Hozteko Makinen Funtzionamendua eta Osaera

Tecnología Industrial2,84 KB

1. Funtzionamendu printzipioa

Hozteko makina: Hauek ere ziklo itxia dute, baina motore termikoen alderantzizkoa. Q2 bero-kantitate bat hartzen du lurrungailu izeneko iturri hotz batetik eta Q1 bero-kantitate bat askatzen du kondentsadore izeneko iturri bero batera. Q1 > Q2 denez, hau dena gertatzeko beharrezkoa da W energia-kantitate bat ematea sistemari.

Honek ere ziklo itxia du; hau da, zikloa amaitzean motorea hasierako baldintzetara itzultzen da. Une batean motoreak Q1 bero-kantitatea jasotzen du erregaitik. Gero, Q2 bero-kantitatea uzten dio inguruari. Q1 > Q2 denez, desagertzen den energia termiko hori L lana bihurtzen da.

2. Fluido frigorigenoak

Hotza fluido frigorigeno baten bidez sortzen da normalean. Fluido hauek presio eta tenperatura jakin batzuetan kondentsazio edo lurrunketa bidez egoera batetik bestera (likido-gas) pasatzen diren substantziak dira. Fluido frigorigenoek baldintza batzuk bete behar dituzte:

  • Ez dute toxikoak izan behar.
  • Ezin dira oso sukoiak edo eztandak eragiteko modukoak izan.
  • Ihes egiteko moduko biskositatea izan behar dute.
  • Ez dute metalentzat korrosiboak izan behar.

Hala eta guztiz ere, orain arte erabilitako fluido askok ez dituzte industrian erabili ahal izateko eskakizunak betetzen:

  • Propanoa eta butanoa: Merkeak baina arriskutsuak, sukoitasun handia dutelako.
  • Sufre dioxidoa (SO2 edo R113 freoia): Toxikoak dira.
  • Kloro-fluoro-karbonatuak (CFC): Ozono-geruzari kalte egiten diote.
  • Hidroklorofluorokarbonatoak (HCFC): Erabiltzen dira batez ere gaur egun.

3. Osaera

Hozteko makina erabilienak konpresiozkoak dira eta oinarrizko lau elementuz osatuta daude: konpresorea, kondentsadorea, hedapen-sistema eta lurrungailua.

Elementu nagusiak:

  • Konpresorea: Fluido frigorigenoa lurrin-egoeran konprimitu egiten da. Hau egiteko, konpresorea motor elektriko batez eragiten da; honi W energia jakin bat eman behar zaio.
  • Kondentsadorea: Hemen fluido frigorigenoa hozketaren bidez likido bihurtzen da; egoera honetan Q1 kaloria askatzen da.
  • Hedapen-sistema: Fluidoaren presioa txikiagotu egiten da, lurrungailuaren presiora egokitu arte.
  • Lurrungailua: Hemen lurrundu egiten da fluido frigorigenoa. Egoera-aldaketa hau egiteko Q2 bero-kantitatea hartzen du ingurutik, elementuaren hozketa gertatuz. Hozte-ganbaratik beroa hartzerakoan, ganbara bera hoztuko da, hozkailu bihurtuz.

Lurrundu ondoren, fluidoa hasierako egoerara itzultzeko berriz ere konpresorera igaroko da eta beste ziklo bat hasiko da.

Descargar

PDF Word HTML