Gizakiaren izaera, kultura eta arrazoimena: ikuspegi filosofikoak

Filosofía y ética2,92 KB

Gizakiaren izaera: Hobbes eta Rousseau

Filosofoen ikuspegiak gizakiaren jatorrizko egoerari buruz:

  • Hobbes: Gizakiari buruzko ikuspegi ezkorra du. Bere ustez, jatorrizko egoera hipotetikoan kaosean bizi dira: gizabanako bakoitza, berekoikeriak bultzatuta, borroka etengabean ari da besteekin.
  • Rousseau: Gizakia xaloa eta bakartia da. Berez ez du gizartearen beharrik bizitzeko, baina aldi berean, berezko errukia ere badu lagun hurkoekiko; ona da izatez.

Kultura eta zibilizazioa

Kultura edo zibilizazioa deritzo gizakiak gizarte bateko kide den aldetik bereganatutako guztiari: ezagutzak, sinesmenak, artea, zuzenbidea, usadioak eta gainerako trebetasunak eta ohiturak barneratzen ditu.

Beste definizio batzuk:

  • Biologia baino harantzago heltzen den moldatze-modua da.
  • Giza taldeek historian zehar egindako guztiaren emaitza da.
  • Gizatiartzeko faktore bat da.
  • Hainbat sinbolo partekaturen sistema da.

Kulturaren ikuspegiak

Etnozentrismoa

Beste kulturak norberaren kulturaren arabera neurtzea da. Norberaren kulturaren ezaugarrien arabera aztertzen eta interpretatzen dituzte besteak.

Ondorioak:

  1. Beste kulturak ulertzeko gaitasun eza.
  2. Kohesio-sentimendua gogortzea.

Kultura erlatibista

Kultura bakoitza bere oinarrietatik aztertu behar da, eta ez beste kultura bateko balioen arabera. Etnozentrismoa baino hobea da, baina muga handiak ditu.

Kulturartekotasuna

Besteekiko errespetua du oinarri, baina kultura-erlatibismoaren hutsuneak gainditzen ditu, kulturen arteko berdintasunezko harremanak aldarrikatzen baititu.

Helburuak:

  • Gure gizartea eta mundua pluralak direla onartzea.
  • Kulturen arteko harremanak konplexuak direla ulertzea.
  • Kulturen arteko elkarrizketa sustatzea.

Gizakiaren osaketa: Monismoa eta Dualismoa

Monismoa

Monista materialistek diotenez, prozesu mentalek erabat jatorri materiala dute: garuna.

Dualismoa

Gizakia bi elementuz osatuta dago: garuna eta gogoa.

  • Platon: Gorputza eta arima bat eginik daude gizakiarengan, baina batasun hori halabeharraren emaitza da.
  • Aristoteles: Arima eta gorputza elkarren osagarriak dira; ez bata ez bestea ezin dira banandu benetako errealitate edo substantzia bakar horretatik: gizakiarengandik, alegia.
  • Dualismo cartesiarra: Gizakia bi substantzia erabat desberdinen bat-egiteaz osatuta dago: substantzia zabala (gorputza) eta substantzia pentsatzailea (arima).

Arrazoimena

Gizakiok hainbat eratara erabil ditzakegun gaitasunen multzoa da. Ez dago arrazoimen bat, arrazoimenaren erabilera asko baizik. Gizakiok bi modutara erabil dezakegu arrazoimena: egiara iristeko eta zoriontasunera iristeko.

Descargar

PDF Word HTML