1876ko Foruen Abolizioa eta Kontzertu Ekonomikoaren Jatorria

HistoriaActualizado el 4,28 KB

Resumen

Dokumentu honek 1876ko uztailaren 21eko legea aztertzen du. Lege horrek Euskal Probintzietako foruak ezeztu zituen, Hirugarren Karlistaldiaren ondoren. Testuak artikuluen eduki nagusia azaltzen du: derrigorrezko soldadutza, kupoa, salbuespen fiskalaren abolizioa eta erreforma baimena. Ikasleak ulertuko du nola sortu zen Kontzertu Ekonomikoa, 1878an.

Puntos clave

  • Cánovas del Castillok eta Alfontso XII.ak sinatu zuten legea Madrilen, 1876ko uztailaren 21ean.
  • Legeak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foruak indargabetu zituen.
  • Legeak derrigorrezko soldadutza ezarri zuen, eta euskaldunek pribilegio garrantzitsu bat galdu zuten.
  • 1878an Kontzertu Ekonomikoa sortu zen. Probintziek kupoa ordaintzen zuten, eta autonomia administratiboa eta fiskala mantendu zuten.
  • Hirugarren Karlistaldia 1872tik 1876ra izan zen, eta karlistak galdu zuten.
  • Kontzertu Ekonomikoa behin eta berriz berretsi zen, gaur egun arte.

Ponte a prueba

Sarrera eta Testuinguru Juridikoa

Idatzi hau lehen mailako iturria da, izaera juridikoa eta politikoa du. Testua Antonio Cánovas del Castillok, Ministro Kontseiluko presidenteak, Alfontso XII.a erregearekin batera sinatzen du Madrilen, 1876ko uztailaren 21ean. Uztailaren 25ean argitaratu zen La Gaceta de Madrid aldizkarian.

Cánovas del Castillok (1828-1897) Alfontso XII.a monarka gisa ezartzea lortu zuen, Borboien Berrezarkuntza ahalbidetuz eta txandakatze politikoan oinarritutako sistema ezarriz. Dokumentu hau herritar guztiei zuzenduta dago, baina bereziki Euskal Probintzietako herritarrei.

Foruen Abolizioa eta Karlistaldiaren Amaiera

Lege honekin, Euskal Probintzietako foruak (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) ezereztu egiten dira. Euskal foru-erregimenaren behin betiko abolizioa Karlistek 1876an izandako porrot militarrak ekarri zuen, Antonio Cánovas del Castilloren uztailaren 21eko legearen bidez.

Legearen Ondorio Nagusiak (Artikuluak)

  • 1. artikulua: Derrigorrezko Soldadutza. Soldadutza egiteko betebeharra ezartzen da, euskaldunek zuten pribilegio garrantzitsuenetako bat galduz.
  • 2. artikulua: Kupoaren Ezarpena. Probintzia bakoitzak Estatuak eskatzen duen gizonezko kupoa aurkezteko obligazioa izango du. Baldintza honek aberatsei soldadutzara ez joateko aukera ematen zien, beste batzuei ordainduz.
  • 3. artikulua: Salbuespen Fiskalaren Abolizioa. Euskal probintziek Estatuko gastuetan parte hartzeko beharra ezartzen da, zuten salbuespen fiskala abolituz. (Ondoren, Cánovasek Kontzertu Ekonomikoaren legedia ezarri zuen, pribilegio batzuk mantentzeko, euskaldunak lasaitzeko asmoz).
  • 4. artikulua: Erreforma Aplikatzeko Baimena. Gorteek aurreko legediak abolitzeko eta dagozkion erreformak aplikatzeko baimena lortzen dute.

Hirugarren Karlistaldiaren Testuingurua

Lehen Karlistaldiaren amaieran (1839an), galtzaile izan arren, Karlismoak bere helburu eta itxaropenei eutsi zien Frantzian, jarraitzaile asko baitzituen herrialde horretan. Karlos Mª Borboitarrak (Karlos VII.a) politikan parte hartzearen alde egin zuen, eta karlistek diputatu asko lortu zituzten Espainiako Gorteetan 1871. urtean.

