Gatazkak: Definizioa, Motak eta Ebazteko Bideak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,48 KB

Zer dira gatazkak?

Pertsona baten edo gehiagoren artean sortzen dira, haien interes, behar, desio edo balioen arteko bateraezintasunagatik.

Arrazoiak

  • Aldeek bateraezinak ikusten dituzten interesak eta beharrak.
  • Egitura-arazoak eta botere-harremanak.
  • Balio- eta printzipio-arazoak.
  • Informazio-arazoak.
  • Pertsonen arteko harreman-arazoak.

Gatazka motak

Bitartekaritza ahalmenaren arabera

  • Bitartekagarriak: Gatazka konpontzea posible denean.
  • Bitartekaezinak: Gatazka konponezina denean.

Agerikotasunaren arabera

  • Ageriko gatazka: Era irekian ematen denean, argi ikusten da.
  • Pseudogatazka: Alderdien artean gatazka dago, baina kanpotik ez da ikusten.
  • Gatazka endemikoa: Alderdiek gatazkarekin bizitzen ikasi dute.
  • Gatazka ikusezina: Ez da argi ikusten gatazka-egoera.
  • Gatazka enmaskaratua: Gatazka ez da sumatzen, zati txiki bat bakarrik.
  • Gatazka instituzionala: Modu judizialean gatazka konpontzeko nahia.

Arrazoiaren arabera

  • Harremanekiko gatazka: Elkarbizitzaren ondorioz (familia, lagunak...).
  • Informazioarekiko gatazkak: Alderdien arteko komunikazio desegokiaren ondorioz.
  • Interesekiko gatazka: Agertzen diren motibazioak elkarrezinak izatera irits daitezke.
  • Egiturarekiko gatazka: Taldearen funtzionamenduaren eta kideen harremanaren arabera sortzen dira.
  • Baloreekiko gatazka: Sinismen inkonpatibleak dituztenean.

Parte hartzen duten pertsonen arabera

  • Gatazka intrapertsonala (frustrazioa, interes-gatazka, rolen arteko gatazkak).
  • Gatazka interpertsonala.
  • Gatazka talde barrukoa.
  • Taldeen arteko gatazka.

3 P-ak

  • Pertsonak/taldeak: Zer pertsona edo giza talde dauden inplikaturik, euren arteko harremana nolakoa den, nork har ditzakeen erabakiak, etab.
  • Prozesua: Alderdien arteko komunikazio mota, ebazpen-saioak eta asebetetzea lortzeko irtenbideak. Gatazkaren garapena adierazten da.
  • Problema: Parteen arteko desadostasuna eragin duen gertaera, arrazoiak, eskariak, beharrak eta lehentasunak.

Gatazkak ebazteko irtenbideak

Entradas relacionadas: