiak biltzen dituen jakintza-arloa da. Batetik, informatikak darabilen gaia informazioa dela eta informazioaren prozesaketa du helburu. Bestetik, informazioaren tratamendu automatikoa. Zientzia bezala, informatikaren ikergai batzuk hauek lirateke: datu-baseak, kalkulua eta ordenagailuen arkitektura.
Hiru eratako eragiketak egiten dira prozesu informatikoetan:
- Sarrera: informazioa biltzen da.
- Prozesua: informazioaren tratamendua.
- Irteera: emaitzak erabiltzaileari transmititzen zaizkio.
Informazioaren unitateak
Informatika eta konputagailuen munduan komunikatzen den oro informazioa kontsidera daiteke.
- Bit-a: informazio-unitaterik txikiena da eta bi balio onar ditzake: 1 ala 0.
- Bytea: bit-multzoa da eta zortzi bitez osatuta dago; memorian gorde daitekeen unitaterik txikiena da. Edozein karaktere alfanumeriko izan dezake. Byte batean 28=256 kode posible adieraz daitezke, 0tik 255era.
- Nibble-ak: byte bateko lau bit-eko talde bakoitzak osaturik.
Memoria-kantitatea honetan neurtzen da: KB (1KB=210byte=1024byte), MB, GB, TB, PB.
Konputagailu-kodeak
Ordenagailuetan informazio testuala gordetzeko biderik zuzena sinbolo bakoitzari kode bitarrean dagokion ordezkoa asmatzea litzateke: konputagailu-kodeak.
Kode motak
- ASCII: Karaktere bakoitzari zenbakizko balio bat eransten zaioneko hitzarmena da. Kodetu behar dena 7 biteko txantiloi bat erabilita egiten da, eta zortzigarren bitak, besteak kontuan izanik, balio jakin bat hartuko du. Guztira 27=128 karaktere desberdinen kodetzea lor daiteke.
- BCD: Kode hau laburregia izan zen, sinboloak kodetzeko 6 biteko txantiloia erabiltzen baitzuen; beraz, ordenagailuak gehienez 26=64 karaktere desberdin ezagutzen zituen.
- EBCDIC: Kode hau biten zortzikoteez baliatzen denez, guztira onar daitezkeen karaktere desberdinak 256 dira.
- OEM: Kode honetan 0tik 127 bitarteko bit-konbinazioak ASCII kodearen berdinak dira, baina 128tik 255 bitartekoak bereziak dira, nahi den hizkuntzaren araberakoak.
- ANSI: Hasieran 217 karaktere adieraz zitezkeen sistema honetan. Gaur egun, gehiago adieraz daitezke.
- UNICODE: Kode honetan 216 karaktere adieraz daitezke.