Hiri-egitura eta demografia: kontzeptu nagusiak eta definizioak

GeografíaActualizado el 11,42 KB

Resumen

Testuak hiriaren funtzioak, egitura eta morfologia azaltzen ditu, zabalgunea, metropoli-area eta hiri-sistemaren kontzeptuak barne. Demografiari dagokionez, hazkunde begetatiboa, hazkunde erreala, biztanleriaren dentsitatea, bizi-itxaropena, nekazari-exodoa, jaiotza- eta heriotza-tasak eta erroldak aztertzen ditu, formulak eta Espainiako datu batzuk barne.

Puntos clave

  • Hiri-funtzioak: militarra, merkataritza-finantzarioa, turismokoa, industriala, kulturala, erlijiosoa eta administratiboa-politikoa.
  • Hazkunde begetatiboa = jaiotzak − heriotzak; hazkunde erreala = hazkunde begetatiboa + migrazio-saldoa.
  • Jaiotza-tasa gordina = jaiotakoen kopurua x 1000 / biztanle kopuru osoa; heriotza-tasa gordina antzeko formula batekin kalkulatzen da.
  • Haurren heriotza-tasa: urte bat bete aurretik hildako haurren kopurua x 1000 / jaiotako haurren kopuru osoa.
  • Biztanleen udal-erroldak 5 urtetik behin egiten dira eta etengabe eguneratzen dira; zentsoa 10 urtetik behin egiten da.
  • Hiri-sistemaren hierarkia: tokikoa, eskualdez-azpikoa, eskualdeko metropolia, estatukoa eta nazioarte mailakoa.

Ponte a prueba

Hiri-Funtzioa

Hiri bateko bizimoduari loturiko jarduera sozio-ekonomiko berezituak. Jarduera multzo hori hiri baten oinarri ekonomikoa eta euskarria da. Funtzio hauek justifikatzen dute hiri baten sorrera eta garapena. Zerikusi zuzena dago hiri baten tamainaren eta dituen funtzioen kopuru eta garrantziaren artean (hiria zenbat eta handiago, orduan eta funtzio gehiago). Baina gerta daiteke funtzio bat nagusitzea besteei, eta horrek kutsu berezi bat ematen dio hiriari (adibidez, Salamanca unibertsitateagatik). Funtzioen sailkapen klasikoa: militarra, merkataritza-finantzarioa, turismokoa, industriala, kulturala, erlijiosoa, administrazioa edo politikoa.

Hiri-Egitura

Hiri-egitura hiria morfologia eta eginkizun bereziak dituzten inguruetan zatitzea da. Urbanizazio-prozesu luzearen emaitza modura, gaur egungo Espainiako hiriak egitura konplexua du. Hiri konbentzionaletan, inguruko landatik ongi bereizita daudenean, zona horiek alde zaharra, industria-aldiko zabalgunea eta gaur egungo periferia dira. Hala ere, urbanizazioaren intentsitatea dela bide, hiri batzuk hurbileko biztanle-nukleoekin lotu eta hiri-aglomerazioak edo hiri-multzoak sortu dira.

Zabalgunea

XIX. mendearen erdialdetik, industria modernoak landa eremuko biztanleria erakarri zuen industri hiri nagusietara, eta Europako hiri asko ordura arte zituzten harresietatik kanpo zabaldu ziren. Alde zaharra gaindituta, burgesentzako zabalguneak sortu ziren: plano ortogonala eta erregularra (kale zuzen eta zabalak eta bilbadura irekia), ongi planifikatutako auzoak (higienea eta garraio irisgarritasuna), espazio zabalak eta zerbitzu ugarirekin. Zabalgune hauek laster hiri zentralaren funtzioak hartu zituzten: merkataritza, finantza eta enpresenak. Kanpoaldean, industriguneak, langileentzako auzoak eta lorategidun auzoak sortu ziren.

