Gizarte Berria: Klaseen Arteko Borroka XIX. Mendean
XVIII. mendearen amaierako eta XIX. mendearen hasierako iraultzek ekarritako aldaketa ekonomiko eta politikoek gizarte eraldaketa sakonak eragin zituzten. Pribilegioak desagertu eta legearen aurreko berdintasunaren printzipioa ezarri zen, gizarte klaseak aberastasunen arabera -eta ez jatorriaren arabera- bereizten hasi ziren: burgesia eta proletariotza.
1.1 Burgesia
XVIII. mendearen amaieratik aurrera, burgesiak gidatu zituen herritar guztiak legearen aurrean berdinak izatera eta aristokraten pribilegioak desagertzera bideratutako iraultza politikoak.
- Izaera ekintzailea.
- Zuzenbide estatuaren aldekoa.
- Gizarte mugikortasuna, gizartean gora egiteko aukera aitortzen zuena.
- Gizarte konbentzioetan oinarrituriko morala.
Goi burgesia zegoen, alde batetik. Enpresaburu industrial handiek, bankariek, nekazaritza lurren jabeek (industria iraultzaren aldaketei esker eta desamortizazio prozesuetan erositako lurrei esker aberastuak) eta goi mailako profesionalek osatzen zuten talde hau.
Tarteko burgesiak eta burgesia txikiak osatzen zuten burgesiaren barruko beste kategoria. Profesional liberalak, enpresaburu txikiak eta funtzionarioak ziren. Ideal burgesen aldekoak ziren, baina ez zuten goi burgesiak adinako aberastasunik.
1.2 Proletariotza
Proletariotza industriala industria berrietako langileek osatuta zegoen. Proletarioen lan baldintzak estatu berriek liberalismo ekonomikoan oinarriturik landutako arauetatik eratorriak ziren. Lan baldintza haiek zirela-eta, segurtasun eta higiene negargarria zuten fabriketan. Enpresaburuak modu despotikoan eta gaizki tratatzen zituen langileak, fisikoki nahiz psikikoki. Hamasei ordurainoko lan jardunaldiak, jaiegunik edo oporrik gabe. Soldata txikia zuten, eta ugazabak erabakitzen zuen zenbatekoa. Ez zegoen gizarte segurantzarik, ezta gaixotasun edo langabezia subsidiorik. Emakumeek gizonek baino gutxiago kobratzen zuten.
Bizi baldintzak gogortu egin ziren, langileak pilatuta bizi ziren, etxe hezeetan, aireztapenik eta batere erosotasunik gabe. Elikadura kaskarren eta gaixotasunen ondorioz, bizi itxaropenak behera egin zuen. Gizarte gaitzak, biolentzia, alkoholismoa, delinkuentzia eta prostituzioa areagotu ziren.
Proletariotza nekazaria zegoen; oso talde ugaria zen Europako hegoaldean eta ekialdean.
Jornalariak esaten zitzaien, Erregimen Zaharreko joputzaren mende jarraitzen zuten, baina lan baldintzak are okerragoekin.
2.2 Sozialismo Utopikoa
Banaketa eta ekoizpen bitartekoen -fabrikak edo nekazaritza ustiategiak- jabetza publikoa defendatzen duen doktrina da sozialismoa, eta aurrez aurre kontrajartzen zaio liberalismo kapitalistari.
- Ideologo gehienak, jatorri burgesekoak.
- Izaera eskuzabala eta desinteresatua, eta gizartea eraldatzeko irrika.
- Mundu hobe bat lor zitekeelako sinesmena; jabeek eta burgesek beren jokabideak zuzendutakoan lortuko zen mundu hobe hori.
- Lana, aberastasuna sortzeko bide zilegi eta sistema kapitalistarekiko kritiko bakar gisa.
- Sozietate perfektuak sortzen zituzten, kooperatibak.
- Moralen zentzua.
3.1 Marxismoa
XIX. mendearen bigarren erditik aurrera, Karl Marx eta Friedrich Engelsek doktrina konplexu bat landu zuten, sozialismo utopikoaren ildoari jarraituz.
Materialismo Filosofiko eta Historikoa
Karl Marxentzat, errealitatearen ezagutza xehetik abiatuta mundua eraldatzea zen filosofiaren xedea. Metodo dialektikoa aplikatu zuen (tesia eta antitesia), historiaren ikuspegi berri bat aldarrikatu zuen eta klase borroka aldaketak bideratzeko beharrezko motorra zela adierazi zuen.
Ekonomia Kapitalistaren Kritika
Kapitala obran (1867), sistema kapitalistaren analisi kritikoa egin zuen.
- Lana zen ekonomiaren oinarri bakarra.
- Langileak jasotzen duen soldata ez da hark ekoizten duen balioaren parte bat besterik.
- Gero eta gehiago eta gero eta pobreagoak izango dira pobreak, eta gero eta gutxiago eta gero eta aberatsagoak, berriz, aberatsak.
Sozialismo Zientifikoaren Praktika
Marxek eta Engelsek sozialismo zientifikoaren eredu bat sortu zuten gizartearen azterketa zehatzetan oinarrituta. Estatu burgesa deuseztatu beharra zegoen, klase zapaltzaileak zapalduak menderatzeko tresna zen heinean. Langileek beren miseriez eta beren arteko batasunak iraultza egiteko eskaintzen zizkien aukerez jabetu behar zuten. Langile borrokaren zuzendaritza alderdiaren esku utzi behar zen. Ondoren etorriko zen proletariotzaren diktadura, botere hartzea, etapa horretan. Gizarte komunista, klaserik gabekoa, Estaturik gabekoa lortzea zen helburua.
3.2 Anarkismoa
Mikhail Bakunin anarkismo garaikideko pentsalari nagusietako bat izan zen.
Askatasuna da gizakiaren balio nagusia, eta ongi komunean datza, ekoizpen bitartekoen eta aberastasunen sozializazioaren bidez soilik lor daiteke. Bakuninen aburuz, ordena burgesa zen askatasuna garatzeko eragozpen nagusia.
Marxek ez bezala, anarkismoak zioen bat-bateko iraultza behar zela ordena burgesa deuseztatzeko, liderrik eta antolaketarik gabeko iraultza bat. Iraultzaren ondoren, gainera, ez legoke tarteko inongo etaparik: komuna autonomo eta autogestionatutan oinarrituriko gizarte eredu bat ezarriko litzateke.
Anarkismoaren barruan, zenbait joera bereizi ziren:
- Anarkokomunismoa: Etekinak sozializatzea eta soldata sistema abolitzea proposatzen zuen.
- Anarkolektibismoa: Ekoizpen bitartekoen jabetzaren kritika du oinarri.
- Anarkosindikalismoa: Federazio nazionaletan bildutako batasun profesional autonomoetan antolatutako gizartea onartzen zuen.
Ekintza metodoei buruzko bereizketak ere agertu ziren: anarkismo bakezalea defendatu zuen, Leon Tolstoi; beste joera batek, berriz, anarkismo erradikalagoaren alde egin zuen, eta askatasunaren idealak lortzeko bide gisa hezkuntza proposatzen zuen.