Gerraurreko euskal literatura: Pizkundea, Agirre eta Lizardi
Literatura: XX. mendetik gerraurrera
Ekonomia eta gizartea
Industrializazio-prozesuaren eraginez, Euskal Herria eskualde oparoa izan zen.
- Hirien garapena: 1902an Altos Hornos de Vizcaya eta Banco de Bilbao.
- Industrializazioak hirien hedapena eragin zuen, garraioaren (trenak) hedapenari esker.
- Klase-kontzientzia: lehen sindikatu eta partiduak sortu ziren. Etorkin asko etorri ziren.
Politika
Lehen Mundu Gerra (1914–1918). Errusiar Iraultza. Sabino Arana: abertzaletasunaren eta euskal kontzientziaren sortzailea (aurreko mendearen foruen galerak). EAJ sortua (1895). Euzkadi aldizkaria (1915–1937) → ideologia abertzalea.
Testuinguru sozio-kulturala
Kultura
Abertzaleen beldurra: etorkinek hemengo kultura eta hizkuntza kolokan jartzen ote duten zalantza. Euskaldunek langile-mugimenduekiko mesfidantza, batez ere inmigranteei dagokienez. XX. mendearen hasieran, egoera honetan euskal kulturaren jarraitzaile sutsuak agertzen dira: 1910ean Euskaltzaindia sortu zen eta aldizkari ugari argitaratu ziren.
Narratiba
Euskal eleberriaren hastapenak agertu ziren. Nabarmenak izan ziren ohitura-eleberria eta nobela kostunbrista.
Txomin Agirre (Ohitura-eleberria)
Biografia
Txomin Agirre (1864–1920): Ondarroan jaio eta Zumaian hil. Euskal idazle eta elizgizona izan zen. Adituen ustez euskarazko lehen eleberrigilea da; nobela kostunbrista edo ohiturazkoaren aitzindaria.
Lanak
- Eleberri historikoa: Auñamendiko lorea (1898), bizkaieraz.
- Bi ohitura-eleberri: Kresala (1906), bizkaieraz → arrantzale herri txiki baten bizimodua; eta Garoa (1912), gipuzkeraz → nekazal inguruko bizimodua ardatz.
Estiloa
Deskribapen ugari eta luzeak (adjetiboak, konparaketak...), errealitatea narratzailearen ikuspegitik erakusten duenez, narratzaile orojakilea darabil, hirugarren pertsonan. Pertsonaia arketipiko eta lauak agertzen dira. Herriko hizkera erabiltzen du (euskalkiak: gipuzkera, bizkaiera). Hiztegi oso aberatsa eta garbizalea du.
Ohitura-eleberriaren ezaugarriak
- Moralismoa: egilearen baloreak etengabe agertzen dira; didaktismoa eta mezu moralak presente daude.
- Hiria / Herria: hirien garapenak kalte egiten diela erakusten da herri tradizionalari.
- Manikeismoa: lekua eta pertsonaiak subjektiboki aurkezten dira; onak edo gaiztoak osorik, ez erdikoak.
Gerraurreko literatura: Pizkundea (1923–1936)
Testuinguru sozio-kultural
Politika
Primo de Rivera-ren diktadura (1923–1930). Abertzale kutsuko alderdi eta langile-elkarteak debekatu ziren. Euskalgintza ezerezera behartu zuten. Bigarren Errepublika (1931–1936): 1929ko krisiak eta bestelako presioek eragin zuten Primo de Riveraren erorketa; herri-bozketen bidez Bigarren Errepublika ezarri zen. Lehen autonomia-estatutua: legeak egin eta betearazteko gaitasun handiagoa (Lehenbiziko Eusko Jaurlaritza).
Errusiako Iraultza (1917) eta ideologia ezkertiarraren hedapena: alderdi sozialista eta komunisten ugaritzea Mendebaldeko herrialdeetan. Totalitarismoaren gorakada Europan (Hitler, Franco, Mussolini) kokatu behar da egoera horren testuinguruan; horren barruan sortu ziren Gerra Zibila eta Bigarren Mundu Gerra.
Kultura eta abangoardismoa
Aurreko belaunaldiekin haustura: abangoardismoa —arte autonomoa, didaktismoa atzean utzita. Literaturan agertu ziren joerak: espresionismoa (Brecht), ultraismoa (Borges), dadaismoa (Tzara), surrealismoa (Breton). Arte plastikoetan nabarmendu ziren espresionismoa (Kandinsky), kubismoa (Picasso) eta surrealismoa (Dalí).
