Harri sedimentarioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,69 KB

Zer dira trilobiteak? Non aurkitzen dira? Zer arokoak dira? Trilobiteak Paleozoiko edozein sistemako harrietan agertu ahal diren fosilak dira, ziurrenik intsektuen edo antzeko zeozeren arbasoak ziren.

Zer dira glaziar batek utzitako morrenak? Glaziarrak kanpo eragile geologikoak direnez, materialak higatzen dituzte. Indarra galtzen duenean glaziarrak materialak jalki eta metatu egiten dira. Glaziarrak garraiatutako sedimentuen pilaketari deritzogu morrena, hauek glaziar baten aurrean, aldeetan, hondoan zein bi glaziarren artean egon daitezke.

Zer da karst bat?
Harri karbonatatuz sorturiko erliebea da, erliebe hauetan kareharria da nagusi baina azido karbonikoaren eraginez desagertzen da formaarrow-10x10.Png bereziak eginez eta sortzen dena da karsta edo erliebe karstikoa.

Zer da kareharria? Harri karbonatatu bat da, CaCO3, Konkretuki, harri mota hauek karbonatoen prezipitazioaren ondorioz eta organismoen hondakin karedunen pilaketaren ondorioz sortzen dira.

Zer da magma?
Magma harri urturiko masa bat da; lurrazalaren azpian egoten dena, nagusiki silikatuz osaturik eta likidoturik beti, hala ere, fase gaseosoa eta solidoa ere baditu.

Azaldu zerk eragin du urak, presioak, tenperaturak, magmak, urtze-puntuarekin


Fusioaren arrazoia tenperaturaren igoera izan dela pentsatu ohi da, baina, ez da beti horrela. Presioak ez dio bolumenari handitzen uzten, eta harriek urtzeko espazio gehiago behar dutenez presioak urtze-puntua igotzen du, presioaren ondorioz sakoneko harriak ez dira urtzen. Lurrazalean eta mantuan presioa eta tenperatura orekan egoten dira, eta geruza horietako harriak solidoak dira, beraz, magma osatzeko erlazio hau apurtu behar da.

Zer dira puntu beroak?


(Yellowstone, Siberia, Hawaii, 98. Orr.) Puntu beroetan presioaren eta tenperaturaren eraginez magma osatzen da lurrazal azpian eta honek irtenbide bat bilatzen du lurrazalean zehar sumendiak sortuz puntu beroetan, ez dute plaken mugekin inongo loturarik.

Zer dira silikatuak?


Magma hoztean silizio eta oxigeno ioiak sortzen dira eta egoeran honetan batu egiten dira SiO4 osatuz molekula, edo mineral igneo, honekin sorturiko konposatuak dira silikatuak eta lotura mota, kopuru eta kantitatearen arabera hainbat daude.

Irudikatu (SiO4)


Silikatuen sailkapena. Neosilikatoak, Sorosilikatoak, Ziklosilikatoak, Inosilikatoak, Filosilikatoak eta Tektosilikatoak.

Zer harri mota da granitoa?
Harri igneo bat da eta hauen barnean plutonikoa, bestalde, mikaz, feldespatoz eta kuartzoz dago osaturik.

Harri ez-detritikoen sailkapena (80.Orr.)

-Harri karbonatatuak –Ebaporitak –Harri organogenoak –Bitarteko harri sedimentarioak –Harri sedimentario mineralak

Mesozoikoaren periodoak (3). Kretazeoa, jurasikoa eta triasikoa


Zer da dolina? Erliebe karstikoetan sorturiko depresio berezia da Dolina.

Entradas relacionadas: