Gizakien Ugalketa: Prozesuak eta Gaixotasunak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,36 KB
Ernalketa
Ernalketa Falopioren tronpetan gertatzen da. Koitoan zehar, espermatozoideak baginan utzi eta umetoki-lepotik gora egiten dute obuluraino. Espermatozoide batek obulua ernaltzen du. Akrosomak maskulinoaren (23 kromosoma) eta femeninoaren (23 kromosoma) material genetikoa elkartzen ditu, zigoto izeneko zelula sortuz. Ondoren, zelula-zatiketa hasten da eta enbrioia garatzen da. Lehenengo faseak morula eta blastula dira. Etapa hauetan, enbrioia umetokira iristen da eta bertan inplantatzen da.
Haurdunaldia
Haurdunaldia enbrioiaren garapen-prozesua da, umetokian gertatzen dena, 9 hilabetez. Haurdunaldiak ziklo menstrualaren etetea eragiten du. Enbrioia blastula-fasean dagoenean, endometrioan inplantatzen da. Hiru elementu berri sortzen dira:
- Enbrioia
- Zaku amniotikoa
- Plazenta (zilbor-hestearekin lotuta, arteriaz eta zainez osatuta)
Enbrioiaren tamaina handitzen da, eta zelula-kopurua igo eta espezializatzen hasten dira. 12. astetik aurrera, enbrioiari fetua deitzen zaio.
Erditzea
Erditzea haurra kanporatzeko prozesua da. Hiru fase ditu:
Dilatazio-fasea
Umetokiaren paretaren uzkurdurak gertatzen dira, eta haurraren burua umetoki-lepoan kokatzen da. Presioaren ondorioz, zaku amniotikoa hausten da (urak botatzea). Fase honek 3 eta 15 ordu artean irauten du.
Egozte-fasea
Uzkurdurak oso indartsuak dira eta fetua kanporantz bultzatzen dute. Bagina asko dilatatzen da (min handia eraginez). Kanporatzean, zilbor-hestea mozten da. Fase honek 30 minutu inguru irauten du.
Haurrondokoa bota
Plazenta kanporatzen da. Hemorragia bat gertatzen da, baina umetokia uzkurtzen denean amaitzen da.
Sexu-transmisiozko gaixotasunak
Birusak eragindakoak
Herpes genitala
Herpes simplex birusak eragindako gaixotasuna da, sexu-harremanen bidez transmititzen dena. Kanpo-genitaletan baba txikiak, azkura eta hantura sortzen ditu. Antibiralekin tratatzen da.
Bakterioak eragindakoak
Blenorragia
Neisseria gonorrhoeae bakterioak eragindako gaixotasuna da. Sexu-harremanen bidez kutsatzen da. Erresumina eta jariaketak eragiten ditu kanpo-genitaletan.
Ugalkortasun-tratamenduak
Intseminazio artifiziala
Arazoa espermatozoidea obuluraino iristea denean erabiltzen da. Semena artifizialki sartzen da emakumezkoaren umetokian, obulatzen ari denean.
In vitro ernalketa
Emakumeari hainbat obulu sortarazten zaizkio tratamendu baten bidez. Ondoren, obuluak ateratzen dira, eta gizonezkoaren espermatozoideak erabiliz ernaltzen dira. Azkenik, enbrioia umetokian ezartzen da.
Ziklo obarikoa
Fase folikularra (1-14 egun)
FSH hormonak folikuluaren hazkuntza eragiten du. Folikulu bakar batek heltzen du, eta estrogenoak jariatzen ditu. Estrogenoek endometrioaren hazkuntza eragiten dute.
Obulazioa (14-15 egun)
LH hormonak obulua Falopioren tronpara askatzea eragiten du.
Fase luteoa (16-28 egun)
Obulutegiko folikuluak estrogenoa eta progesterona askatzen ditu, endometrioa hazteko. Ernalketarik badago, zikloa eteten da. Ernalketarik ez badago, obulua hil egiten da, hormona-kantitatea jaisten da, eta endometrioa kanporatzen da (hilerokoa).