Industria Iraultza: Ekonomia eta Gizarte Aldaketa Nagusiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Electricidad y Electrónica
Escrito el en
con un tamaño de 3,3 KB
1. Ekonomia-aldaketak
Aurreko oinarriak
- Nekazaritzaren produkzioa ugaldu egin zen eta etekinen parte bat industrian inbertitu zen.
- Lurrun-makinaren sorrerarekin energia ugari eta merkea lortu zen.
- Makina berriek ekoizpena ugaldu zuten.
- Biztanleria handitu zen eta, ondorioz, eskulanaren eta bezeroen kopurua ere bai.
Teknologia-sistema berria
Lurrun-makina (James Watt, 1769) lantegi erraldoietan erabiltzen zen. Garai hartako beste aurrerapen batzuk honako hauek izan ziren: gasolinazko eztanda-motorra (1862), motor elektrikoa (1871) eta coke ikatzez burdina urtzeko sistema (1735). Henry Bessemerrek bihurgailua eta aluminioa lortzeko prozesua taxutu zuen (1855).
2. Garraioaren hobekuntza
Hasiera apalak
Fultonek, 1807an, propultsioaren bidez mugitzen zen ontzi bat baliatu zuen. Ondoren, Stephensonek trena sortu zuen (1814).
Ondorio nabarmenak
Ontzien kroskoa burdinazkoa bihurtu zen eta garraioa azkarragoa bilakatu zen. Distantziak laburtu ziren, eta salmenta-prezioa zein garraio-kostua merkatu egin ziren. Honek guztiak siderurgiaren hazkundea ekarri zuen. Lanpostu gehiago sortu ziren eta azpiegitura berriak eraiki ziren (zubiak, geltokiak...). XIX. mendean autoa lurrunez zebilen, eta garraioak aurrera egin zuen telegrafo elektrikoari (1843) eta telefonoari (1876) esker.
3. Nekazaritzaren iraultza Britainia Handian
Enclosure movement
Industria Iraultzaren herrialde aitzindaria Erresuma Batua izan zen, aldeko gorabehera asko zituelako: ikatz eta burdin asko eta garraio-sistema bikaina. Tabako, te, azukre eta esklaboen "salgaiei" esker, berebiziko etekinak lortu zituzten. Erresuma Batuak enpresaburu kapitalista asko eta izugarrizko kolonia-inperioa zituen.
5. Kapitalismoaren gorakada
Fabriketako mekanizazioak eta komunikabideen garapenak kapitalismo industriala ekarri zuten, oraindik ere erabiltzen dena. Sistema honek herrialde batetik bestera desberdintasun handiak eragin zituen.
6. Gizarte-aldaketak
Biztanleriaren hazkundea: demografia-iraultza
XIX. mendean Europako biztanleria 200 milioikoa zen, eta ehun urte geroago kopuru hori bikoiztu egin zen.
Bizi-itxaropena
Bizi-itxaropena luzatu egin zen: hilkortasun-tasa jaitsi zen, nahiz eta familiako jaiotze-tasa ere atzera hasi. Elikadura, higiena eta osasuna hobeak ziren.
Hiri handien pizkundea
1870. urtean Europako hiriburu askok milioi bat biztanle baino gehiago zituzten. Espekulazioa sortu zen, eta bereizketa sozialak "auzo ederrak" eta langile-auzoak urrundu zituen.
7. Burgesiaren garaipena
Goi-burgesia armadoreek, bankariek eta negozio-familiek osatzen zuten. Industriarena zen talderik dinamikoena. Endogamiarako joera zuten dinastiak bihurtu ziren, aristokraziaren bizimodua eredu hartuta.
Klase ertainen gorakada
Aspaldiko gizarte-kategoriak eta berriak bildu zituzten; sendagile eta funtzionarioen kopurua bikoiztu egin zen.
Espiritu burgesa
Garai hartako pentsaeraren arabera, eskulana behe-klaseei dagokie; burgesiaren eredua, berriz, lan intelektualagoa eta dotoreagoa zen.