Iberiar Penintsulako Eremu Geologiko Nagusiak
Resumen
Dokumentu honek Iberiar Penintsulako hiru eremu geologiko nagusiak azaltzen ditu: eremu silizeoa, kareharrizko eremua eta buztinezko eremua. Bakoitzaren harri motak, erliebea eta sorrera deskribatzen ditu. Ikasleak ulertuko du nola eragiten dioten harri motek paisaiari, eta zer forma sortzen diren, besteak beste, erliebe karstikoa eta paramoa.
Puntos clave
- Eremu silizeoa penintsulako mendebaldean dago, Mesetarekin batera, eta granitoa, kuartzita eta arbela ditu.
- Kareharrizko eremua penintsulako ekialdean dago, alderantzizko Z bat osatuz. Harri sedimentarioz osatuta dago.
- Kareharrizko eremuan erliebe karstikoa sortzen da: lapiazak, dolinak, leizeak eta poljeak.
- Buztinezko eremua altitude txikiko eskualdeetan dago, eta buztina, igeltsua eta gatza ditu.
- Meseta barruan paramoak eta landazabalak sortzen dira, goiko geruzaren gogortasunagatik.
Iberiar Penintsulan hiru eremu nagusi ditugu, eta bakoitza harri mota batzuekin erlazionatuta dago. Harri mota horiek historia geologikoaren emaitza dira.
Eremu Silizeoa
Lehena, eremu silizeoa, penintsulako mendebaldean kokatzen da, Meseta erliebe-unitatearekin batera. Mesetaz kanpo, Galiziako (Leongo Mendiak) eta Kantauriar Mendikateko mendebaldean, Mendikate Penibetikoen ardatzean, Pirinioetako ardatzean eta zati batzuk Kataluniako Kostaldeko Mendikatean eta Iberiar Sisteman ere ikusten dugu. Meseta barruan, bereziak diren eremu batzuetan erliebe-unitate zehatzak sortzen dira, hala nola Mendikate Zentrala, Toledoko Mendiak eta Sierra Morena.
Eremu honetako harri motak gogorrak dira:
- granitoa
- kuartzita
- arbela
. Aro Primarioan sortutako erliebe batekin daude erlazionatuta (Mazizo Hertziniarra), geroxeago higatua izan zena penilautada bat sortu arte eta Alpetar Orogenesiarekin batera Aro Tertziarioan berriz gorantz altxatua eta mendebalderantz inklinatua. Horren barruan, harriaren gogortasunagatik, bloke batzuk gorago joan ziren (Mendikate Zentrala, Toledoko Mendiak, Sierra Morena), eta beste batzuk beherantz, azken hauek Duero eta Tajo ibai-arroak eratzeko.
Mesetaz kanpoko mendikateetan agertzen den eremu silizeoa berriagoak ziren beste material batzuekin altxatu ziren.
Kareharrizko Eremua
Bigarrena, kareharrizko eremua, penintsulako ekialdean kokatzen da, alderantzizko “Z” bat sortuz: Kantauriar Mendikateko ekialdean, Pirinioetako ardatzarekiko paraleloan, Iberiar Mendikatean, Kataluniako Kostaldeko Mendikatean (zati batean) eta Mendikate Penibetikoetan.
Bigarren eremu hau harri sedimentario bati dagokio, hala nola:
- kareharria
- harearria
- marga
. Aro Sekundarioan eratu ziren itsas hondoan eta Alpetar Mugimenduarekin altxatu eta tolestu ziren Mesetaren kontra. Material horiekin batera, zaharragoak ziren beste batzuk ere agertu ziren, erdialdean eta batzuetan altuerarik garrantzitsuenak sortuz (Pirinioak, Iberiar Mendikatea, Mendikate Penibetikoak).
Hareharrizko eta margazko eremuetan mendiek forma borobilak eratzen dituzte eta landarediak ezkutatzen du harri mota, lurzorua baitago eratuta. Kareharrizko eremuetan erliebe propioa sortzen da, erliebe karstikoa. Honetan, gainazalean lapiaz izeneko forma dugu, arrakalez betea, batzuetan oso sakonak diren arrakalak (adibidez, Cabarceno); gainazalean ere, tartekatuta, forma konikoa duten dolinak, lurpeko egituren ahoa. Lurpean leizeak eta haitzuloak eratzen dira, lurpeko ibaiek eginda, eta hauetan azken formazio batzuk, estalagmitak eta estalaktitak. Urak gainazalera irten daitezke (adibidez, Urederra Urbasan) edo lurpeko akuifero batean pilatu. Batzuetan, ur-korronte batek haran txiki bat sortzen du, oso laua dena eta beste erreka batzuekin batzen ez dena, poljea. Azkenik, beste batzuetan, sare hidrografikoak perpendikularrean jotzen du kareharrizko mendigune baten kontra, arroila sortuz (adibidez, Arbaiun eta Irunberri Nafarroako Aurrepirinioan).
Buztinezko Eremua
Hirugarrena, buztinezko eremua da, oso bigunak diren harri motekin erlazionatuta:
- buztina
- igeltsua
- gatza
. Altitude gutxiko eskualdeetan kokatzen da, Mediterraneoko kostaldeko arroetan, bi arro handitan (Ebro eta Guadalquivir ibaietakoak), Alpetar Orogenesian behera joan ziren bi bloketan, eta Meseta barruan behera joan ziren beste bloke batzuetan, hortik ibaiak pasatzeko eta jalkiak pilatzeko (Tajo, Duero eta Guadiana). Depresioen kasuetan, batzuk lakuak izan ziren, Ebrokoa bezala. Horretan, modu horizontalean pilatu ziren jalkiak higatzeak hara eramanda. Geroxeago, urek Katalunia aldeko mendikatea zeharkatu zutenean, sare hidrografikoa sakondu zen eta hondoan pilatuta zeuden materialak suntsituak izan ziren, horizontalak diren muinoak sortuz eta karkabez betetako paisaiak Bardeetan. Meseta barruko arroetan (Duero, Tajo eta zati bat Guadiana ibaietan), ordea, beste paisaia bat sortu zen, goiko aldean pilatutako materialak gogorragoak izan baitziren: paramoak eta landazabalak. Paramoa kareharrizko eremu horizontala da eta altitude handiagoan hedatzen da; landazabala eremu laua dugu, goiko geruzak erabat deseginda geratu baitziren, eta buztinak dira nagusi; eta bitarteko zonaldea aldapa da, margazkoa askotan, paramotik horma bertikal batek bereizten duena.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer da erliebe karstikoa?
Kareharrizko eremuan sortzen den erliebea da. Gainazalean lapiazak eta dolinak daude, eta lurpean leizeak eta haitzuloak. Ura gainazalera irten daiteke edo lurpeko akuiferoan pilatu.
Zer dira paramoak eta landazabalak?
Paramoa kareharrizko eremu horizontala da, altitude handiagoan. Landazabala eremu laua da, buztinez nagusia, goiko geruza erabat deseginda geratu baita.
Non dago eremu silizeoa?
Penintsulako mendebaldean dago, Mesetarekin batera. Mesetatik kanpo, Galiziako mendietan, Kantauriar Mendikatean eta Pirinioetan ere agertzen da.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.