Euskal irakaskuntzaren hasierak
Eusko Ikaskuntzaren biltzarra (1918): irakaskuntza euskalduntzeko beharra aldarrikatu zen. Ikastolen sorrera: hezkuntza herritarra, gizarte klase guztientzat irekia, euskalduna, kristaua eta pedagogia berrien aldekoa. Eusko Ikastolen Batza (1932). Lehen eskola-liburuak: Umearen laguna (1920), Xabiertxo (1925), Martin Txilibitu (1931).
Euskalgintzaren eragile nagusiak
Joxe Ariztimuño “Aitzol” (1896–1936): prentsan artikulu mordoa idatzi zituen eta garaiko giro politikoan eragin handia izan zuen (1936an fusilatua). Berari eta beste askori zor zaio euskal kulturaren sustapena eta euskal literaturaren pizkundea. Euskaltzaleak bezalako elkarte eta ekimenak sortu ziren.
Lirika: olerkigintzaren pizkundea
Lirika izan zen garai honetan landuena eta aberatsa. Aurreko poeten abertzaletasuna oinarri, baina Europako literatura-ildo berrietara hurbildu zen.
Gerraurreko idazleen ezaugarriak
- Joera erromantikoak: galtzen doazen ohituren nostalgiak agerian.
- Subjektibotasun handia: sentimenduen adierazpena nagusi.
- Izadiaren eta itsas edo baserri giroaren erakargarritasuna, hiriaren kontrajarriz.
- Euskararen goraipamena, baina europar ereduetara hurbilduta.
- Galdera existentzialak (bizitzaren zentzua, heriotza...), normalean kristau fedearen babesarekin.
- Elitismoa: testu asko kulturaz jabetutako irakurleei zuzenduta.
Xabier Lizardi (Joxe Mari Agirre)
Joxe Mari Agirre “Xabier Lizardi” (1896–1933): Zarautzen jaio eta Tolosan bizi izan zen. Gerraurreko olerkigintzaren figura nagusietakoa da.
Poesia lan esanguratsuak: Biotz-begietan (1932). Hil ondoren argitaratutako olerkiak: Umezurtz (1934).
Estilo berria: zehatza eta trinkoa, elipsiz betea (ulermena errazten ez duena). Izadiaren pertsonifikazioa erabiltzen du; naturaren metaforak eta sinboloak ageri dira.
Ortografia eta siglak
EAE → Euskal Autonomia Erkidegoa
AEB → Amerikako Estatu Batuak
EB/AEB → Europar Batasuna / Amerikako Estatu Batuak
EGA → Euskararen Gaitasun Agiria
EITB → Euskal Irrati Telebista
HIESa → Hartutako Immunoeskasiaren Sindromea
BEZa → Balio Erantsiaren gaineko Zerga
UEUk → Udako Euskal Unibertsitatea
NA(N) → Nortasun Agiri (Nazionala)
Hiztegi batua (adibide zuzenak)
Abantaila, abagune, ahots, abilezia, absolutu, albait, ahoskatu, aise, aipatu
“Bultzi-leiotik” — iruzkina
"Bultzi-leiotik" poemaren egilea Jose Maria Agirre "Xabier Lizardi" goitizenez ezaguna (1896–1934). Zuzenbide ikasketak egin eta Tolosan bizi izan zen zarauztar hau gerraurreko hamarkadako idazle nabarmenetarikoa da. Primo de Riveraren diktadura bukaeran eta ondorengo Errepublika garaian euskal literaturan izandako Pizkundearen protagonistetako bat izan zen.
Garai horretan Jose Arizmune "Aitzol" apaiz euskaltzale tolosarra gidari zelarik, Euskaltzaleak elkartea sortu zen (1927) eta diktadura horren ondoren euskal kultura berriz sustatu nahi izan zen. Hainbat kultur ekitaldi antolatu ziren, baina literaturan bereziki poesia berpiztea izan zen lehentasun nagusia. Hizkuntza poetiko berri eta jasoa bilatu zen, aurreko poetengan ikus zitekeen abertzaletasuna oinarri hartuta eta Europako joera berrien ildoari jarraituz.