Baina Amadeo Savoiakoaren erregealdian krisia sortu zenean eta Lehen Errepublika aldarrikatu zenean, Karlos VII.ak bide militarra erabiltzea erabaki zuen. Horrenbestez, 1872ko abenduan Hirugarren Karlistaldia hasi zen (1872-1876). Karlistek 3. Gerra Karlistan izandako porrotaren ondorioz, Cánovas del Castillok 1876ko uztailaren 21ean onartutako legearekin foruak ezereztu zituen.

Kontzertu Ekonomikoa eta Erreforma Administratiboak

Edonola ere, lege horren ezarpena ez zen hain lazgarria izan; matxinada gehiago eragozteko erdibideko egoera batera heltzen ahalegindu ziren. Lege honekin ezarritako neurriak:

  • Kontzertu Ekonomikoa (1878): Estatuko Ogasunari ekarpenak egiteko betebeharra ezarri zitzaien Euskal Probintziei. Horretarako, Gobernuak eta Diputazioek Kontzertu Ekonomikoaren sistema sortu zuten (1878ko otsailaren 28tik aurrera). Haren bidez, kupoa ezarri zen (Estatuari urtero eman beharreko diru kopuru jakin bat). Diputazioek biltzen zuten kupoa zergen bidez, eta horrez gain, autonomia administratiboa eta fiskala mantendu zituzten. Soberan geratzen zen dirua inbertsioak egiteko (errepideak, trenbideak...) eta ordena publikoari eusteko erabiltzen zen. Lehen Kontzertu Ekonomikoak arrakasta izan zuenez, sistema hori behin eta berriz berretsi zen gaur egun arte.
  • Derrigorrezko soldadutza ezarri zen.
  • Gobernadore zibilak ezarri ziren.
  • Espainiako Kode Zibila eta Penala aplikatu ziren.
  • 1877an, Batzar Nagusiak desegin eta Probintzia Diputazioak ezarri zituzten; hango kideak Gobernuak izendatzen zituen.

Euskal Gizartearen Erantzunak

Foru historikoak indargabetzeko legeak bi erantzun mota eta filosofia eragin zituen:

  1. Batzuek amore eman eta egoerari probetxua ateratzen jakin zuten, Madrilekiko Kontzertu Ekonomikoa berreskuratzearen alde eginez.
  2. Bigarren taldekoek, gerra karlista galdu zutenek, tradizioa eta Euskal muina defendatzea zuten helburu. Horrenbestez, foruak indargabetzeko legea gobernu zentralaren irainik handiena izan zen haientzat.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Noiz sinatu zen foruen abolizio legea?

1876ko uztailaren 21ean. Cánovas del Castillok eta Alfontso XII.ak sinatu zuten Madrilen, eta uztailaren 25ean argitaratu zen La Gaceta de Madrid aldizkarian.

Zer da kupoa?

Estatuari urtero eman beharreko diru kopuru jakin bat da. Diputazioek zergen bidez biltzen zuten.

Zergatik sortu zen Kontzertu Ekonomikoa?

Testuaren arabera, neurri horren helburua erdibideko egoera bat lortzea zen, matxinada gehiago eragozteko. Legeak foruak ezeztu zituen, baina Kontzertu Ekonomikoak zenbait pribilegio mantendu zituen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz hasi zen Hirugarren Karlistaldia?
2. Zein urtetan sortu zen Kontzertu Ekonomikoa?
3. Zein da 1876ko legeko lehen artikuluaren gaia?
4. Zein probintziatako foruak ezeztu zituen legeak?
5. Nork sinatu zuen 1876ko legea Alfontso XII.arekin batera?
6. Zein izan zen kupoaren helburua?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.