Metropoli-Area

Metropoli-area eginkizun garrantzitsuak hartzen dituen hiriak sortutako hiri-aglomerazioa da. Inguru zabal bat antolatzen du, eta horretan alboko zenbait udalerri sartzen dira, haien artean, harreman sozioekonomiko garrantzitsuak ezarriz. Espainian, metropoli-inguruek ez dute muga ofizialik. Beraz, hiri zentral bat eta hiri satelite multzo bat duen eskualdea da. Metropoli eremuak eskualde handi bat antolatzeko administrazio eta politika eskualde bezala sortzen dira. Eskualde horretan dauden udalerriek beraien autonomia daukaten arren, hazkundea eta lurraldearen antolamendua metropoli zentralak baldintzatzen ditu. Ezaugarriak: erdian tamaina eta bertako jarduera ekonomikoak kanpora irtetean eratzen du metropoli ingurua; eta garraio eta komunikazio-sistema garatua, hiria bere eraginpeko eremuarekin lotzen duena.

Hiri-Inguruko Area

Inguruan eraikitako periferia zabala duen hiria; periferia hori ekonomikoki hiri zentralaren menpekoa da. Industri eta zerbitzuen garapenak hiriek eraikitako ingurua handiagotu egin zuten eta garraio-ardatz nagusien inguruan periferia zabalak sortu zituzten. Hiri-inguru horiek auzoko udalerriekin elkartu ziren batzuetan, eta hiri-aglomerazioak sortu zituzten. Etenik gabeko hiri esparrua osatzen denean, konurbazioa esaten zaio. Egun, hiri handien hazkunde-erritmoa txikiagoa da, baina espazioan hedatzen jarraitzen dute, eta hiri-lauso izenekoa sortu da.

Hiri-Sistema

Hiriek inguruarekin eta beste hiri batzuekin harremanak dituzte, eta sistemak edo hiri-sareak eratzen dituzte. Hiriek hiri sistemaren barruan hierarkia bat gordetzen dute tamaina, eragin-esparrua eta funtzio edo eginkizunengatik izaten duten eraginaren arabera. Hierarkia tokikoa (hiri ertain eta txikiak), eskualdez-azpikoa (probintziakoa), eskualdeko-metropolia, estatukoa (nazioko metropoliak) eta mundu edo nazioarte mailakoa izan daiteke.

Hiri-Morfologia

Hiriak kanpotik duen itxurari esaten zaio. Hainbat faktorek dute eragina: kokalekuak eta hiri-kokapenak, planoak, eraikuntzak eta lurzoruaren erabilerek.

C.B.D. (Central Business District)

Negozio erdigunea. Merkataritza funtzioa, funtzio finantzarioa (bankuak eta negozio zentroak) eta administrazio zerbitzuak izaten dira bertan. Espazio honetan jarduera espezializatuenak biltzen dira bere zentralitateagatik eta irismen erraztasunagatik. Hiriko lurzorurik garestiena izaten da eta eraikin altuen kontzentrazioa du nagusi (etxe-orratzak). Eremua, zabalgunea eta hirigune historikoko alde bat izan daiteke.

Populatze Sakabanatua

Landa-populatze tipologia honetan, landa-etxea gainerako etxeetatik bananduta dago eta inguruan lurrak ditu: laborantza-lurrak, larreak eta basoak. Iberiar Penintsularen periferian (iparraldean, Katalunian...), Balearretan eta Kanarietan da nagusi. Sakabanatu osoa (etxe guztiak bakartuta), sakabanatu tartekatua (jatorrizko nukleo pilatuetatik barreiatutako etxeek osatzen dute, nukleoak hazi direlako edo nekazaritza-espazio berriak ustiatu nahi direlako) edo sakabanatu lasaia (etxeen talde txikiek edo herrixka barreiatuek osatzen dute) izan daitezke.

Populatze Bildua

10.000 biztanle baino gutxiagoko landa-populatze tipologia honetan,

landa-etxeak herriak eta udalerriak eratuz taldekatzen dira. Espainiako

lurralde osoan hedatzen da, baina Iberiar penintsularen barrualdean da

nagusi. Iparraldean ezarpenak txikiak dira eta elkarrengandik hurbil

daude, hegoaldean handiagoak dira eta bata bestearengandik urrunduta

daude (Andaluziako “Agrohiriak”).

