Giza Premiak, Teoriak eta Independentzia: Oinarrizko Kontzeptuak
1. Zer dira premiak?
Pertsona orok bizitza, osasuna eta ongizatea mantentzeko asebete behar duen guztia.
Ikuspegi Biopsikosoziala
Hiru perspektiba desberdin. Bizitza, osasuna eta ongizatea mantentzeko beharrezkoak diren hiru premia mota hauek ahalik eta gehien asebetetzea:
- PREMIA BIOLOGIKOAK: Bizitza-etapa ezberdinetan (haurtzaroa, nerabezaroa, helduaroa eta zahartzaroa) bizitzeko eta garatzeko, pertsonaren egitura fisikoan eragiten dutenak.
- PREMIA PSIKIKOAK: Funtzio psikiko eta emozionalekin zerikusia dutenak.
- GIZARTE PREMIAK: Pertsonak besteekin dituen harremanak eragiten dituztenak (talde harremanak).
Giza premien sailkapena
Giza premia guztiak ez dira berdinak:
- GIZA PREMIA UNIBERTSALAK: Berdinak dira lurralde, kultura eta aro historiko guztietan. Asebetetzeko moduak bakarrik desberdintzen dira.
- GIZA PREMIA BALDINTZATUAK: Testuinguruaren arabera baldintzatuta daudenak. Leku edo egoera zehatz baten premia izaten dena.
2. Premien inguruko teoriak
Maslow-en Piramidea
Gizakiaren beharrak eta desirak betetzeko teoria.
- PREMIA FISIOLOGIKOAK: Biziraupena bermatzen dute (mugimendua, elikadura...).
- SEGURTASUN BEHARRA: Segurtasuna eta ordena sortzen eta mantentzen dituzten premiak (bizilekua, segurtasun fisikoa...).
- GIZARTE INTEGRAZIO BEHARRA: Beste kideekin harremanak sortzen eta mantentzen laguntzen dutenak (taldekide izatea, maitasuna, bikotea, familia, lagunak...).
- AUTOESTIMA PREMIAK: Besteen errespetua eta onarpena lortzeko eta mantentzeko premiak, baita autoestimua ere.
- NORBERAREN GARAPENA: Norberak bere buruarekin ondo sentitzea (proiektuak burutzea, autoerrealizazioa).
Richard Kalish-en Egokitzapena
Maslow-en piramidean oinarrituta dago, premia fisiologikoak bitan banatuz: biziraupenekoak eta estimulaziokoak.
Virginia Henderson (Erizaintzako 14 Premia Patroi)
14 patroi dira. Arlo sanitarioan lan egiten du.
Marjory Gordon (11 Funtzio Patroi)
11 patroi dira. Arlo sanitarioan lan egiten du.
3. Premien garapena
Bizitzan zehar garatzen diren pertsonen premiak:
- FAKTORE IRAUNKORRAK: Adina, adimena, egoera fisikoa, ingurunea... Nerabezaroan ez dira adin nagusian bezalakoak.
- EGOERA PATOLOGIKOAK: Gaixotasunak, mina eta autonomia galtzea. Pertsona heldu batek gaixotasun iraunkor bat duenean, aldez aurretik beteta zituen premia biopsikosozial guztiak asetu behar ditu, hala nola:
- Fisikoak: Gaixotasunak berak sortzen dizkionak.
- Psikologikoak: Egoera berriak duen eragin psikikoa eta afektiboa.
- Sozialak: Gizarte harremanak baldintzatzen edo aldatzen dituztenak.
4. Psikologia eta pertsonak ezagutzea
Pertsonak egiten duena, sentitzen duena eta pentsatzen duena aztertzea.
- PERTSONAK EGITEN DUENA: Jokabidearekin erlazionatuta, bere ingurunearekin harremanetan jartzeko egiten duen guztia.
- PERTSONAK PENTSATZEN DUENA: Prozesu kognitiboekin erlazionatuta dago.
- PERTSONAK SENTITZEN DUENA: Sentimendu eta emozioekin erlazionatuta dago.
5. Independentzia
Pertsona batek bere bizitzako ekintza guztiak laguntzarik gabe egiteko duen gaitasuna.
Eguneroko Bizitzako Jarduerak (EBJ)
- EGUNEROKO BIZITZAKO OINARRIZKO JARDUERAK: Bizitzeko beharrezkoak diren jarduera guztien multzoa.
- EGUNEROKO BIZITZAKO JARDUERA INSTRUMENTALAK: Bizi garen ingurunera egokitzeko eta komunitatean integratzeko burutzen diren jarduerak.
- EGUNEROKO BIZITZAKO JARDUERA AURRERATUAK: Bizi-estiloarekin zerikusia duten jarduerak eta bizi-kalitate ona izatea ahalbidetzen dutenak.
GAITASUNA: Pertsonek aukeraketak egiteko, erabakiak hartzeko eta dituzten ondorioak onartzeko dituzten trebetasunak.
AUTONOMIA: Norberaren ekimenez, erabaki pertsonalak kontrolatzeko, hartzeko eta horiei aurre egiteko gaitasuna izatea, norberak dituen arau edo nahien arabera bizitzeko eta eguneroko bizitzako oinarrizko ekintzak burutzeko.
6. Mendekotasuna
Eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak (jatea, janztea, edatea...) bere kabuz egin ezin dituen pertsona da.