Gerra Hotza eta Ongizate-estatua: Historia eta Krisia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Electricidad y Electrónica

Escrito el en con un tamaño de 2,54 KB

Gerra Hotza (1945-1991)

Mundua elkarren aurkako bi bloketan zatitu zen: batean AEB eta bestean SESB. Bi blokeren sistema sortu zen:

  • Mendebaldeko blokea: Sistema politiko demokratikoa, ekonomia kapitalista eta ideologia liberala.
  • Bloke komunista: Sistema politiko totalitarioa, ekonomia planifikatua eta ideologia marxista.

Bi superpotentziek segurtasunari eutsi eta bakoitzaren eragin-eremua zabaldu eta babestu nahi zuten. Horretarako, baliabide hauek erabili zituzten:

  • Etengabeko armamentu-norgehiagoka.
  • Propaganda ideologikoa.
  • Zerbitzu sekretuen erabilera (CIA).
  • Eragin-eremuen mugatzea.
  • Presio politikoak eta ekonomikoak.
  • Tokian tokiko gerrak.

Ongizate-estatua

Estatuak funtsezko zerbitzu batzuk eskuratzeko eskubidea ematen die herritarrei, gizarte-berdinketarako eta aberastasuna birbanatzeko.

Keynestar eredu ekonomikoa

Estatuak parte-hartze handiagoa izan zuen: enpresa publikoak sortu, aberastasuna birbanatzeko politikak eta zerga-politika ezarri, eta lan-harremanak bermatu zituen. Horrela, erdi-mailako gizartea sortu eta iraultza izateko arriskua bertan behera utzi zuten.

Ereduaren krisia

Moneten gorabeheren eta 1973ko energia-krisiaren ondorioz, zerga-sarrerek behera egin zuten eta gastu publikoak gora. Ondorioz, politika ekonomikoak aldatu eta eredu neoliberalera jo zuten (estatuaren murrizketa, enpresa publikoen pribatizazioa eta gizarte-babeserako politiken murrizketa), Margaret Thatcherren gobernuan ikusi zen bezala.

Gorbatxoven gobernua (1985)

1985ean iritsi zen boterera SESBen. Erreforma ekonomikoak beharrezkoak ziren:

  • Ekonomia: Produktibitatearen jaitsiera, kontsumo-ondasunen eta nekazaritzaren krisia.
  • Politika: Arlo industrial eta militarrei lehentasun gehiegi ematea.
  • Teknologia: Teknologia-transferentzia eza, zentsura eta informazio-kontrola.

Biztanleen bizi-maila okerrera egin zuen. Helburua sistema planifikatua deszentralizatzea zen, merkatu-ekonomiarik sartu gabe.

Erreforma politikoak

  • Perestroika: Erregimena demokratizatzeko eta irekitasun politikoa lortzeko erreformak.
  • Glasnost: Informazio-gardentasunaren politika.

Erreforma hauen helburua erregimen sozialista modernizatzea zen. Azkenik, SBAKen monopolio politikoa desagertu egin zen eta errepublikei askatasun handiagoa eman zitzaien.

Entradas relacionadas: