Harri metamorfikoak, igneoak eta silikatoen sailkapena: gida osoa
Harri metamorfikoak
- Maila txikiko metamorfismo dinamotermikoa, lutitetan. Arbela. Ale oso finak; ez zaizkio mineralak ikusten. Eskistositate handia, orri forman.
- Maila ertaineko metamorfismo dinamotermikoa, lutitetan. Eskistoa. Ale ertain eta handi bitartekoa, eskistositate handikoa. Mineralen tamaina eta eskistositatearen gainazalak kizkurrak.
- Maila altuko metamorfismo dinamotermikoa, lutitetan, hareharrietan edo granitoan. Gneisa. Ale lodikoa, zerrendatan antolatuta.
- Metamorfismo dinamotermikoa, harri karbonatatuetan. Marmola. Ale lodiko eta testura granoblastikoko harria, karbonatoz osatua.
- Metamorfismo dinamotermikoa, mineral nagusia kuartzoa duten harri igneoen filoietan. Kuartzita. Ale lodi edo ertaineko harria eta testura granoblastikoa duena, batez ere kuartzoz osatua.
Harri igneoak
Granitoa: pikortsua, kolore grisa edo arrosa argia. Feldespatoa, mika, biotita, kuartzoa. Osaera azidoko magma baten kontsolidazio hondoan.
Diorita: biliorduna, grisa. Plagioklasa sodiko-kaltzikoa, biotita, feldespato potasikoa, mikak. Tarteko osaera duen magma baten kontsolidazio hondoan.
Gabroa: pikortsua, berdeilun edo beltza. Piroxenoa, plagioklasa kaltziko-sodikoa, anfibola, olibinoa, biotita.
Peridotita: bikortsua, berde iluna. Olibinoa, piroxenoa, plagioklasa kaltzikoa. Osaera ultrabasikoko magma baten kontsolidazio sakonena.
Riolita: porfidikoa, argia. Kuartzoa, feldespato potasikoa. Osaera azidoa duen magma baten kontsolidazio gainazalean.
Andesita: porfidikoa, tarteko kolorea. Anfibola, plagioklasa, piroxenoa. Tarteko magma baten kontsolidazio gainazalean.
Basaltoa: porfidikoa, berde iluna edo beltza. Anfibola, plagioklasa, piroxenoa, olibinoa. Magma basiko baten kontsolidazio azaleko eremuetan.
Obsidiana: beirakorra, beltza. Magma azido baten kontsolidazio bizkorra gainazalean.
Pumita: bakuolotsua, argia. Gas ugari dituen magma azido baten kontsolidazio bizkorra gainazalean.
Porfidoa: porfirikoa, kristalen matrizearekin. Aldakorra. Magma hausturetan kontsolidatzea.
Silikatoen sailkapena
Nesosilikatoak: tetraedro independenteak. Tetraedroak katioiez lotuta. Olibinoa.
Sorosilikatoak: bi tetraedroz osatuta. Taldeak katioiez lotuta. Ez dira ohikoak.
Ziklosilikatoak: tetraedro eraztunak. Eraztunak katioien bidez lotuta. Beriloa.
Inosilikatoak: tetraedro kateak. Kateak soilak edo bikoitzak, paraleloan eta katioien bidez lotuta. Piroxenoak (kate soilak) eta anfiboleak (kate bikoitza).
Filosilikatoak: tetraedro xaflak, paraleloan eta katioiez lotuta. Mikak, biotita eta moskobita.
Tektosilikatoak: tetraedroen hiru dimentsioko sarea. Feldespatoak edo kuartzoa.