Gorputz Hezkuntzaren Oinarriak eta Didaktika
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en
con un tamaño de 4,82 KB
1. Eraginkortasuna irakaskuntzan
Eraginkortasuna baliabideen erabilera gorenarekin lortzen da. Denbora eta ikasketa mailak hartu behar dira kontuan. Eraginkorrak gara barneratze maila altua denean, denborarekiko ekonomikoa denean eta pertsona askorengan eragiten duenean (indibidualizazio eta inklusio printzipioak).
2. Oinarri hezitzaile orokorrak
- Norbere burua ezagutzeko irakaskuntza: GHak gure muga eta gaitasunei buruzko informazioa eskaintzen digu.
- Irakaskuntza aktiboa: Ikasle pasiboen aldean, irtenbide eta emaitzen bila aktibo izatea.
- Irakaskuntza emantzipatzailea: Ikasleari, bere nortasun, maila ebaluatibo eta materiaren ezagutzaren arabera, erabakitze eta ardura gaitasunak uzten zaizkio.
3. Printzipio didaktikoak
Sistematizazioa, indibidualizazioa, jarraikortasuna, egokitzapena, askatasuna eta parte hartze aktiboa.
4. Jarduera fisikoko saioa vs. Gelako saioa
Sanchez Buñuelosen arabera, 8 desberdintasun nagusi daude:
| Jarduera Fisikoko Saioa | Gelako Saioa |
|---|---|
| Izaera ludikoa | Lana |
| Behatu daitekeen jarduera | Jarduera ez agerikoa |
| Elementuen argitasuna | Ez dago berehala alderatzeko aukerarik |
| Ikasleak gaitasun nabarmena | Lehia ezkutuan gera daiteke |
| Berehalako feedbacka | Ez dago berehalako egokitzapenik |
| Arauak mantentzeko jarraibideak | Egoera egonkorra; jarraibide gutxi |
| Kontaktu fisikoa | Ez dago kontaktu fisikorik |
| Antolakuntza arazoak | Ez dago antolakuntza arazorik |
5. GH-ren historia: XX. mendeko soinketa eskolak
- Eskola frantsesa: Francisco Amoros, soinketa militar eta akrobatikoa.
- Eskola alemana: Guts Muts, helburu hezitzailea duten ariketa naturalak.
- Kirol eredu ingelesa: Thomas Arnold, joko eta kiroletako arau eta lehiaketak.
- Eskola suediarra: H. Ling, soinketa analitikoa (ikuspegi terapeutikoa) eta soinketa taulak.
6. GH-k gaur egun hartzen dituen arloak
Dantza, natura, jolasa, kirola, oinarrizko trebetasun motrizak, gorputz adierazpena, jarduera fisikoa, fitness eta dinamizazio programak.
7. Programazioaren atalak
- Helburuak finkatu
- Edukiak hautatu
- Baliabideak hautatu
- Entrenamendua burutu
- Prozesuaren ebaluaketa
8. Irakaskuntzako 2 estrategia nagusiak
- Estrategia orokorra: Eginkizuna bere osotasunean aurkeztu eta gauzatzen da (adibidez: itzulipurdia atzeraka).
- Estrategia analitikoa: Ariketa ataletan banatzen da eta bananduta irakasten da (adibidez: boleiboleko batida).
9. Estrategia orokorraren azpi-taldeak
- Orokor garbia: Ariketa osoa egiten da (adibidez: itzulipurdia aurreraka).
- Orokorra, arreta keinu zehatzean: Eginkizunaren ezaugarri batean arreta jarriz (adibidez: itzulipurdia hasierako bultzadan arreta jarriz).
- Orokorra egoera erreala aldatuz: Ikasketa errazteko baldintza bat aldatuz (adibidez: itzulipurdia beherantzako plano batean).
10. Irakaskuntza estiloak eta adibideak
- Aginte zuzena: Entrenamendu militarra.
- Aurkikuntza gidatua: Jolasak.
- Eginkizunen esleipena: Indar zirkuitoa.
- Sormena: Antzerkigintza.
- Mailaren arabera: Boleibola.
- Elkarrekiko irakaskuntza: Eskalada.
- Arazoen ebazpena: Ginkana.
11. Metodo tradizionala vs. Metodo aktiboa
Metodo tradizionala instruktibista eta irakasle-zentrista da, estrategia analitikoak erabiltzen ditu. Metodo aktiboa eraikitzailea da, ikaslea protagonista da eta estrategia orokorrak erabiltzen ditu.
12. Talde txikiko irakaskuntza
Irakaskuntza estilo berria da, ikaslearen parte hartzea eta autonomia sustatzen duelako (zuzendu, ebaluatu, etab.).
13. Mailaren araberako irakaskuntza
Ikasleak trebetasunaren arabera banatzen dira. Irakasleak ikasle bakoitzaren gaitasuna aztertzen du eta eginkizunak mailaka antolatzen ditu.
14. Adina eta garapen motorra
- 1 urte: Mugimendu hasiberriak, erreflexuen kontrol motorra.
- 2 urte: Garatu gabeko mugimenduak esploratzeko kontrol motorra.
- 6-7 urte: Kontrol motor autonomoa, oinarrizko abilezia motrizak.
- 11-13 urte: Abilezia motriz zehatzak.
- 14 urte: Abilezia motriz zehatzen espezializazioa.