Planoen arabera, lineala edo metatua izan daiteke. Barrualdean,

populazioa murriztu da nekazari-exodoaren eraginez eta Mediterraneoko

kostan populatu, turismoaren eraginez. Hiri-inguruak ere hazi dira,

hazkunde demografikoa eta ekonomikoa dela bide.


1. HAZKUNDE BEGETATIBOA  Hazkunde naturala deituta ere. Herri baten hazkunde biologikoa da (mugimendu naturalen ondorio) denbora tarte jakin batean, jaiotako eta hildakoen arteko aldea da. Kopurua absolutuan edo tasen bidez adieraz daiteke. Populazioa hazi edo gutxitu den ikusteko balio du. 

2. HAZKUNDE ERREAL  Leku jakin bateko hazkunde osoa da denbora tarte batean, leku horretako mugimendu naturalen eta migrazio mugimenduen ondorioa da. Hazkunde erreala hazkunde begetatiboari migrazio saldoa batuz edo kenduz kalkulatzen da. Egun, Espainiako probintzia askok saldo negatiboa daukate. 

Formula: BerH (jaiotzak – heriotzak) + MS (I – E) 

3. BIZTANLERIAREN DENTSITATEA  Kopuru erlatibo bat da, honek leku bateko biztanleen eta leku horren azaleraren arteko lotura adierazten du. Kopuru horrek biztanleriak espazioan daukan intentsitatea adierazten du. Espainian gora egin du azkeneko urte hauetan (2011an 93,51 bizt./km2), hala ere, desoreka 

espazial garrantzitsuak ditu. Biztanle/km2 (edo m2) neurrian adierazten da. 

4. BIZI-ITXAROPENA JAIOTZEAN  Erakusle honek pertsona bat jaiotzean kalkulatzen zaion bizi iraupena edo urte kopuruak erakusten digu. Aldatu egiten da herri batetik bestera, bizi baldintzen arabera: elikadura, osasuna, higienea, gerrak etab. Bizi itxaropenak herri baten garapen mailaren isla da. Handiagoa izaten da herri garatuetan. Espainian gizonetan 78 urtetakoa da eta emakumeetan 84 urteetakoa. 

5. NEKAZARI-EXODOA  Barne migrazio mota bat da. Nekazal populazioak landa eremutik hirira aldi bateko edo behin betirako joatea esan nahi du. Migrazio garrantzitsua izan zen industrializazioaren hastapenean eta urbanizazio prozesuan. Finean, landa munduaren despopulaketa prozesua suposatzen duen barne migrazio mota bat da. Prozesu hau antzinakoa da eta beti eman da, baina exodo hitzarekin fenomeno masiboa dela esan nahi da. Landa exodoa industrializazio garaian eman zen gehien bat, nekazaritzaren modernizazioarekin batera eta Espainiako historia garaikidean 60ko hamarkadan eman zen landatik hiria fenomeno masiboari deritzo. 

13. JAIOTZE-TASA GORDINA  Leku batean urte batean izandako jaiotzen eta urte horretako biztanleri osoaren arteko erlazioa da, milakoetan adierazita (0/00). Urtebetean mila biztanleko dagoen jaiotza kopurua. Espainian bataz-beste egun 0/00 10,96koa da. Atzerakadaren arrazoiak askotarikoak dira: ikasketak, ohitura eta balioen aldaketak, lan-merkatuko zailtasunak etab. 

Formula: Jaiotze-tasa = jaiotakoen kopurua x 1000 / biztanle kopuru osoa. 

14. HERIOTZA-TASA GORDINA  Leku batean urte batean izandako heriotzen eta urte horretako biztanleria osoaren arteko erlazioa da, milakoetan adierazita (0/00). Urte batean mila biztanleko izandako heriotza kopurua. Espainian bataz-beste egun 0/00 8,43koa da. Apur bat gora egin du biztanleriaren zahartzearen ondorioz. 

