Gerraren garapena

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,84 KB

HIRUGARREN GERRA KARLISTA(1872-1876)
3.1 Gerraren arrazoiak
Iraultzaile demokratiko eta antiklerikalak gobernura iritsi zirenean estatu laikoa ezarri zuten eta,Euskal Herrian,bertako herriaren sentimendu erlijioso sakonaren kontrako atentatu gisa hartu zen ekintza hori.
Katolizismoaren defentsa izan zen hain zuzen ere izaera tradizionalista zuen alderdi karlistaren sendotzea eta hirugarren gerra karlistaren hasiera -bigarrena Euskal Herrian-
Euskal Herriko biztanleriaren zati handi bat liberalismoa katolizismoaren eta foruen aurka zegoela pentsatzen hasi zen.
Jainkoa,Aberria,Foruak eta Erregea printzipioetan oinarrituta,karlistak parlamentuan erasotzetik,eraso militarrak burutzera igaro ziren,Karlos Maria Isidro infantearen biloba zen Karlos VII.a errege izango zuen errejimen monarkikoa berrezartzeko asmoz.
3.2 Gerraren garapena
Hirugarren gerra karlista 1872ko apirilean hasi zen.Euskal Herrian partida karlistek Serrano jeneralak zuzendutako armada errepublikarrari aurre egin behar izan zioten.Hasieran karlistek galdu egin zuten Arrigorriaga,Mañaria eta Oñatiko batailetan;


Orokietako batailaren ondoren,maiatzaren 24an tregoa labur bat sinatu zen Zornotzan eta bertan Serrano jeneralak amnistia emateko konpromisoa hartu zuen Euskal Herriko karlistek armak uztearren ordez.Hala ere, handik gutxira karlistek (Santa Kruz apaiza izango da pertsonarik nabarmenena) gerrari ekin zioten berriro.
1873ko urtarrilean karlistek Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan eta Katalunian erasoa hasi zuten gerrillen taktikaren bidez eta trenbideak saboteatu zituzten.Euskal lurraldeak karlisten menpe geratu ziren,hiriburuak izan ezik.Azaroan errepublikarrek galdu egin zuten Jurramendiko batailan.1874an 125 egunez Bilbo eraso ondoren,karlistek atzera egin behar izan zuten.
Alfontso XII.a agertu zenean politikan,karlistekin bat egin zuten errepublikarren kontrako eta liberal foruzale kontserbadore asko utzi egin zioten Karlos VII.aren alde egiteari.1876an,otsailean Lizarra erori ondoren,liberalek behin betiko garaipena lortu zuten eta Karlos VII.ak Frantziara ihes egin behar izan zuen.Canovasen gobernuak foruak ofizialki abolitu zituen 1876ko uztailaren 21ean,Euskal Herriko historian etapa berri bati hasiera emanez.

Entradas relacionadas: