Gerra Hotzaren Amaiera eta Deskolonizazio Prozesua
Gerra Hotzaren azken fasea eta amaiera
Lerrokatu gabeko herrialdeen taldea sortu zen, bakezko bizikidetza eta desarmea eskatuz. Vietnamgo iparraldea izan zen garaile eta herrialdea bateratu zen, erregimen komunistaren menpe.
Gerra Hotzaren gogortzea (1977-1985)
- Sobietar Batasuna: Armamentu-lasterketa handiagotu zuen eta Afganistan inbaditu zuen, sobietarren aldeko gobernua ezartzeko.
- Estatu Batuak: Komunismoaren aurkako diktadurak babestu zituzten Latinoamerikan eta gobernu marxistak agintetik kanporatzen lagundu zuten Hirugarren Munduko herrialdeetan. Ronald Reagan presidenteak berrarmatze-politika, defentsa-programa eta Defentsa Estrategikoaren Ekimena jarri zituen abian, Amerikako lurraldea babesteko.
Gerra Hotzaren amaiera (1985-1991)
Sobietar Batasunean Gorbatxovek agintea eskuratu zuen. Barne-eraldaketa politiko eta ekonomikoak abiatu zituen, Sobietar Batasuna alde bakarrez desarmatzea deklaratuz. Afganistanetik irtetea erabaki zuen eta Ekialdeko Europako herrialdeei euren etorkizuna hautatzeko askatasuna aitortu zien.
Estatu Batuekin armamentua murrizteko zenbait akordio sinatu ziren. Ekialdeko Europako herrialdeetan erreforma-prozesuak agertu ziren eta gobernu komunistak erori ziren. Berlingo harresia eraitsi zuten eta SESB desegin egin zen, 15 errepublika independentetan zatituz. Bloke komunista desagertu eta Gerra Hotza amaitu zen.
5. Deskolonizazioa
Deskolonizazioaren arrazoiak
- Bigarren Mundu Gerraren eragina: Kolonietako gatazka armatuen ondorioz, koloniak euren garrantziaz jabetu ziren. Gainera, potentzia kolonialek ospea galdu zuten, gerran porrot garrantzitsuak izan eta euren ahultasuna agerian geratu zelako.
- Mugimendu nazionalistak: Ideia nazionalistak hedatu ziren, ideologia liberal eta marxistaren bidez indartuta. Buruzagi karismadunak agertu ziren: Ho Chi Minh (Indotxina), Nasser (Egipto) eta Sukarno (Indonesia).
- Nazioarteko babesa: Talde intelektualek, eliza kristauek eta NBEk eman zuten. Deskolonizazioak munduko bi superpotentzien babesa ere izan zuen, independentziaren bidez euren eragin-esparruak handitzeko aukera ikusi baitzuten.