Gluzidoak eta Lipidoak: Sailkapena eta Funtzio Biologikoak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,01 KB

Gluzidoak: Sailkapena eta Garrantzi Biologikoa

Gluzidoak azukre konplexuen osagaiak dira eta garrantzi biologiko handia dute.

Monosakaridoak

  • Triosak: Metabolito bitartekariak dira.
  • Tetrosak: Bitartekari metabolikoak.
  • Pentosak: Normalean ez dira aske agertzen. Adibidez: D-erribosa, D-erribulosa, D-xilosa eta L-arabinosa.
  • Hexosak: Ugarienak dira. Adibidez: D-glukosa, D-galaktosa, D-fruktosa eta manosa.

Osidoak

Lotura O-glukosidiko bidez eratzen dira, lotura mono edo dikarbonilikoa erabiliz.

Oligosakaridoak

Monomero gutxi batzuekin osatuta daude. Disakaridoak dira ugarienak:

  • Laktosa (laktasa entzimak deskonposatua).
  • Maltosa (amilasa).
  • Sakarosa (sakarasa).
  • Zelobiosa (zelulasa).

Polisakaridoak

10 karbono baino gehiagoz osatuta daude eta bi motatakoak izan daitezke:

  • Homopolisakaridoak: Monosakarido mota bakar batez osatuta daude.
    • Almidoia: Landareen erreserba-polisakarido nagusia; degradatzean glukosa bihur daiteke.
    • Glukogenoa: Animalien erreserba nagusia, gibelean eta muskuluetan metatua.
    • Zelulosa: Egitura-funtzioa du, landareen paretak osatzen ditu. Glukosa eta zelobiosa bihurtzen da, baina termita bezalakoek bakarrik atera dezakete etekina.
    • Kitina: Egitura-funtzioa du onddoen zelula-paretan eta artropodo askoren exoeskeletoan.
  • Heteropolisakaridoak: Monosakarido edo deribatu gehiagoz osatuta daude. Adibidez: hemizelulosa, pektina, agarra eta mukopolisakaridoak (azido hialuronikoa, ornodunen ehun konektiboetako substantzia, eta heparina, odolaren koagulazioa inhibitzeko ahalmena duena).

Heterosidoak

Zati gluzidiko bat eta gluzidikoa ez den beste zati bat dute.

  • Glukolipidoak: Gluzidoen eta lipidoen arteko lotura.
  • Glukoproteidoak: Gluzidoen eta proteinen arteko lotura.
    • Mureinak: Bakterioen zelula-paretan.
    • Muzinak: Ehun konektiboetako zelulaz kanpoko matrizean.
    • Glikoproteinak: Odolaren koagulazioan parte hartzen dute, seinaleak jaso eta hormona estimulatzaileak dira.

Lipidoak: Sailkapena eta Ezaugarriak

Lipido Saponifikagarriak

  • Aziglizeridoak: Glizerola eta gantz-azidoz osatuta (mono, di edo tri-glizeridoak). Olioak eta seboak dira. Funtzioak: energia-erreserba, babesa eta isolamendu termikoa.
  • Zeridoak: Alkohol katea eta gantz-azido luzea. Ura iragaizten dute (hidrofoboak). Adibidez: argizaria edo intsektuen kanpo-zorroak.
  • Fosfolipidoak: Glizerina, azido fosforikoa eta gantz-azidoa.
    • Fosfoglizeridoak eta Esfingolipidoak: Zeramida bat aminoalkohol bati lotua.
    • Esfingosina eta gantz-azido luze bat amida loturaz lotuta (adibidez, mielina-zorroak).
  • Glukolipidoak: Zeramida eta gluzidoa.
    • Zerebrosidoak: Monosakarido bati lotuta.
    • Gangliosidoak: Oligosakarido bati lotuta. Zelula-mintzean daude eta zelulak ezagutzeko balio dute.

Lipido Saponifikaezinak

  • Terpenoak: Bi isopreno edo gehiagoz osatuta (mono, di, tri, tetra, poli). Esentzia eman, fotosintesian lagundu, zelula-erregulatzaileak izan, egiturak sortu eta landareei babesa ematen diete.
  • Esteroideak: Esterolek hidroxilo talde bat dute (adibidez, kolesterola). Hormona esteroideak eta sexu-hormonak barne hartzen dituzte.
  • Prostaglandinak: Hainbat gantzetatik eratorriak. Muskulu-uzkurduran, tenperaturaren erregulazioan, plaketen kontrolean, arteria-presioan eta substantzien kanporatzean parte hartzen dute.