Edukiari dagokionez, olerki honen gaia euskal paisaiaren goraipamena dela esan daiteke. Poetak, trenez (bultziz) doala, leihotik ikusten duen euskal paisaia deskribatzen du, harekiko miresmena eta maitasuna azalduz, eta bertatik aldendu beharrak eragiten dion tristura adieraziz.
Metrika aldetik, lau lerroko ahapaldiak darabiltza, neurriz 4–7–4–7 eta errima bertsolerroko bikoitietan agertzen da. Molde txikikoak arintasuna ematen dio olerkiari, trenaren erritmo bizkorra irudikatzeko.
Estiloari dagokionez, garaiko poetek zituzten ezaugarriak nabarmen ikus daitezke: abertzaletasuna ("Oi lur, oi lur! / Oi ene lur nerea!"), sentimenduak nabarmentzea, lurraren maitasuna eta urruntzeak dakarren tristura. Euskara poetikoaren garbitasuna eta baliabide aberastasunak ere nabarmentzen dira (neologismoak, anaforak, pertsonifikazioak, elipsi egitura, konparazioak, metaforak).
Ondorioz, poema honetan Lizardik hizkuntza poetiko trinko eta aberatsa erabiltzen du; hitz gutxitan asko eta dotore esateko gaitasuna erakusten du. Metrika laburrak eta erritmoak trenaren joana irudikatzen dute; hortaz, euskal sena eta modernotasuna uztartzen ditu.
"Garoa" — iruzkina
Testu hau Txomin Agirrek 1912an argitaratutako Garoa eleberriko pasarte bat da, gipuzkeraz idatzia. Garai hartan euskal gizarteak aldaketa bortitza jasaten zuen: aurreko mendeko karlistadek ondorioztatutako foruen galerak, Gipuzkoa eta Bizkaia industria-gune bilakatzea eta kanpotar askoren etorrera hiriguneetara. Horrek euskararen eta euskal kulturaren arriskuan jartzeko kezkak piztu zituen euskaldun askoren artean.
Horrek guztiak eragin zuzena izan zuen Agirreren obretan. Agirrek, Garoaz gain, beste bi nobela idatzi zituen: Auñamendiko lorea (lehen euskal eleberri historikotzat hartua) eta Kresala (arrantzaleen bizimodua isla duen ohitura-eleberria), biak bizkaieraz. Garoa ere ohitura-eleberria da eta baserri-giroaren deskribapena eta goraipamena ditu helburu nagusi.
Edukiari dagokionez, Garoan Oñatiko baserri batean bere familiarekin bizi den artzain baten bizimodua ardatz hartuta, baserri-giroaren deskribapena eta goraipamena egiten da, baita hiritartzearen gutxiespena ere.
Pasarte honetan Agirrek Somorrostroko lantegietako giro arrotz eta nahasia deskribatzen du, eta kanpotar etorkinek euskal komunitatean eragindako kaltea azpimarratzen du.
Hirugarren pertsonako narratzaile orojakileak egiten du deskribapena, orainaldian, eta bere iritzi eta mezu moralak ere argi eta garbi adierazten ditu: ez dago onik industrialguneetan, eta horrek nagusienganako gorrotoa eta Jainkoaren aurkako eskertasunik eza sortzen duela zalantzan jartzen du.
Pertsonaien aldetik, industrialguneetako langile anitzen portaera eta sentimendu negatiboak azaltzen dira: elkarrekiko gorrotoa, bidegabekeria, nagusiekiko amorrua eta Jainkoarekiko haserrea —pertsonaia lau eta bilakaerarik gabekoak.
Estilo aldetik, ohitura-eleberriaren ezaugarri nagusiak agerian daude: moralismoa (narratzaileak mezu moralak ematen ditu), hiria eta herriaren arteko kontrajarra, eta manikeismoa (ez dago tarteko baloraziorik). Deskribapen luze eta zehatzak egiten ditu, eta hizkera garbizalea erabiltzen du, Sabino Aranaren ildoari jarraituz (adibidez: "ondamu", "zabartu", "sorterri").
Baliabide estilistikoak ere presente daude: errepikapenak ("denak... denak..."), anaforak, metaforak eta metonimiak (euskaldunen biotzetan) erabiliz. Pasartearen bidez, Agirreren estilo garbizalea eta hizkuntza aberatsa, ohitura-eleberriaren ezaugarriak eta XX. mendearen hasierako aldaketek euskaldun fidagarri askorengan eragin zuten kezka eta ezinegona nabarmenak dira.