Immunitate sistema: organoak, zelulak, antigorputzak eta antigenoak
Immunitate sistemaren organoak
IMM SIS: 1 ORGAN
Linfoide organoak
Linfozitoak sortu, eraldatu eta metatzen dituzten organoak dira. Funtzio arabera 2 mota daude:
- Organo primarioak: linfozitoak erabat heldu bihurtzen dira.
- Timoa: bularrezur atzeko organoa. T linfozito motak bereizi eta heldu.
- Hezur-muina: linfozitoen zelula amak sortzen dituen organoa. Muinean heldu eta B linfozito bihurtzen dira. Hezur luzeen barruan dago.
- Organo sekundarioak: antigenoak metatzen dituzte eta linfozito guztiekin elkarreragina gertatzen da.
- Barea: abdomenaren goiko ezkerraldean dagoen organoa. Odola iragazi eta antigeno arrotzak eondatzen ditu.
- Gongoil linfatikoak: hodi linfatikoetan zehar sakabanatuta daude, ugari lepoan. Linfa iragazten dute eta barruko odol-makrofagoek bakterioak harrapatu eta fagozitatzen dituzte.
- Mukosekin lotutako ehun linfoidea: amigdalak eta adenoideak (faringean), apendizea eta Peyer-en plakak (hesteetan). Linfozitoak, zelula plasmatikoak eta fagozitoak bakarka edo modu hedatuan agertzen dira.
Zelulak
ZELULAK: leukozitoak organismoaren defentsa egiten dute. 2 leukozito lerro daude.
1. Lerro mieloidea
Partikula arrotzak eta zelula hondarrak digeritzeko (fagozitosia) gai dira.
- Granulozitoak: neutrofiloa (infekzioak), basofiloa (alergiak), eosinofiloa (parasitoak hil).
- Monozitoa: zitoplasma pikor gabea, lisosoma asko dituena, makrofago bihurtzen da.
- Mastozitoa: histaminak jariatzen ditu. Odol-hodiak dilatatu eta iragazkortasuna handitzen du, odoletik osagaiak (neutrofiloak, makrofagoak) ehunetara ateratzeko.
- Zelula dendritikoak: parasitoak fagozitatu eta beste immunitate sistema zelulei laguntzen diete.
2. Lerro linfoidekoa
Linfozitoak dira, odolean eta gongoil linfatikoetan aurkitzen direnak.
- B linfozitoa: hezur-muinean sortu eta heldu. Erantzun humoralaz arduratzen da, patogeno jakin baten aurkako antigorputzak sortzen baitituzte. Mintz-errezeptore espezifikoak dituzte. Antigenoa lotzen dutenean, zelula plasmatiko bihurtzen dira.
- T linfozitoa: hezur-muinean sortu eta timoan heldu. Antigorputzik ez dute sortzen. Mintz-errezeptoreak dituzte antigenoei lotzeko eta erantzun zelularraz arduratzen dira. Antigenoak detektatu eta suntsitzen dituzte.
Molekulak
Immunoglobulinak / antigorputzak
B linfozitoek sortzen dituzten proteina globularrak dira. Patogenoan antigenoekin elkartu eta blokeatzen dituzte, antigeno-antigorputz erreakzioen bidez. Antigenoa espezifikoki indargabetzen dute zelula plasmatikoaren bidez (B linfozito aktibatua).
Egitura (mole): 4 kate proteiko, Y itxura: 2 kate arin “L” eta 2 kate astun “H”.
- Zati aldakorra: antigorputz batetik bestera aldatzen da. Antigenoak ezagutzen dituzten 2 gune aktibo (paratopoak) muturrean daude.
- Zati konstantea: antigorputz molekula desberdinetan aminoazido-sekuentzia berdina du. Funtzioa birus edo bakterioekin lotzea da.
Antigorputz motak
- IgM: oraindik dela gutxi pasatu edo pasatzen ari den infekzioan agertzen da. Makrofagoak eta osagarri-sistema aktibatzen ditu.
- IgG: bigarren oroimen immunologikoan agertzen da. Berandu pasatzen da eta denbora luzeago irauten du.
Osagarri sistema
Odol plasman modu ez-aktiboan dauden proteina multzo bat da. Agente arrotzak ezagutzean aktibatzen dira eta haiek suntsitzen dituzte.
Zitokinak
Proteina erregulatzaileak dira. Bitarteko gisa jardun eta erantzunak abiarazten dituzte, organismoaren defentsari laguntzeko.
Antigenoak
ANTIGENOA: organismoan sartzen denean antigorputz eraketa aktibatuz erantzun immunologikoa eragin dezakeen edozein substantzia (proteina edo polisakaridoa).
- Heteroantigenoak: beste espezie batetik datozen antigenoak, erantzun immunologikoa sortzen dutenak organismo kanpoko makromolekulak (mikroorganismoak) direlako.
- Isoantigenoak: espezie bereko beste indibiduo batetik datozenak, adibidez ABO sistema.
- Autoantigenoak: indibiduo beretik datozenak. Gaixotasun autoimmuneak sor ditzakete.
Epitopoa
Egitura: antigenoaren determinatzaile antigenikoa edo epitopoa da. Antigorputz espezifikoak paratopoei lotzen zaizkie eta epitopoekin elkartzen dira.
- Epitopo bakarra (unibalentea): determinatzaile antigeniko bakarra.
- Epitopo anitza (polibalentea): determinatzaile antigeniko bat baino gehiago dago, antigorputz batek lotu ahal izateko.