Formula: Heriotza-tasa = hildakoen kopurua x 1000 / biztanle kopuru osoa. 


13. JAIOTZE-TASA GORDINA  Leku batean urte batean izandako jaiotzen eta urte horretako biztanleri osoaren arteko erlazioa da, milakoetan adierazita (0/00). Urtebetean mila biztanleko dagoen jaiotza kopurua. Espainian bataz-beste egun 0/00 10,96koa da. Atzerakadaren arrazoiak askotarikoak dira: ikasketak, ohitura eta balioen aldaketak, lan-merkatuko zailtasunak etab. 

Formula: Jaiotze-tasa = jaiotakoen kopurua x 1000 / biztanle kopuru osoa. 

14. HERIOTZA-TASA GORDINA  Leku batean urte batean izandako heriotzen eta urte horretako biztanleria osoaren arteko erlazioa da, milakoetan adierazita (0/00). Urte batean mila biztanleko izandako heriotza kopurua. Espainian bataz-beste egun 0/00 8,43koa da. Apur bat gora egin du biztanleriaren zahartzearen ondorioz. 

Formula: Heriotza-tasa = hildakoen kopurua x 1000 / biztanle kopuru osoa. 

15. HAURREN HERIOTZA-TASA  Leku batean urte batean jaiotako mila haurretatik, urte bat bete baino lehen hildakoen kopurua. XX. mendean asko jaitsi zen, egun Espainian, 0/00 3,53koa da. 

Formula: Haurren Heriotza-tasa = urte 1 bete aurretik hildako haurren kopurua x 1000 / jaiotakoen haurren kopuru osoa

2. BIZTANLE-ERROLDA  Estatu bateko eta une zehatz bateko biztanle guztien (egitatezko eta zuzenbidezko gizabanakoen kopuru osoa) datu demografiko, sozial eta ekonomikoak (jaiolekua, bizilekua, sexua, egoera zibila, adina, heziketa maila, lanbidea, etxebizitza etab.) jasotzen dituen dokumentua, ZENTSOA, 10 urtean behin gauzatzen dena (1 amaierako urteetan). Datu hauek banakakoak eta sekretuzkoak dira, soilik datu orokorrak argitarako edo kontsultatu daitezke. 

3. BIZTANLEEN UDAL-ERROLDA Udalerri bateko eta une zehatz bateko biztanle guztien erregistroa da. Datuak (demografikoak, ekonomikoak eta sozialak: jaiolekua, bizilekua, sexua, egoera zibila, adina, heziketa maila, lanbidea, etab.) jasotzen dituen dokumentua, 5 urtetik behin gauzatzen da (1 eta 6 amaierako urteetan), baina informatikari esker etengabe berritzen da. Erroldak izaera publikoa du, zentsoak ez. Jaiotzekin, heriotzekin eta egoitza alta eta bajekin etengabe aldatzen den dokumentu dinamikoa da.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer da hazkunde erreala?

Leku batean denbora tarte batean izandako hazkunde osoa da. Hazkunde begetatiboari migrazio-saldoa batuz edo kenduz kalkulatzen da.

Zer da nekazari-exodoa?

Landa eremuko biztanleria hirira aldi batez edo behin betirako joatea da, barne migrazio mota bat. Industrializazioaren hasieran eta 60ko hamarkadan izan zen masiboa.

Zein da zentsoaren eta udal-erroldaren arteko ezberdintasun nagusia?

Zentsoa 10 urtetik behin egiten da eta datu banakakoak sekretuak dira. Udal-erroldak 5 urtetik behin egiten dira eta etengabe eguneratzen dira, eta izaera publikoa dute.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein formulak adierazten du hazkunde begetatiboa?
2. Zer da C.B.D. izena duen eremua?
3. Zein populatze motak ditu etxeak bakanduta eta lurrekin inguratuta?
4. Zein da Espainiako batez besteko jaiotza-tasa gordina testuaren arabera?
5. Zer da konurbazioa?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.